Zapatakada txakurrari

Al Zaidi Bushi zapata jaurtitzen, by Muhammad Adnan Asim, Flickr
Al Zaidi Bushi zapata jaurtitzen, by Muhammad Adnan Asim, Flickr

Al Bagdadia telebista kateko ateak irekita izango ditu kazetariak. Han egiten zuen lan, atxilotu, eta auzitegi batek hiru urteko zigorra ezarri zion arte. Azkenean 9 hilabete egin ditu presondegian.

Bushenganako gorrotoa hain dago hedatua, non Al Zaidiren familiari opari eta dirutza ikaragarriak eskaini dizkioten azken hilabeteotan. Qatarreko emirrak urre-koloreko zaldi bat agindu zien. Muamar Gadafi Libiako koronelak ere esker ona emango ziola esan  zien, beste hainbatek bezalaxe. Al Zaidi heroia baita ordutik, Iraken eta baita Iraketik kanpo ere.

Zapatak jaurtitzea sinbolo bilakatu zen Al Zaidiren egitatearen ostean. Munduan zehar protesta egiteko modu bilakatu zen. Irain larriak omen dira, bai zapatak jaurtitzea, eta baita zakur deitzea ere, kultura arabiarrean.

Barkamenik ez zuen eskatu nahi izan. Bere aukako epaiketan, Bushi zapatak jaurtitzera zerk bultza zion azaldu zuen: “Irakeko herriak EEBBen okupazio garaian jasan duen apalkuntzak bultzatu nau hori egitera, baita errugabeen erailketek ere”. Hori horrela, herriaren mina arindu nahi izan zuen, armarik erabili gabe.

Askorentzat bekatu bakarra Bushi zapatarekin eman ez izana da. Irakeko txikizioaren ostean, hori baino gehiago merezi zuelakoan baikaude…

http://www.youtube.com/watch?v=mFO6A86U1qc

Ezin esan Al Zaidik punteriarik ez duenik, indarrez eta norabide egokian jaurti baitzituen zapatak. Bideoa ikusi ostean esan genezakeen bakarra, Al Malikiri eskua ematen zion unea baliatu behar izan zuela zapatak jaurtitzeko, Bush despistatuta harrapatzeko.

Hala ere Al Zaidik baino trebetasun gehiago duela frogatu nahi izan duenak izan du horretarako aukera. Iragan abenduan gertaera jazo zenetik Interneten zehar Bushi zapatak jaurtitzeko jokoak agertu baitziren edonon. Zapaten bertsioez gain, zuzenean EEBBtako presidente zenari tiro egiteko jokoak ere sortu zituzten. Eman ote zion guzti honek zer pentsatua Bush jaunari?

EEBBtako presidenteak gertaeraren ostean jarri zuen barre inozoak, zapatakada batek baino min handiagoa eragiten duelakoan gaude.