Urrezko Hiri Galdua

Urrezko Hiri Galdua –

Amenhotep IIIak sortu zuen hiria eta 3.000 urte dira galdu zela, Egipton inoiz aurkitutako hiririk handiena da “Urrezko Hiri Galdua

Zahi Hawass arkeologoak eta bere taldeak Luxorren aurkitu du duela 3.400 urteko hiria, LUXOReko Urrezko Hiri Galdua” izena jarri diotena, Amenofis III.aren garaiko hiri garrantzitsu bat. Imenhotep III.a, Amenophis III.a, Memnon edo greziartutako beste izen batzuekin ere ezaguna, XVIII. dinastiako bederatzigarren erregea, Tutankamonen aitona, Egipto gobernatu zuen K.a. 1391-1353 urteen artean bere seme Amenofis IV.arekin batera. Amenofis III.a bere aita Tutmosis IV.aren oinordekoa izan zen Egiptoko tronuan. Tiy erreginarekin batera bere seme Akhenaton izan zuen, tronuan bere oinordekoa izan zena. Dirudienez, Amenofis oraindik haur bat zela koroatua izan zen, ziuraski sei eta hamabi urte bitartean zituenean. Bere ama zen Mutemuia erreginak eta erregeordetzako aholkulari batek egoki zuzendu zuten bere haurtzaroan. Tutankamonen hilobiaren aurkikuntza ezagunetik Egipton egin den aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuena dela diote. Indusketa 2020ko irailean hasi zen eta berehala buztinezko adreiluak agertzen hasi ziren leku guztietan. Indusketa taldeak kontserbazio egoera onean horma ia osoak eta eguneroko bizitzarako tresnez betetako gelak aurkitu dituzte.

“Hiri Galduaren aurkikuntzak ez digu soilik antzinako egiptoarren bizitzaren ikuspegi berri bat emango inperioa bere garairik aberatsenean zegoenean, baizik eta historiako misterio handienetako bat argitzen lagunduko digu: Akenaton eta Nefertiti Amarnara aldatzearen arrazoia”

Urrezko Hiri Galdua

Urrezko Hiri Galdua