Ukrainaren dilema: egurra edo lilura

Ukrainaren dilema: egurra edo lilura –

Okupatzen gaituzten bi estatuak dira indoeuropearrak eta latinak, baina agerikoa den bezala, ñabardurak daude bien artean, alde handia maiz. Bi estatuek berotu dizkigute bizkarrak lodi, baina estrategia ezberdinak jarri dituzte praktikan: debeku gehiago batak, folklorizazio gehiago besteak.

Bandera trapu bat da haizerik ez badabil. Estatu espainiarra bandera harrapatzera joan zen, eta frantsesa haizea geldiaraztera. Ez dut irakurketa orokor sinplista bat atera nahi, baina adibide argigarria iruditzen zait. Espainiarrak ez ziren gai izan katalanekin estatutu miserable bat negoziatzeko esertzera, eta begira orain. Katalunian garbi ikusi du gehiengoak: “Goizean porrusalda eta eguerdian azak, aise kabituko zaizkit ipurdian galtzak“. Gosea pasatzen segi baino lehen, praka luzeak jantzi eta badoaz. Adeu.

Ukrainaren dilema: egurra edo liluraHiru urte dira Ukrainan estatu kolpe bat jo zela; hiru urte fazistak, ultranazionalistak eta naziak kalera atera zirenetik. Denok jakin genuen nor ziren, denok ikusi genituen sindikalistak erretzen Odesan (42 hildako), eta denok jabetu ginen Europar Batasunak bidea ireki ziela. Ordutik hona, Ukrainaren harreman ekonomiko gehienak Europari begira egiten dira, Errusia aldera beharrean; hori baitzen funtsa, adiskide. 

Koiuntura hartan altxatu ziren armak eskuetan Donetsk eta Luganskeko herritarrak, eta hiru urteko gatazka militar baten ostean, egoera buxatuta dago, ez atzera ez aurrera. Ataka honetan dilema handi baten aurrean dago Ukrainako gobernu eskuindarra, Poroshenko buru: Donetsk eta Luganskeko errepublikei blokeoa ezarri (militarki erasotzen jarraituz), edo harreman ekonomiko, sozial, kultural eta administratiboak ereiten saiatu bertako herritarrekin, hauek Ukrainan gizarteratze aldera?

Ukrainaren dilema: egurra edo lilura
2015, Donetsk

Ukrainako sektore eskuindarrenek komertzioa oztopatu nahi dute bi errepublikekin, eta trenbide ugari moztu dituzte merkataritza harremanak etete aldera (zentral termikoak elikatzeko ikatz ugari bertatik iristen zitzaien). Jubilazioen eta laguntza sozialen ordainketa Errusiaren bizkar jarri nahi dute, muga itxi, gatazka termino militarretan irabazi, eta behin hori lortuta, amnistia ukatu eta mendeku gosea ase. Marca España.

Beste ukrainar batzuk, ordea, eraginkorragoak ikusten dituzte beste bide alternatiboak. Urtero 50.000 gaztek amaitzen dute Batxilerra errepubliketan, eta Kievera erakarri nahi dituzte. Europar Batasunak diru asko inbertitu zuen Ukrainan 90eko hamarkadan gizarteari bere iragan sobietikoa ezabatze aldera, eta orain batzuk antzekoa egin nahi dute Donetsk eta Luganskekin; dirua badago, merkatu libreaz eta demokrazia itxiaz hitz egiten duten ciudadanosak, entrepeneurrak eta flandersak aterako dira onddoak lez. Vadim Tchernych ministroak hamalau neurri proposatu ditu Donetskeri begira: enpresei laguntzak, ukraniera klaseak, kirol frogak, laguntza sozialak… Liberte, egalite, fraternite eta Pariserat banuazu. 

Egurra eman edo liluratu, horratx gakoa.

Bitartean, Donetsk eta Luganskeko herritarrak antolatzen ari dira, maila altuko eraso militar hipotetikoki bati erantzuteko gai izateko. Baina agian ez da hori izango jasoko duten eraso bakarra…

Ukrainaren dilema: egurra edo lilura

Iturria: Le Monde Diplomatique
Ukrainaren dilema: egurra edo lilura
donetsk, Errusia, europa ekialdea, gatazka, lugansk, Ukraina, Ukrainaren dilema: egurra edo lilura
Beñat Hach Embarek

Mairua naiz behelaino artean. Kolaborazioak GARAn; ZUZEU orainkarian erredakzioko kide; Bertsolari.eus aldizkarian koordinatzaile. Goierri.

9 pentsamendu “Ukrainaren dilema: egurra edo lilura”-ri buruz

  • Donbas ala bonbas 2017-09-01 11:31

    A ze analisi sinplea. Errusia eta Putin ere ez dira aipatzen.

    • Beñat Hach Embarek

      Agur t´erdi, “Donbas ala bonbas”.
      Idatzi labur honen xedea ez da Donetsk eta Luganskeko gatazkaren analisi sakon bat egitea, bertan eragiten duten faktore guztiak kontutan hartuz eta dagokien arretaz aztertuz. Gatazka horren atal bakar batez mintzo naiz.
      Ukrainako gobernuak bi irtenbide dauzka: gatazka militarra areagotu edo bi errepubliketako herritarrak erakartzeko politikak indarrean jarri. Bigarren aukera honek pisua hartuko balu, ondorioztatu daitekeena da Donetsk eta Luganskeko herritarrek ez dutela soilik ofentsiba militar bat pairatzeko prestatu beharko, baizik eta bestelako eraso mota batzuk ere (gazte inmigrazioa, merkataritza kanal ugari etetea, enpresak lekuz aldatzea…).
      Jakin nire idatzia hankamotza dela iruditzen bazaizu, egin ditzakezun ekarpen guztiak ongi etorriak izango direla.
      Ondo izan.

      • Ukrainiako gobernua eskuindarra? Donetsk eta lugansen agintzen dutenak ULTRAESKUINDAR hutsak. Eta horien nagusia Putin jauna , Europa osoko ULTRAESKUINDARren burua. Eta hori gutxi balitz, batzuk eta nestea mafioso galantak!!!

    • Simplea besterik ez? Oso eskuzabal ikusten zaitut. Ez dauka nondik heldu!!!

    • Azken Portu 2017-09-02 08:07

      Sinple, pobre eta sesgatua.
      Argi uzten du zein diren gaiztoak istorio honetan, beraz, aipatzen ez badu ere, Putin da hemen onaren rola jokatzen duena.
      Xelebrea da gure gaztetxo marxistoideengan Errusiak daukan lilura nahiz eta komunismoa erabat lurperatuta egon.

  • Donbasseko errealitatea azaletik ezagututa, munduko joko geopolitiko handiekin zerikusia duela esan daiteke. Bertan parte hartzen duten indarrak hain dira handiak, bi errepublikek nekez egingo diote aurre Ukrainiako gobernuari Errusiaren laguntzarik gabe. Denborarekin praktikan bi autonomia soil bihurtuko direnaren irudipena ematen du, Ukrainiaren barnean geratzea baino positiboagoa dena, hala eta guztiz ere.

  • Interesgarriak eta onak iruditzen zaizkit gehienetan zure artikuluak, baina iruzkinetan aitortu duzun bezala, Donbasseko aferaren ataltxo bati besterik ez diozu heldu. Donbasseko aferaz bere erroak aztertu gabe aritzeak ondorio okerretara eraman gaitzake. Inperialismoak kolore askotako jantziak dauzka, gorriak, urdinak… eta Donbasseko gaur egungo egoera ezin da azaldu Ukrainak gertuko historian jasan duen zapalkuntza aztertu gabe. Ezkerraz jantzitako inperialismo errusiarra Ukraina errusiartzen ahalegindu da, eskolatik hasi eta Ukrainar herrian txertatzen lagundu ez dituen milaka errusiar migratzaileekin segita. Inperialismo/subirautza borroka hau ezker/eskuin gakoetan azaltzea akatsa da, are gehiago euskaldunak herri zapaldu garelarik

  • Norbaitekin alderatzeko , ipar irlandako unionistekin parekatuko nituzke donbaseko ULTRAESKUINDAR horiek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude