Yolanda Betbeze: Lisa Simpson inspiratu zuen euskalduna?

Yolanda Betbeze: Lisa Simpson inspiratu zuen euskalduna? –

Arrazoi dauka Gara egunkariak. Yolanda Betbezeren (1928-2016) bizitzak pelikula bat merezi du. Alabaman jaiotako andrea Kennedy familiaren lagun hurbila izan zen, Matthew Fox zinema ekoizlearekin eta Chérif Guellal iraultzaile aljeriarrarekin ezkondu zen, eta, batez ere, giza-eskubideen aldeko borrokalari sutsua izan zen. Betbezek arrazismoa, heriotza-zigorra edota bonba nuklearraren kontra borroka egin zuen, baina batik bat klixe sexistei aurka egin zien. Hori dela-eta, 1951ko Miss America lehiaketa irabazi ostean,The Basque spitfire’k (‘Euskal Sumendia’) uko egin zion bainu-jantzian desfilatzeari. Bere berbetan, opera abeslaria naiz, ez ‘pin-up’ bat”.

Orduan, opera abeslaria izatea zuen amets Betbezek eta izena eman zuen 1950ko Miss Alabama lehiaketan sariaren diruarekin New Yorken opera klaseak ordaindu ahal izateko. Urtebete lehenago, 1949an, hasi zen modan eta Mobileko “Miss Torch” irabazi zuen. Hurrengo urtean ‘Miss Alabama’ izendatu zuten eta urte berean Miss America ere bai, nahiz eta 1951kotzat hartzen den. Atlantan eginiko ekitaldian Verdik konposatutako ‘Rigoletoren’ ‘Caro Nome’ aria kantatu zuen. Sally Pearsal kazetariari aitortu zionez, koroa jarri zidatenez geroztik arazoak hasi ziren’. Betbezek bainu-jantzian desfilatzeari uko egin zion desegokia begitantzen zitzaiolako. Ezetzaren ondorioz ez zioten saria kendu, baina lehiaketaren babesle nagusietako batekin talka egin zuen, Catalina swim, zeinak lehiaketari babesa kendu zion, Miss Unibertso eta Miss Estatu Batuak lehiaketen mesederako. Miss Americarenak egin zuen.

Lisa Simpsonek antzeko gertaera bizi duLisa edertasun-erregina kapituluan (1992). Eskolan Lisaren karikatura bat egiten dute, non neska oso itsusi agertzen baita. Homerrek, bere alabaren autoestimua igotzeko asmoz, haren izena ematen du edertasun lehiaketa batean. Hasieran, Lisak ez du parte hartu nahi, baina aitak izen-ematea Duffeko zepelinean joateko diruarekin ordaindu duela jakinez gero, edertasun lehiaketan aurkeztea erabakitzen du bigarrena izanik. Tximista batek irabazlea bete-betean harrapatzen duela-eta, Lisa izendatzen dute irabazlea. Bere betebeharren artean Laramie zigarro markaren irudia izatea da. Gertatzen zaiona bideoan daukazue:

The Simponsen ikusleak ondo daki neska kritikoa, buruargia eta feminista dela Lisa. Bada, kasta berekoa zen Betbeze. Kapitulu honetan, badirudi Matt Groeningek ‘Euskal sumendiaren’ bizitzaren zati bat eroan duela pantaila txikira, Lisaren inspirazio iturria izan zitekeelako Betbeze, berak bezala, koroaren gainetik haren printzipioei eutsi egin zielako. Izan ala ez izan; hor ez da auzia, itzal handiko emakumea izan zen Yolanda Betbeze. Horren froga dira New York Timesek eta The Whashington Postek eskainitako hil-oharrak edota Miss America lehiaketaren webgunekoa ere bai. 56 urte lehenago irabazi zuen lehiaketako antolatzaileen arabera, Betbezeren jarrera funtsezkoa izan zen edertasun lehiaketetako epai-mahaiek edertasun berari baino, adimenari, lidergoari eta baloreei arreta jar ziezaieten. Ea nor animatzen den pelikula egiten.

.

PD: Argazkia Wikipediatik atera dut, zeina Creative Commons lizentziapean dagoen.
Yolanda Betbeze: Lisa Simpson inspiratu zuen euskalduna?Yolanda Betbeze: Lisa Simpson inspiratu zuen euskalduna?
#EuskalDiaspora, #LisaSimpsons, #YolandaBetbeze, feminismoa, Kennedy, sexismoa
Jon Intxaurraga

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude