Zer azpikeritan dabiltza Europako agintari berriak?

freddy-krueger-759457

 

Nor da Lucas Papademos? Nor da Mariano Monti? Eta Mario Draghi? Badakizue zer den Goldman Sachs? Zer azpikeritan ari dira lau horiek Europako eserleku altuenetatik?  Oilo ipurdia jartzeko modukoa da, benetan. Fikzioa? Inondik ere.

Goldman Sachs

Munduko inbertsio-bankurik handienetakoa da eta egungo krisiaren erantzuleetako bat, Moody’s bezalako beste kalifikazio agentziekin batera. Eta, aldi berean, krisi horren onuradun nagusietakoa da. Ideia bat izan dezazun, 2007an lau mila milioi dolar irabazi zituzten krisira eraman gaituen operazioei esker. Nola? Inbertitzaileak sub-prime produktuetan inbertitzera bultzatu zituzten, nahiz eta oso ondo jakin produktu horiek zaborra baino gehiago ez zirela.  Aldi beran, produktu horien porrotaren alde “apustu egin” zuten burtsan. (Zoritxarrez, zerrenda askoz ere luzeagoa da).

Lucas Papademos

Greziako lehen ministroa Papandreuren dimisioaren ostean. Ez zuen herriak aukeratu.

  • 1993 eta 1994 bitartean, Bostongo Erreserba Federalaren Bankuaren gobernaria.
  • 2002 eta 2010 bitartean, Europako Banku Zentralaren presidenteordea.
  • 1998tik Hiru Aldeko Komisioaren kidea (Rockefellerrek sortutako lobby neoliberala. Politikariak erosten dituzte).
  • 1994 eta 2002 bitartean, Greziako Banku Zentraleko gobernaria. Defizit publikoaren kontuak faltsutu zituen Goldman Sachsen laguntza aktiboarekin. Horrek Greziak egun bizi duen krisia sortu zuen, hein handi batean.

Mariano Monti

Italiako lehen ministroa, Berlusconik dimititu eta gero. Ez du herriak aukeratu.

  • Lehen aipatutako Hiru Aldeko Komisioaren zuzendari ohia.
  • Bilderberg taldeko zuzendaritza taldeko kide ohia.
  • Goldman Sachseko aholkularia, Greziako gobernuaren defizita estaltzen saiatu ziren garaian.

Mariano Draghi

Europako Banku Zentraleko presidentea.

  • 1985 eta 1990 bitartean, Munduko Bankuaren zuzendari exekutiboa.
  • Goldman Sachseko presidenteordea Europan, 2002 eta 2006 bitartean; aipatutako faltsutzea egin zen garai berean.

A ze kasualitatea! Krisia eragin zutenak dira krisitik aterako gaituztenak! Zertan arituko dira orain lanean? Inbertsio-banku handiak eta kalifikazio agentziak Europa erosi nahian ari ote dira?

Europa hondoratu, beldurra zabaldu eta haiek direla salbazio bakarra sinetsaraziko digute; diruz eta janariz gainezka dagoen mahai baten inguruan algaraka daudela, europarrak zein inozoak garen burlaka.

Europako herrialdeen salbaziorako, maileguak eskatzera behartuko dituzte gobernuak; baina mailegu horiek oso ondo kalkulatu dituzte gebernuak dirutza hori ordaintzeko gai izan ez daitezen, Grezia kasu.

Gizarte mozketak eta pribatizazioak eskatuko dituzte eta horretarako gobernuak mehatxatuko dituzte, hori egin ezean inbertitzaileek beldurrez atzera egingo dutela eta dirurik gabe geratuko direla esanez.

Gizarte desadostasun oso handia sortuko dute, herritarrek krisitik ateratzeko edozer gauza onar dezaten pentsatua.

Eta haien konfiantzazko laguntxoak gehien komeni zaien tokian jarriko dituzte

Zientzia fikzioa iruditzen zaizue? Ez pentsa, XX eta XXI. mendean zehar egin izan dira antzeko gauzak, AEBek Amerika Latinoan, esate baterako (kanpo zorra, gizarte-haserrea, agintariak haien interesen arabera jartzea…).

Hau da, bai, mundu mailako lapurretarik handiena eta herritar gehienak itsu daude.