Udaberri OTANikoa. Siriako matxino islamistak sarraskia egiten (Bideoa)

ZuZeuren oharra: Bideoak mina eragin dezake. Hilketak agertzen dira.

Egun batean bai eta hurrengoan ere bai, hemen pairatzen ditugun komunikabideek (baita ezkerreko eta abertzaleak diren batzuk ere)  Siriako Gobernuak egin omen dituen sarraskiei buruz  “informazio” oparoa ematen digute.

Ez zaie axola, Libian gertatu zen bezala, sarraski horietako batzuk benetan gertatu ez izana, beste batzuetan biktimak “erregimenaren” aldekoak izatea, edo sarraski horiek gertatzen diren moduan eta unean Siriako Gobernuak berak bere buruak nahita kalte gehien jasotzen duen unean egiten dituela iruditu. Zalantzak albo batera uzten dituzte guztiek eta lehenengo minututik aho batez Siriako Gobernuari errua bota. Bertsio horiek gezurtatzen edo zalantzatan jartzen dituzten datuak agertzen hasten direnean… paso egin edo galdutako lerro batean aipatu eta listo! Helburua da, Libian bezala, kanpoko nazioarteko eraso militarra nola edo hala justifikatzea, eta gero gerokoak.

Behin eta berriro Mendebaldeko inperialismoaren berri agentziek sortzen dituzten gezur eta kaka guztiak hemengo komunikabideek egunero ematen dizkigute. Egiara hurbiltzea ahalegin militantea bilakatzen da.

Nekez aurkituko dugu matxinada islamista armatuaren talde nagusia den Siriako Armada Askeari buruzko egunoroko informaziorik; nortzuk diren haien buruzagiak, zein helburu dituzten, zein metodo erabiltzen dituzten…. Nekez jakingo dugu ez dutela inolako demokraziarik bilatzen Siriarako, haien ideologia islamismo salafista dela, haietako asko Siriatik kanpo etorritako yihadistak direla, Gobernuaren aurkako opositoreak diren kurduek ez dutela bat egiten matxinada armatuarekin eta matxinoen atzean Turkia, Quatar, Saudi Arabia daudela diotela, torturatzen dutela, kristauak eta beste gutxiengoak jazartzen dituztela…  Hemengo komunikabide gehienen eguneko kronikak irakurrita  gazte iraultzaile eta demokraziaren aldekoak diren irudia hartuko dugu, eta noski, ez omen dute inolako sarraskirik egiten. Antzeko zerbait gertatu zen Libian, soilik Gadafiren Gobernua garaitua zegoenean hasi zirela komunikabideak hitz egiten, oso era arinean, “iraultzaileen”  arrazismoaz eta ezarriko zuten shariaz.

Komunikabide horiek (eskumako guztiek eta ezkerreko -batez ere europarrak- batzuk) ildo editorial argia daukate; Libian Gadafirekin bezala, Sirian helburua Al Assad gobernutik kentzea da eta horretarako Gobernuaren akatsak eta ankerkeriak (benetakoak ala asmatuak) gaindimentsionatu eta zabaldu egiten dituzte. Eta, beraz, oposizio islamistaren alde ilunak eta beldurgarriak ezkutatu eta lausotu egin behar dituzte.

Eskumako komunikabideen jarrera ulerterraza da kontutan hartuta matxino islamistei, Libian bezala, Europar Batasunak, Estatu Batuek, Israelek, Qatarrek, Saudi Arabiak, Arabiar Emiratoek, (orain Libiak esportatzen ditu yidaistak) eta abarrek babes politikoa emateaz gain informazioa, dirua eta armak ematen dizkietela.

Lotuta dauden Siriaren aurkako kanpoko erasoa eta barruko matxinada islamista armatua iraultza demokratikotzat aurkezten diguten ezkerreko komunikabideen jarrera ulergaitzagoa da. Benetan sinesten dute Sirian iraultza demokratiko eta herrikoia gertatzen ari dela? Intelektual batzuen haritik (1), haiek ere pentsatzen dute herrialdeko Kalifato Islamiko bat dela sozialismorako biderik zuzenena? Arrazoia edozein izanda ere, Libian bezala, komunikabide hauek, Mendebaldeko inperialismoak ezarritako ildo desinformatiboa zintzoki jarraituz, ez dute arazo handirik NATOk eta Golkoko Monarki integristek babesten dituzten matxinoei haien babes “informatiboa” emateko eta haientzat deserosoa diren datuak ezkutatu edo sordina jartzeko.

Bideo honetan agertzen denari buruzko kronikarik ez ezazue bilatu hemengo komunikabidetan. Alepon gertatutakoa agertzen da; Siriako Armada Askearen kide islamistek “Ala handiena da” oihukatuz Gobernuaren aldeko al-Berri tribuaren kideak torturatu, eta, gero, fusilatu egiten dituzte. Zalantzarik gabe bideoan agertzen diren hiltzaileak Gobernuaren soldaduak izan balira bideoari garrantzi handia emanez aipatua izango zen bihar bertan komunikabide horien guztien orrietan eta NBEren beste bilera deituko lukete hamaikagarren gaitzespena egiteko.

“Udaberriak” geu gara?

Informazio gehiago TeleSur-en:  “Vídeo revela que oposición siria asesina a mansalva a partidarios de Al-Assad”

(1) Hona hemen hitzez hitz Santiago Alba Ricok dioena:

 “Túnez ha cambiado ya las reglas del juego en el Norte de Africa y en todo el mundo árabe y, a la espera del desenlace de los dolorosos y quizás apocalípticos procesos abiertos en otras partes, no cabe descartar la configuración en los próximos años de una especie de nuevo califato, guiado por una Turquía semi-independiente (y no por Arabia Saudí), de corte democrático, moderno y contrahegemónico. La situación es demasiado incierta para hacer predicciones, pero nada tiene de provocativo afirmar que en esta zona del mundo es el neocalifato el camino más probable -si lo hay- hacia el soberanismo y el socialismo.”

6 pentsamendu “Udaberri OTANikoa. Siriako matxino islamistak sarraskia egiten (Bideoa)”-ri buruz

  • Urtzi Urrutikoetxea 2012-08-01 23:40

    Joder, orain arte patetikoa, eta orain gezurti nabarmena: “Bideo honetan agertzen denari buruzko kronikarik ez ezazue bilatu hemengo komunikabidetan”.

    Ez noski, Telesurrek eta RedVoltairek baino ez dute eman… eta Al Jazeerak, eta BBCk, eta TVEk, eta ETBk, eta Euronews-ek. El Pais-ek atzo beste shabiha armagabe baten exekuzioa zekarren, eta ABC egunkaria bera hainbat egunez ari da esaten Siriako matxinoen artean Libiako jihadistak daudela (bai, Al Jazeerak ingelesez, eta gazteleraz, ABCk ematen du FSAren atzetik dauden pertsonaje belduragarrien berri)… denak mendebaldeko hedabideak, inondik inora iraultzaile ez direnak, are, aski eskuindarrak asko.

    http://www.abc.es/20120801/internacional/abci-ejecuciones-alepo-leales-assad-201208011637.html
    http://www.abc.es/20120801/internacional/abci-siria-convierte-nuevo-teatro-201207311940.html
    http://www.abc.es/20120730/internacional/abci-yihadista-entrena-milicias-sirias-201207292025.html
    http://www.bbc.co.uk/news/world-middle-east-19083915
    http://www.aljazeera.com/video/middleeast/2012/08/20128117549538177.html
    http://internacional.elpais.com/internacional/2012/08/01/actualidad/1343840140_800779.html
    http://internacional.elpais.com/internacional/2012/07/29/actualidad/1343562304_905530.html

    Eta GARA-Berria kritikatzen dituzu, baina bidenabar GARAko aipua ekarri, Alba Ricorena hain justu. Eta eman dio izena zuk eta Latin Amerikako ezkerrak daukan jarrera horri: monismoa. Artikulu bikain honetan ematen ditu klabeak:

    http://www.gara.net/paperezkoa/20110919/291607/es/Libia-caos-nosotros/

    “mientras la derecha coloniza y bombardea el mundo árabe, la izquierda (parte de la izquierda europea y latinoamericana) le indica cuándo, cómo y de quién debe liberarse. (…) sólo quiero dejar constancia de que el único lugar donde esa polémica no ha existido ha sido curiosamente donde se producían los acontecimientos”.

    Bada hori. NATOko bonbardaketak salatu daitezke, baina dena mendebaldearen konspirazioa dela pentsatzea, eta ondorioz Gadafi, Assad edo Ahmadinejad iraultzaile antiinperialista gisa erakustea, oso tristea eta sinplea da, militantziaz informatu nahian militantziazko ezjakintasun osoa. Kurduek berriz ere erakutsi dute bidea: Assaden polizia kanporatu eta Siriako Kurdistanen nagusitu dira, baina arabiar matxinoei eta Turkiari halaber aurre eginda. Sasiezkertiarrek proposatzen duten “zuri ala beltz” Gerra Hotzeko bereizketak beti traizioa eta tragedia ekarri dizkie, batekin zein bestearekin aliatu. Bada hori, ni Barça ni Madrid: Athletic. Eta esan lasai “ni-ni” gatzbakoa naizela.

  • Kaixo Urtzi Urrutikoetxea.

    Eskerrik asko berriro nire testu bati erantzuteagatik nahiz eta iraintzeko izan. Ikusita erantzuteko hartu duzun lana argi dago nire “gezurrek” kezkatzen zaituztela, pitin bat bada ere. Eskerrak hau bezalako medio apaletan soilik argitaratzen direla, bestela la ostia izango zen. Saiatuko naiz neurri bereko erantzuna ematen.
    .
    Zure diskurtso iraingarria ulertzeko aurreko eztabaida batean Libiako matxino islamisten lerroetan inkrustatuta kronikak bidaltzen zizkiguten kazetarien lagun pertsonala zarela aitortu zenuela gogoratu beharra dago; eta, Urtzi, adiskidekeria eta korporatibismoa elkartzen direnean ezer on gutxi sortu daiteke. Ahaztu gabe, Santiago Alba Ricok bezala, zuk ere poz pozik ikusten duzula, Gadafiri bezala, Siriari eta Irani NATOk egurra ematea.
    .
    Baina joan gaitezen harira. Arrazoia duzu; akatsa egin dut eta artikulu hau argitaratzen nuen antzeko orduetan edo hurrengoetan komunikabide horiek aipatu dute bideoaren sarraskia. Arrazoia duzu horretan okertu naizela. Baina ez gainontzeko guztietan. Aztertu dezagun pitin bat zer diote komunikabide horiek:
    .
    -“Individuos armados disparan en la grabación contra supuestos miembros de las shabbiha», las milicias partidarias del régimen”
    http://www.abc.es/20120801/internacional/abci-ejecuciones-alepo-leales-assad-201208011637.html
    .
    -Cuatro shabihas (matones del régimen sirio) fueron fusilados en la mañana de este miércoles por milicianos del Ejército Libre de Siria (ELS) en una plazoleta de Alepo.
    http://internacional.elpais.com/internacional/2012/08/01/actualidad/1343840140_800779.html
    .
    Nortzuk esan dute hildakoak “Shabiha” direla? Haien hiltzaile islamistek. Eta aipatzen dituzun komunikabide horiek horrela azpimarratzen dute, beraz, guk ulertu behar dugu justifikatuta zegoela “basapiztiak” omen zirelako.
    .
    Eta zer diozu zuk? Honako hau: “beste shabiha armagabe baten exekuzioa” dela. Hau da: bertsio berbera, zuk ere errepikatzen duzu hiltzaileek eta eskuina eta eskuin muturreko komunikabide horiek ematen duten bertsioa.
    .
    Baina baita ere argi dago zer esango zenukete, zuk eta eskumako (eta baita ezkerreko batzuk ere) komunikabide horiek, sarraskia Siriako Armadaren soldaduek egin izan balute. “Armarik gabeko zibil torturatuen erailketa ankerra”, “Erregimenaren basakeriaren adierazlea”, eta abar, eta abar. Eta hori da nik kritikatzen dudana; zuen ildo editoriala. Eta horretan ez dut oker egin. Ez zinen zu goi mailako etikari buruz hitz egiten zuena?
    .
    Eskerrak beste oker bat egin dudala eta Egunkariak bideoaren sarraskiari buruz aipamena egiten duela gaurko paperezko edizioan eta zuk eta zure erreferentziazko komunikabide horiek agertzen duzuen bertsioa baina orekatuago agertzen duela:
    .
    “Sarean jarritako bideo batean, Al-Assaden aldeko lau gizon nola hiltzen dituzten ikus daiteke. Irudiek erakusten dutenez, matxinok jendez betetako patio batera eraman zituzten Al-Assaden ustezko lau jarraitzaileak, eta tiroz hil zituzten han. Gainera, lurrean botatako gorpu gehiago ere ageri dira irudietan.”.

    Badirudi ez dutela guztiz sinistu matxino islamistek, eskumako komunikabideek eta zuk zabaltzen duzuen bertsioa.
    .
    Zure ohiko joera manipulatzaileari eutsiz leporatzen didazu “Gadafi, Assad edo Ahmadinejad iraultzaile antiinperialista gisa erakustea”. Niretzat horiek talibanak, Sadam Hussein, Hamas edo Hezbollah bezain iraultzaile eta antinperialistak dira. Nahasten duzu, berriro ere, herri horien aurkako eraso inperialistaren kontra jarreta antinperialista argi eta garbi agertzea eta hango gobernuekin ados egotea. Zuek berriz, oso argi daukazue; Siria eta Irango gobernuek, Irak, Libia eta Afganistanekoek bezala, erori behar dute/zuten nola edo hala eta helburu horretarako zuretzat, Santiago Alba Ricorentzat bezala, Mendebaleko eta NATOren erasoak “beharrezko gaitza” baino ez dira, argi daukazuelako NATOren erasorik ez izatekotan Gadafik agintean jarraituko zuela, eta hori onartezina da zuentzat. Nahiago duzue Mendebaleko eta Golkoko Monarkia integristen mendekoa den gobernu islamista bat. Eta zoritzarrez jarrera hori oso zabalduta dago Europako ezkerran (ez naiz ausartzen niri egotzi didazun “sasiezkerra” izenondoa jartzen) eta Euskal Herriari dagokionez Libiaren kasuan Gorripidea eta Izquierda Anticapitalista izan ziren adierazlerik garbienak.
    .
    Berriro egingo dizut inoiz erantzuten ez duzuen galdera; zergatik Libia, Siria eta Iranekin daukazuen jarrera ez zenuten eduki Afganistan edo Irakekin? Ni bezala zuek ere aipatzen duzun “Gerra Hotzeko bereizketak” jota zeundeten? Ez ziren ere talibanak eta Hussein “tirano odoltsuak”?
    .
    Bueno, beste aldetik, zorionak; aurreko eztabaida batean kurduak matxino islamisten ondoan jartzen zenituen, orain berriz, bai Gobernuarekin bai iraultzaile moduan aurkezten dituzuen matxino islamistekin aurrez aurre daudela onartzen duzu. Berriro diotsut; zorionak.
    .
    Besterik gabe, zure ustez “patetikoa, gezurti nabarmena, monista (kar, kar), ezjakina eta sasiezkertiarra” naizen alproja honek agurtzen zaitu, kazetari “pofesional” txit jauna.

  • Zorionak Larrea, artikulo bikaina eta baita bigarren erantzuna ere. Pozten nau norbaitek ildo honetan idazten duela ikusteak. Ni ez nago oso jantzita kontu hauetan, ez baitaukat denbora gehiegi esan duzun informatzeko lan militante hori egiteko. Halere, Libiakoa nola joan zen eta nola bukatu zen ikusita niri ez didate berriz adarrik joko, eta, ez dago genio bat izan beharrik Siriako albiste guztiek duten norantza interesatua ikusteko. Noiz ikusi da talde matxinatu baten hitza egiatzat hartzea beti eta Gobernu baten esanei (agertzen direnean) balizko, omen… eta halakoak eranstea?

    Joan den astean etb-ko berrietan esan zuten Assad Alepo bonbardatzen ari zela airez, zibilak bereizi gabe akabatuz. Albisteari laguntzen zioten iruditan hegazkin baten irudi txar bat, jarraian kaleko irudi bat eta persona batzuk (batek daki nor) tiroka, eta jarraian Hiriaren irudi bat etxe bati kea zeriola. Ze lotura dago titularraren eta irudien artean? Eta horrela egunero.

    Nik gauza bakarra daukat argi, ez dut albiste internazionalek esaten duten ezer sinetsiko eta ez dut, inongo kasutan, NATOren esku-hartzerik babestuko (Beregan agintzen dutenek agintzen duten bitartean behintzat.).

  • Eskerrik asko iodriozola.
    .
    Libia aipatzen duzunez eta adibide xume bat gogoratzearren hona hemen 2011ko otsailaren 22an, NATOren eraso militarrerako psikologikoki prestatzen gintuztenean, komunikabide guztietan agertu zen inoiz gertatu ez zen sarraskia (Libiako Gobernuak gerra hegazkinez manifestariak bonbardatu omen zenekoa).

    -“ELEVÁN A 519 LA CIFRA DE MUERTOS EN LIBIA, DONDE SE MULTIPLICAN LAS DENUNCIAS DE MATANZAS”. (1. orrialdeko berririk nagusiena zelarik):
    “Dirigentes del régimen libio -especialmente diplomáticos destinados en el exterior- criticaron la brutal represión contra los manifestantes opositores, llegando a reclamar la dimisión de Muamar Al-Gadhafi. Los escasos testimonios que llegaban de una Libia sometida a un bloqueo informativo destacaban que el régimen empleó aviones para bombardear a los manifestantes.”
    .
    http://www.gara.net/paperezkoa/20110222/250030/es/La-brutal-represion-provoca-serias-fisuras-seno-regimen-libio
    .
    “LIBIAKO ERREGIMENAK SARRASKIA ERAGIN DU TRIPOLIKO KARRIKETAN” (1. orrialdeko berririk nagusiena zelarik):
    “Al Jazeeraren arabera, manifestazioak artilleriarekin eta hegazkinekin bonbardatu ditu armadak, eta ehunka hil dira”
    .
    http://paperekoa.berria.info/harian/2011-02-22/002/001/libiako_erregimenak_sarraskia_eragin_du_tripoliko_karriketan.htm
    .
    Eta horrela, ongi jakingo duzun bezala, izan zen egunero, egunero. Beraz, Siriarekin (eta bihar Iranekin) “llueve sobre mojado”.
    .
    Ondo izan.

  • Siriako Alderdi Komunistaren iritzi interesgarria.
    .
    “Conversación con el Dr. Ammar Bagdache, diputado y secretario general del Partido Comunista Sirio.
    .
    «Las fuerzas revolucionarias y progresistas internacionales deben apoyar a los gobiernos y partidos antiimperialistas y antisionistas»
    .
    por Ernesto Gómez Abascal”
    .
    http://www.voltairenet.org/article176108.html

  • “Morir en Siria Ultimo minuto de un soldado torturado y fusilado por mercenarios”
    .
    http://www.youtube.com/watch?v=oAz65CNWrHk&feature=player_embedded

    .
    Antza denez Siriako matxino islamistek eta kanpotik etorritako yihadistek gustua hartu diote egiten dituzten torturak eta erailketak grabatzea eta interneten jartzeari. Badirudi siriarren artean beldurra zabaltzea dela jarduera honen helburua.