Urrutiko intxaurrak

Urrutiko intxaurrak –

Mikel Iturriak Harrikadak blogean.

Bi lerro azken boladan buruan bueltaka dudan kontu bati buruz.

.

Madril

Urrutiko intxaurrak

Bazkari bat. Ezagutu berri dugun pertsona batekin ari gara solasean. Lehendik badugu elkarren berri, baina gaur arte ez gara elkarren ondoan egon. Hau da, gaur da lehen aldia elkarri aurpegia jartzen diogula.

Une jakin batean Donostia goratzen du berak, batez ere sukaldaritza kontuak. Aldiz, Madrilgo erdialdea alferrik galduta dagoela esaten du. Gauza gehienak turismoaren mesederako egin direla.

Hau da, nik, guk, Donostiako Parte Zaharrari buruz esaten dugun gauza bera aipatzen du berak.

Asteburu bat pasatzen duzu Madrilen eta gustura egoten zara bertan.

.

Katalunia

Euskal Herriko jende asko dago Kataluniari begira. Independentismoa dela eta ez dela, bertako hainbat politikari eta herritar askok hartutako bidea goratzen da. Aldiz, hemengo politikariak (EAJ eta Urkullu buru, bereziki) bide independentista pikutara bidaltzen ari direla salatzen da.

Ireki parentesia. Lizarra-Garazi garaian Javier Ortiz maisuak idatzitako zutabe hau irakurtzea gomendatzen dizuet: El PNV no es independentista. Itxi parentesia.

Kataluniako beste hainbat lagunekin hitz egin eta Euskadin (beraiek horrela esaten dute) hartutako bidea goresten dute.

.

Bi, lau edo hamalau

Beraz, zein da biderik ederrena? Zer gertatzen ari da benetan? Ez dakit, baina komeni da tarteko distantzia hartzea.

Izan ere, urrutiko betaurrekoak jantzita, hamalau ikusten dugu, baina gertukoak soinean jarrita lau… edo bi.

Sartu bideoa!

Urrutiko intxaurrak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Urrutiko intxaurrak”-ri buruz

  • Ganbaratxotik 2019-03-20 17:00

    Ba nik beti pentsatu izan dut euskaldunok gertuko betaurrekoekin gehiago begoratu izan dugula. Eta aumentokoekin beti hogeitalau ikusi: munduko sukaldaririk onenak, Europako hizkuntzarik zaharrena, gizon indartsuenak, mendiririk ederrenak eta noski mendizale handienak, kirolaririk onenak, futbol atezainik bikainenak, enpresaririk bizkorrenak, mariñel ausartenak, musika alternatibopena, bertsolaritza bezelakorik munduan ez besterik, borrokalarienak, kooperatibismoan aitzindariak, ….
    Ez al digu harrokeri horrek autokonplazentziara eramten? Alegia, daukagunarekin konformatzera. Onenak izanda zertarako aldatu? Ondo gaude, segi dezagun berdin.
    Aukeran, intxaurrak kanpoan edo etxean ikusteko joeren gradientean nik nahiago erdiak baino gehiago auzoan ikusi bertan baino. Horrek harrotasunari eustea esango bait luke baina besteetatik ikasteko grina galdu gabe.