UPyD eta Bildu efektua

Europar hauteskundeei begira, badirudi Espainian indar harremanak aldatzear direla. UPyD eta IU goranzko joera izaten ari dira inkestetan, eta datu guztien arabera PSOE eta PPk badute zertaz kezkatu.

Horren erakusle eta sintoma La Razón egunkari eskuindarrak Íñigo Henríquez de Luna senatari popularrari egindako honako elkarrizketa. Beldurra segituan nabari ohi da, bere posizioa galtzear dagoenarena: “Madrilen UPyDri bozkatzeak, Kataluniakoa bezain tripartito erradikala ekarriko luke”, dio Henriquezek. Ez dakit zuei, baina niri Bildu efektua etortzen zait gogora halako hitzak irakurtzean.

Espainiar eszenatoki politikoa aldatzear da, eta itxura guztien arabera, egoera gobernaezina izanen da. UPyDk du, bi alderdi nagusien kontura, igoera monopolizatzeko itxura gehien. Batetik nolabaiteko ‘Bildu efektua’ pairatzen duelako, arrain handien beldurrak eraginda, eta bestetik El Mundo bezalako hedabideen babesa jasotzen duelako.

El País egunkariko inkesta

El País egunkariak Madrilgo komunitatera begirako inkesta bat plazaratu berri du, joera hau aditzera ematen. Galdeketa honen arabera, IUk 14 parlamentario erdietsiko lituzke, eta UPyDk beste hainbeste. Deigarria eta esanguratsua da aldiz PPren jaitsiera -19 diputatu, eta halaber PSOE ere jaistea -5 diputatu. Joera hau Espainiar Estatuko hauteskundeetan errepikatzen bada, bilintzi balantza jarriko da gobernagarritasuna eta hegemonia.

Captura de pantalla 2014-05-02 a la(s) 10.30.15

Euskal Herrian betiko legez

Muturrerakoa izango da bada Euskal Herrian honek izango duen eragina. PSOEk IUren eskutik gobernatzen badu, balirudike pake prozesuak aurrera egin ahal izango lukeela. PPk aldiz UPyDren laguntzarekin gobernatuko balu, birzentralizazioaren bidean geundeke. Muturreko espainolismo baten aurrean. Ikusiko.

2 pentsamendu “UPyD eta Bildu efektua”-ri buruz

  • Peru Dulantz 2014-05-02 11:47

    Zer dela-eta aipatzen duzu Bildu artikulu honetan? Oso behartuta egindako aipamena iruditzen zait…

  • Amonamantangorri 2014-05-02 16:41

    Zer da “Bildu efektua”? X alderdiari hainbeste kaka botata, jende askok juxtu arrazoi horrexegatik alderdi horri botoa ematea? Alegia, Espainiako hedabideek, ezker subiranistaren arrakastarekin txundituta eta izututa, “euskal gizartearen boto erreaktiboa” deitu zuten hori ote?
    .
    Izan zen bestelako “Bildu efektu” bat ere. Ezker abertzalea urte askotan legez kanpo egonda, ia azken momentura arte ezin jakinda hauteskundeetan egon ahalko zuen, koalizioa osatzen zihoan heinean alderdien barneko eztabaidak zeudelarik, ziurtasun falta horregatik beharbada, agentzia guztietako Inkesta, soziometro, sondeo eta abarrek ezin izan zuten emaitza iragarri eta ez zuten deustarako balio izan, edo igual baita ere, “sukaldeko lanarekin” modu lotsagabean manipulatu zituzten inkesten egiazko emaitzak.
    .
    Gaur egun, ziurtasun falta hori Espainian ere bada. Baietz, UPyDk eta IUk inkestek ematen dutena baino emaitza askoz altuagoak atera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude