Xibarta balea hegan

Xibarta balea hegan –

Ezagun da ZUZEU orainkaria balea zalea dela aspalditik, eta gauzak horrela, orain gutxi ezagutu dudan bideotxo bat aurkeztera nator, non xibarta bale bat ageri den, jauzi ikusgarrietan.

Hego Afrikako uretan, Pondolandeko Mbotyi parean jasotako irudiak dira bideoan ikusgai dituzunak; “neguko egun argitsu, izugarri hotz eta arraro batean”, beraien egile Craig Capehart marinelaren arabera. Lau urpekarirekin batera txalupa puzgarri txiki batean zioan bera, balea jauzika ikusi zuenean.

Unerik ikusgarriena, zalantza barik, kamera geldoan balearen gorputza oso-osorik uretatik kanpo ikusten denekoa da. “Antza, oso gertakari bitxia da -dio Capehart berak-; lehen aldia omen da non xibarta balea heldu bat ikusten den erabat itsasotik kanpo jauzi eginda!”.

Kontutan hartu Elhuyarrek “kantuan aritzen den ugaztun erraldoia” legez definitutako xibarta balea 18 metroko luzera eta 65 tonako pisua izatera hel daitekeela.Xibarta balea hegan

Xibarta balea hegan

xibarta balea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude