Zer da nazio bat? Patxi Lopezek azalduko dizu

Zer da nazio bat Patxi Lopezek azalduko dizu –

Espainiako PSOE alderdiak borroka latza bizi du bere baitan. Idazkari nagusia aukeratzeko hauteskundeen atarian dago, eta hiru ditu hautagaiak, Susana Díaz eta Pedro Sanchez, elkarri mokoka, eta aukerarik ez omen duen Patxi Lopez Lehendakaria -titulua bizitza osorako ei da-.

Atzo hiruren arteko eztabaida izan zuten telebistan; “Ikus dezagun, Pedro, zuk badakizu zer den nazio bat?” galdetu zion bertan Lopezek Sanchezi (30. segundoan duzue, baina merezi du minutu bateko iraupena duen bideoa osorik ikustea), eskola magistralak ematen hasi baino lehen.

Arkimendesen `printzipioak´ menperatzen dituen gizonak argi utzi digu, beste behin, gu harritzeko gaitasun agortezina duela, eta Wikipedia irakurtzeaz gain, antzerki eskolei ere atera diela probetxua. Begira, bestela, nola hasarretzen den bukaeran.

Zer da nazio bat Patxi Lopezek azalduko dizu

Zer da nazio bat Patxi Lopezek azalduko dizu Zer da nazio bat Patxi Lopezek azalduko dizu