Txinarentzat ez gara ia ezer

Guk erabiltzen ditugun mapetan Txinako herriak ondo dauden edo ez jakin beharko litzateke, baina txinarrek egin berri dute Map World handinahitsuan ez Euskal Herrian, hori gehitxo izango litzateke, baina EAE ez da agertu ere egiten. Nafarroa bai, baina Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa bilduko lituzkeen eremua zurian dator, hutsik, izen barik. Espainiako eta Frantziako estatúen arteko muga-marra oso ondo identifikatua dago, eta Iparraldea Akitaniaren barruan ageri da.

Izendegia oro har erdaraz dagoen arren, Donostia /San Sebastian errespetatzen du eta baita Gasteiz/ Vitoria ere. Gernika-Lumo baina Guernica y Luno bihurtu da.

Mapak bitxikeri ugari dakartza. Bata Galizian ‘Caudi llo’ berreskuratu dute, Ferrolen: Ferrol del Caudi llo. Eta Katalunin UNK izeneko beste bat, Ascoren ondoan.

Erresoluzio altuko irudiak Txinatik bertatik soilik eskuratu ahal izango dira.2006tik 2010era bitartean bildu zituzten datuak satelite bidez, 11 milioi izen biltzen dituelarik. Esan bezala, Euskadirik ez, ordea.

'Map World'-en iberiar penintsula

Irudia | 'Map World'-en iberiar penintsula | Map World | LGPL

2 pentsamendu “Txinarentzat ez gara ia ezer”-ri buruz