Venezuelan badakite X Jauna nor den

Felipe González, Espainiako presidente ohia Venezuelan da egunotan, eta In Fraganti harrapatu dute -saioaren bigarren atala ikusgai duzue azpiko bideoan-.

Bertan, gurean askok pentsatzen duena baino ez da esaten, baina telebista saio publiko batean, hemen kasik inor ausartu ez bezala: “Sabías que Felipe González creó grupos paramilitares que practicaron terrorismo de Estado” dio Telesur-ek txio batean; GAL sortzea egotzi eta X Jaunari izen abizenak jarrita.

In Fraganti Telesur telebista kateko saioa da. Telebistak egoitza Caracas-en badu ere, Venezuelak ez ezik, Argentinak, Boliviak, Cubak, Ecuador-ek, Nicaraguak eta Uruguay-k ordaintzen du katea.

 

Urte luzez PSOE-ko buru izan zen politikari andaluziarra Venezuelan da egunotan, Leopoldo Lopez eta Antonio Ledezma venezolarrekin batzeko asmoz. Oposizioko kide, Lopez eta Ledezmari 2014ko otsaileko manifestaldietan izandako istiluak eragin izana leporatzen diete, eta etxean preso dituzte egun. Aurki epaituko dituzte, eta beraien defentsa lanetan lagundu nahi ei du González-ek. Bere esanetan -Universal venezolar egunkarian egindako adierazpenen arabera-, “Venezuelan arazoak konpontzeko elkarrizketa gehiago behar da”.

Felipe González-en bisitak kalapita sortu du Venezuelan; Epaitegi Gorenak, besteak beste, bertako justizian atzerritik egindako esku-hartze saiakera bat dela dio.

 

Venezuelan badakite X Jauna nor denLagunak egiten

Nicolas Maduro beraren Gobernutik ere kritikak jaso ditu Gonzálezen bidaiak. Aparte, iragan apirilean venezolar Parlamentuak pertsona non grata izendatu zuen Espainiako presidente ohia, Alderdi Komunistak horrela proposatuta.

Alta, ez da honakoa Felipe González-ek Venezuelara jotzen duen lehen aldia. Hego Amerika zale amorratua da andaluziarra eta urtero egonaldi luzeak egiten ditu kontinentean zehar barreiaturik dituen lagunen etxeetan. Venezuelan, esaterako, Carabobon Gustavo Cisneros aberatsak duen erreserba naturalean.

1984an Galerías Preciados erosi zion Cisnerosek González buru zuen espainiar Gobernuari 1.500 milioi pezetaren truke; negozio borobila, hiru urte geroago 30.000 milioiren truke saldu baitzituen Ruíz Mateosenak izandako saltoki ezagunak. Geroztik lagunminak ei dira Cisneros eta Gonzálek.

PSOE-ko kidea gainera Gas Natural-eko kontseilaria da egun -aurten kontseilari izateari utziko ei dio, “oso aspergarria delako”-. Iaz 127.000 eurokoa soldata ordaindu zion Venezuelako petroleoan interesa omen duen Gas Natural-ek Felipe González-i.

 

Zer duzu buruan “Venezuelan badakite X Jauna nor den”-ri buruz