Zer gertatzen da Txinako larru-abeltegietan?

MapatxeaLarruaren globalizazioak ezinezko egin du larruzko produktuen jatorria ezagutzea. Nahiz eta jantziaren etiketak Europako herrialde batean egina dela esan, ziurrenik animaliak beste herrialderen batean –agian Txinako araurik gabeko larru-abeltegietako batean– hazi eta hil dituzte. Swiss Animal Protection / EAST Internationaleko ikertzaileek Txinako Habei probintziako larru-abeltegiak bisitatu dituzte eta inoiz imajinatu ez dituzten izugarrikerien lekuko izan dira. Haien hitzetan, “Txinako larru-abeltegiek burla egiten diote animalien oinarrizko adeitasunezko tratuari”.

Azeriak, untxiak, bisoiak, mapatxeak eta beste hainbat animalia harat-honat dabiltza dardarka alanbrezko kaioletan. Guztiak kanpoaldean daude pilatuta eta euri zakarra, gau hotzak eta eguzki kiskalgarriaren tratu txarrak jasaten dituzte. Baina hori ez da okerrena, larru-abeltegietako langileek bizirik larrutzen baitituzte animalia koitaduak.

Oraindik bizirik daude, eta gogotik borronak, langileek hanketatik heldu, lurraren kontra jo eta burdinazko makilez bortizki jipoitzen dituztenean. Bizirik jarraitzen dute, gorputza biziki astinduz, langileek azala hanketatik leporantz ebakitzen eta kentzen hasten direnean. Behin larrututa, gorputz biluzi eta odoleztatuak haien zori bera izan duten beste animaliaz osatutako pila batera botatzen dituzte. Horietako batzuk oraindik bizirik jarraitzen dute 5-10 minutuz borrokan.

Ondoko bideoan Swiss Animal Protectioneko ikertzaileetako batek grabatutako mapatxe baten larrutze krudela ikus daiteke. Baina kasu, irudiak oso-oso gordinak eta latzak dira.