Zer da Bilderberg taldea?

Bildeberg konferentzietan lehena, taldearen izen bereko hotel batean egin zen, Arnhemetik gertu, 1954an. Joseph Retinger zuen buru konfererentziak. Hau jatorri poloniarreko etorkin judu bat zen. Mendebaldeko Europan Ameriketako Estatu Batuen aurka piztu zen joera ikusita, Europako eta AEBtako buruzagi politikoen arteko elkar ulertzea hobetzeko eta kulturen arteko harremanak estutzeko konferentzia bat antolatu zuen. Marshall Planaren ostean, Europan iparramarikarren aurkako iritzia ari zen sustatzen.

Konferentzia hartan estatu bakoitzetik bina pertsona izan ziren: aurrerakoia bat eta kontserbadorea bestea. Konferentziak emaitza onak eman zituen eta urteroko zita egin zuten. Horretaz gainera, euren arteko harremanak estutzeko bidea ireki zuen. Lehen adierazpen hartan berretsi zutenez, Bilderberg taldearen helburua “AEB eta Europaren linea politikoak estutzea” zeN, “Errusiaren eta komunismoaren aurka.”

Retinger hil zenean, Ernst Van der Beugelek hartu zuen taldearen idazkaritza. Herbeheretako ekonomista famatua zen hau.

Biltzen direnak

Ez da politikarien bilkura soil bat ordea. Bildeberg izeneko klubean, bankariak, defentsa ministroak, komunikabideetako buruak, lehen ministroak, errege-erreginak eta bestelako boteretsuak biltzen dira. Denak ere, Europakoak edota AEBtakoak dira. Egun Sitgesen (Herrialde Katalanak) egiten ari diren bilkuretan, Espainiako erreginaren presentzia ziurtatu dute, adibidez.

Guztira 130 lagun biltzen dira eta denek ere gonbidapena behar dute bertaratzeko. Eragin handiko pertsonak (enpresa munduan, finantzetan edo politikan) direlako gonbidatzen dituzte. Azken urtetako bilkuretan, krisi ekonomikoaren eraginez hitz egin zuten. Iaz, gainera, Grezian burutu zen bilkura hau.

Konferentzia hauek bost izarreko hoteletan egiten dira eta guztiz pribatuak dira. Prentsak ez du bertarako sarbiderik. Horrek, konspirazioaren teoria ugari elikatu ditu.

Informazio gehiago:

Solidaridad

Arcadi Oliveresekin elkarrizketa (bideoa)

ADN: Bilderberg: boterea itzalean?

Bilderberg taldearen sekretuak (PDFan)

Zer da Bilderberg Kluba?

Irudia | Zer da Bilderberg Kluba? | Ezezaguna | LGPL
Bilderberg, Ekonomia, mendebaldea, Mundua

Zer duzu buruan “Zer da Bilderberg taldea?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude