Zelenskik Gernika gogoan Espainiako Kongresuan

Zelenskik Gernika gogoan –

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak Ukrainak egun bizi duen egoerarekin parekatu du 1937an Espainiako Gerra Zibilean Gernikan bizitakoarekin. Bere hitzaldian, Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkuran, bideokonferentziaz eta azpitituluekin jarraitu dute diputatuek eta senatariek, presidenteak esan du “2022ko apirila da baina 1937ko apirila” dirudiela, Gernika eraso zutenean. Zelensky herrialde ezberdinetako gertakari eta egoera historikoei erreferentzia zehatzak egiten ari da Parlamentuen aurrean egin dituen hitzaldietan, diputatuak mobilizatzeko eta Errusiako inbasioaren aurka Ukrainari laguntzeko.

Zelenskik Gernika gogoan Espainiako Diputatuen Kongresuan bideokonferentziaz