Zalantzarako eskubidea

Eun-Sun eta Pasabanek dituzte aukera gehien, munduko 14 zortzimilakoak igotzen dituen lehen emakumezkoa bilakatzeko. 13na igo dituzte, ustez. Gerlinde Kaltenbrunner, lehiatik at, helburutik bi menditara baitago: Everest eta K2 falta baitzaizkio.

Baina 13.a igo ostean, Edurne Pasabanek zalantzan jarri du iaz Eun-Sunek Kangchenjunga igo izana. Sherpek igo ez zutela esaten dutela dio tolosarrak. Baina sherpen hitzik ez dugu entzun.

Eguraldi txarrarekin abiatu zen iazko udaberrian korearraren espedizioa zortzimilako horren gailurra zapaltzera. Tontorrera heldu zirela esanez jaitsi ziren. Argazki batekin, baita ere. Baina aurki argazkia tontorrekoa ez zela agerian geratu zen. Eguraldiagatik tontorraren azpian ateratakoa zela esan zuen orduan mendizaleak.

Ferran Latorre alpinistak bere blogean, ordea, lorpena zalantzan jartzeko arrazoi gehiago ematen ditu. Kangchenjungan zen Latorre iazko udaberrian. Hirugarren kanpalekuan, 7.100 metrotara, kanpin dendak hegan ez irtetzeko eusten ari zen bitartean Ho Eun-Sunek gailurra egin zuen, ustez.

Harridura sortu zien lorpenak, eta zoriontzera hurbildu ziren biharamunean. Besterik gabe. Ez zuten zalantzan jarri haren igoera, argazkiaren kontua heldu zen arte.

Argazkian ageri diren hainbat xehetasun ez omen datoz bat korearrak kontatutakoarekin.

Soka finko berde batetik lotuta ageri da korearra, eta Latorrek esatera, azken soka finkoa 8.350 metrotara omen zegoen. Gailurra, ordea, 8.586 metrotara dago.

Gailurraren azpian argazkiko paisaiaren antzekorik ez dagoela ere badio. Bai ordea 8.250 eta 8.400 metro artean.

Eta, noski, sen ona ere aipatzen du. Nork egingo luke argazkia gailurretik metro gutxira? Zergatik ez gailurrean bertan?

Guzti horiek horrela, ezer frogatu ezin badaiteke ere, Ferran Latorrek zalantzarako eskubidea aldarrikatzen du.

Hona hemen Latorreren idatzia oso-osorik (katalanez dago).

MjA3MA==

Irudia | eun-sun | zz | Creative Commons By SA

Zer duzu buruan “Zalantzarako eskubidea”-ri buruz