Wikivoyage: bidaiari bila euskarazko bidaia gida sortzeko

WikivoyageWikimedia Fundazioak sortu dituen proiektu guztien artean ezagunena Wikipedia da. Euskaraz 205.000 artikulu pasatxo ditugu gaur egun. Hala ere komunitate txikia da bertan lanean dabilena, eta Wikimediaren proiektu guztiei ezin die arretarik jarri. Horietako bat da iaz sortutako Wikivoyage, bidaia-gida librea.

Euskaraz softwarearen parte gehienak euskaraturik daude, baina bidaia-gida publikoki erakutsi eta eu.wikivoyage.org helbidea eduki aurretik hainbat hilabetez erregulartasunez arituko diren 3 lankide aktibo eskatzen dituzte. Momentuz euskarazko Wikivoyage “Inkubadoran” dago. Bertan daude oraindik jaiotzeko laguntza behar duten proiektu guztiak. Lagundu nahi baduzu, hemen duzu aukera.

Geologian lizentziatua eta Primatologian masterra. Han-hemenka interneten...

Zer duzu buruan “Wikivoyage: bidaiari bila euskarazko bidaia gida sortzeko”-ri buruz