Vatikano Hirian pornografia deskargatzen da

Interneteko pekatuetatik libratuko den herririk ez dago. Vatikano Hirian ere (826 biztanle) pornografia konsumitzen dute, TorrentFreak atariak zabaldutakoaren arabera. Holywood-eko filmen ‘pirateriaz’ ikertu nahi zuen lanak aurkikuntza bitxi hau haizatu du.

moja

Limerick-eko (Irlanda) apaizen monasterioan saretik deskargatutako estreinaldiko filmak ikusten zituztela jakin zutenean hasi zuten ikerketa. Asmoa ez zen pornografia eta eliza lotzea, abiapuntuko galdera hau zen: “Apaizek filmak pirateatzea Limerick-eko gauza isolatua da ala mundu osoan dago zabalik?”. Hala, ScanEye bidez Vatikano Hirian Torrent bidez deskargatzen diren eduki guztien bila jo zuten. Aurkitu zutena: telebista saio batzuk, Holywood-eko filma zahar apurrak (Love Actually, Snitch eta The Last Stand), abestiren bat eta bideojoko bat: Aerosoft’s Mega Airport Madrid X.

TorrentFreak-eko arduraduna triste samar sentitu zen, garrantzizko ezer aurkitu ez zuelako -Holywood-eko filmak batez ere-. IP helbide bera zuen zerrendan behera zetorren sorpresa:

TorrentFreak-www.torrentfreak.com2_

Horiz markatuta dauden izen horien Google bilaketa batek argi erakusten atzean zer den: sexua. Bideo porno horietako batek gainera eliza katolikoak infernura bidaliko lukeen transexual bat du protagonista. Vatikano Hiriak 800 biztanle baditu ere, 200 besterik ez dira bertan bizi. Denak elizaren zerbitzura egiten dute lan, eta gehienak eliztiarrak dira. Ez dago munduan haragiaren tentazio birtualetik libratuko den gizaseme askorik, ezta Vatikano Hirian ere. Zer pentsatuko ote du Frantzisko I. aita sainduak?

pekatua, sexua

Zer duzu buruan “Vatikano Hirian pornografia deskargatzen da”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude