Wikimedia epaitegietara eraman duen makako-selfiea

2011n Indonesiara egindako bidaia batean eskuratu zituen irudiok David Slater argazkilariak. Eskuratu bai, ez baitzituen zuzenean hark atera, argazkiaren protagonista den makakoak baizik. The Telegraph-i adierazi zionez -makakoak ez, Slaterrek- bere tresna guztiek primateen interesa piztu zuten, eta horietako batek argazkia ateratzeko botoia zapaldu zuen nahigabe. Soinuak erakarrita, behin eta berriz argazkiak ateratzeari ekin omen zion makakoak, eta horren emaitza dira historiako lehenengo selfie ez-gizatiarra omen diren hauek.

Wikimedia epaitegietara eraman duen makako-selfiea

David Slaterrek bere argazkiak Wikimedia Commonsera igotzea erabaki zuen, baina bertan, makakoari berari aitortzen zaio argazkiaren egiletza, argazkilariari beharrean. Horrenbestez, eta irudiaren arrakastak eraginda, Slaterrek Wikimedia epaitegietara eramateko erabakia hartu du berriki, jabetza eskubideak hari dagozkiolakoan.

Slaterrek argitu duenez: “100.000 argazkitik bakar batek ematen dit dirua irabazteko aukera. Ezin diot horri uko egin”.

Wikimedia epaitegietara eraman duen makako-selfiea

1986-(...)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude