UEFA Champions League berezia asteazkenetik Lisboan eta Messi ahuntza [bideoak]

Champions League berezia asteazkenetik Lisboan eta Messi –

Futbola bueltan da Lisboan gaurtik igandera 23 bitartean, UEFA Champions League berezia antolatu dute, Lisboan esan bezala, Covid19 garai arraro hauetan mila neurri hartuta… Sailkatutako zortzi taldeak hauexek: Atalanta, Atlético de Madrid, Barcelona, Bayern Munich, Leipzig, Olympic Lyon, Manchester City eta Paris SG. Juventus eta Real Madrid kanpoan geratu dira eta ez dira Lisboan izango. Final laurdenak, final erdia eta finala, 3 partidu irabazi behar dira formatu berri honetan 2020ko UEFA Champions League irabazteko. Bayern eta Bartzelonaren arteko ostiraleko partida ikustekoa izango da, Munich-eko taldea eta Lewandowski forman daude antza, baina Bartzelonak Messi dauka. Final laurdenak eta final aurreratua izango dena, ostiralean 14, 21:00tan. Finala igandea 23, 21:00tan Estádio da Luz.

Messi ikusteko aukera izango da berriz txapelketa top baten, munduko jokalari onena zalantzarik gabe, zalantzarik bazenu eta nahi baduzu hemen azpian bideo sorta ederra gozatzeko, eta zalantza txiki gutxi horiek kentzeko. Zaindu eta ondo izan!

Lionel Andres Messi Cuccitini, Leo Messi (Rosario, Argentina, 1987ko ekainak 24) futbolaria, Argentinako nazionalitateaz gainera Espainiakoa ere badu. Rosarion jaio zen. 5 urterekin hasi zuen bere ibilbidea auzoko Grandoli futbol taldean. Bi urte geroago Newell’s Old Boys-en aritu zen 2000ra arte. 11 urterekin River Plate talde ospetsuak ez zuen jokalari bezala onartu hormonetan arazoak zituelako eta tratamendua oso garestia zelako, 900 dolar hilero 3 urtetan. Bartzelona eta Carles Rexach-en eskutik tratamendua ordaindu eta Kataluniara joatea erabaki zuen Messi familiak eta ordutik historia.

Sariak: 2009 Urrezko baloia 2009 FIFAren urteko jokalaria 2010 FIFA Urrezko baloia 2010 Urrezko bota 2011 FIFA Urrezko baloia 2012 FIFA Urrezko baloia 2012 Urrezko bota 2013 Urrezko bota 2015 FIFA Urrezko baloia 2017 Urrezko bota 2018 Urrezko bota 2019 Urrezko bota 2019 The Best FIFA player 2019 Urrezko baloia 2020 Laureus Saria, …

Zergatik da oraindik Messi munduko jokalari onena …

Lionel Messi – AHUNTZA – The GOAT   Official Movie

youtube.com/watch=G4wTERfoPfA

Messik onena dela erakutsi dituen une gehiago …

Messi Top 100 Goals Ever (With Commentary)

youtube.com/watch=7su4WU6UP

UEFA Champions League berezia asteazkenetik Lisboan eta Messi

2-8 Galdu zuen Barsak … 🙂

UEFA Champions League berezia asteazkenetik Lisboan eta Messi

Zer duzu buruan “UEFA Champions League berezia asteazkenetik Lisboan eta Messi ahuntza [bideoak]”-ri buruz

  • Ikustekoa 2-8 2020-08-17 12:21

    “… Bayern eta Bartzelonaren arteko ostiraleko partida ikustekoa izango da, Munich-eko taldea eta Lewandowski forman daude antza, baina Bartzelonak Messi dauka…” Arrazoi zenuen ikustekoa izango zena !!!!!! Messi-renaz berriz huts! Messi gutxi ikusi zen munduko jokalari onena izaiteko ….Bejondaiala!