Txetxenia, herri madarikatu hori

Txetxenia

TXETXENIA

Tituluaren esaldia burutik pasatu zitzaidan Dzhokar eta Tamerlan anai txetxeniarren aurkako giza ehiza telebistan zuzenean ematen zutela ikustean. Bostonen apirilak 15 izandako leherketen ardura leporatzen zieten eta, azken garaiotan Hollywooden pelikuletan erakusten dituzten legez, txetxeniarrak berriro ziren “terrorista” bihozgabearen pertsonifikazioa. Baina honetan ez zen pelikula bat; ala bai?

Ibragim Todashev
Ibragim Todashev

Albo batean utziko dugu Bostonen gertatukoari buruzko konspirazio teoria, baina ikusita FBIk  ze grinarekin akabatzen ari den ustezko lekuko eta susmagarri guztiak zerbait arraro dagoela ondorioztatu daiteke. Hain zuen ere, joandako maiatzaren 22an Tsarnaev anaien laguna eta konplizea omen zen Ibragin Todashev  gazte txetxeniarra erail zuen FBIk….. atxilotuta egonda eta itaunketa egiten zioten bitartean !!

Esan bezala, Bostoneko gertakariak eta gero Txetxenia eta txetxeniarrak berriro egon dira bolo-bolo, baina erreakzioak ikusita antza denez Mendebalean oso gutxi dira, ezkerrekoak zein eskumakoak, inperialistak zein antinperialistak, haien autodeterminazio eskubidearen alde daudenak.

Mendebaleko inperialismoaren bozgorailuak diren komunikabideen informazioek Txetxenia terrorismo, islamismo, yihadismo eta antzeko esanahiekin lotzen dituzte gehienbat. Beste aldetik, ikusi ditudan ezkerreko azterketa eta balorazioetan antzekoa gertatzen da, baina Saudi Arabiak ematen dien laguntzaz eta Sirian edota Libian CIAk eta Ameriketako Estatu Batuek txetxeniar yihadisten erabilerari buruz antzeko azterketak gehituta.

Nire ustez argi dago AEBk eta Europak Txetxeniaren afera erabiltzen dutela haien lehiakidea eta helburua den Errusia kapitalista ahultzeko, baina era berean ez dutela batere atsegin Txetxeniaren independentzia. Horrela ulertu daiteke beste kasu batzuekin erakusten duten oldarkeriaren ordez Txetxeniaren kasuan erakusten dituzten geldotasuna eta baita aurkako kriminalizazioa ere.

Baina artikulu honen helburua ez da zapaldutako herriekiko Mendebaleko kapitalismoaren zinismoa kritikatzea, ezkerrean dauden jarrera batzuk baloratzea baizik, Txetxeniaren independentziaren aurka daudenak hain zuzen ere.

Lehen aipatu ditut ezkerreko sektore batzuk Txetxeniaren independentziaren aurka egoteko erabilitako argudioak: terrorismo, islamismo, yihadismo, Saudi Arabiak, Siria, Libia, CIA….. ez dago Txetxeniarekin lotu daitekeen  ezaugarri positibo bat ere…. Errusiarekin daukan menpekotasun “zibilizatzailea” izan ezik, noski.

Baina beti izan da horrela? Txetxenia noiztik da Errusiaren zati? Txetxeniarrak beti izan dira yihadistak? Beti eman die laguntza Saudi Arabiak? Estatu Batuek erabilita izan dira beti? Galdera hauei erantzuten saiatzeko, eskematikoki bada ere, perspektiba historiko apur bat hartu behar dugu.

TXETXENIA NOIZTIK DA ERRUSIAREN ZATI?

alejandro II
Alejandro II.a

Txetxenia, Kaukaso osoa bezala, menperatzeko saiakerak askoz lehenagotik gertatu baziren ere, 1818an inbaditua eta 1859an Alejandro II. Tsarrak Errusiako inperioaren herrialdea ofizialki deklaratu zuen. Hau da, gaur egun Txetxenia Errusia da Tsarren Inperioak militarki inbaditu zuelako.

Bitxikeria moduan aipatu beharra dago 1851an Leon Tolstoi idazlea Errusiako Armadan alistatu zela txetxeniarren aurka borrokatzeko, baina bertako errealitatea ezagututa bere iritzia aldatu eta Txetxeniaren askatasunaren aldeko jarrera hartu zuen urte batzuk beranduago.

 

TXETXENIARREK IRAULTZA BOLTXEBIKE LAGUNDU ZUTEN.

Iraultzarekin independentzia lortuko zutelakoan txetxeniarrak Tsarren armadaren aurka borrokatu zuten.

Haien itxaropena zapuztuta hasten dira boltxebikeen aurkako borroka, eta egoera ezegonkorrak  eta borrokek irauten dute hamarkada luzeetan.

II. MUNDU GUDAN NAZIEN ALDE EGIN ZUTEN TXETXENIARREK.

Txetxeniako Gobernu independentistak herritarrei eskatzen die haien independentzia  errespetatzen bazuten naziei ongi etorria emateko.

Jarrera hau dela eta 1944an herri txetxeniar osoa, komunistak barne, gehi Ingushetiakoa, Kazajistanera deportatu zuten.

1957an haien lurretara itzultzea baimendu zien SSEBren gobernuak.


ERREPUBLIKA UGARIK EGIN ZUEN BEZALA, SOBIET BATASUNAREN ERAISPENAREKIN HASTEN DA INDEPENDENTZIA ALDARRIKATZEKO PROZESUA.

dudayev 2
Dudayev

1990an hasten dira egiten ebazpenak eta erabakiak Txetxeniaren independentzia aldarrikatzeko. Tira bira ugari eta gero 1991an independentzia aldarrikatu zuten, lehendakaria Dzyojar Dudayev jeneral sobietar ohia izendatu zutelarik.

1996an Yeltsinen gobernu errusiarrak Dudayev misil baten bidez erailtzen du. Datu batzuen arabera Estatu Batuetako sateliteen sistemaren laguntzarekin erail zuten, eta une horretan Dudayev bakea negoziatzen ari zen Errusiako bitartekari batekin.

 

1997KO HAUTESKUNDETAN ASLÁN MASJADOV KOMANDANTE SOBIETAR OHIA ERREPUBLIKAREN LEHENDAKARIA AUKERATU ZUTEN.

masjadov ukabila
Masjadov

1999an eta Putinen agindupean Txetxenia inbaditzen dute berriro, Moskun gertatutako atentatu bat aitzaki hartuta. Txetxeniarri egotzitako atentatu susmagarri baten ondorioz 240 zibil baino gehiago hil ziren Moskuko etxebizitza eraikin batzuen aurka. Errusiako hainbat funtzionario ohiaren arabera ekintza hori Errusiako zerbitzu sekretuek prestatu zuten Txetxeniaren aurkako guda errazteko.

 

2005EAN ERRUSIAK MASJADOV ERAIL ZUEN.

masjadov hila
Masjadov hilda

Dudayevekin egin zuten bezala Masjadov erail zuen Errusiako Gobernuak, bertsio batzuen arabera bakea negoziatzen zuen bitartean. Berarekin desagertu zen txetxeniarren azken buruzagi moderatua.

 

ORDUDANIK ERRESISTENTZIAREN IKURRA ISLAMISTEN ESKU DAGO.

Zeuden sektore eta buruzagi moderatua eta nazionalistak sarraskitua izan eta gero, eta beste laguntzarik gabe borroka independentistaren protagonismorik nagusiena sektore islamisten esku geratu zen, eta hauek bai, Saudi Arabiaren laguntza oparoa daukate.

 

Umarov
Umarov

Une honetan matxinoen lehendakaria Doku Umarov islamista da, zeinak Txetxeniaren (edo Ishkeria) Errepublikaren desagerpena iragarri eta Kaukasoko Emirato aldarrikatu

kadrirov2
Kadirov

du.

Txetxeniaren egungo lehendakaria Errusiak jarritako Ramzán Kadirov zipaioa dugu.

 

ARGI ETA GARBI: ZAPALKETA  NAZIONALA

Datu historiko guzti hauek jakin eta gero nola ukatu daiteke Txetxeniaren gatazkaren muinean nazio zapalketa dagoela? Nola erabili daitezke, ikuspegi ezkertiarra eta  iraultzaile batetik, islamismoak daukan indarra eta Mendebalaren manipulazioa Errusiak  herri honekin egiten duen bidegabekeri historikoa ukatzeko?


GEOESTRATEGIA HERRIEN ESKUBIDEAK UKATZEKO

Txetxenia eta Kaukasoren independentziaren aldeko borrokan egun islamistek daukaten protagonismoa eskubide horren aurkako arrazoi garrantzitsu moduan aipatzen da ezkerreko sektore batzuen aldetik, baina nire ustez hori ez da benetako arrazoirik nagusiena. Eta froga da beste gatazka batzuetan islamistak diren beste mugimendu eta gerrillekin ez dutela erabiltzen irizpide berbera.

Hamas Palestinan, talibanak egungo Afganistanen, Hezbollah Libanon…. Mendebaleko inperialismorako etsaiak diren mugimendu horien nazio askapen helburuak ez dira ukatzen islamistak izan arren, ontzat ematen dira haien borrokek AEBen eta Europar inperialismoa ahultzen dutelako. Hau da, arazoa ez da islamismoa, geostrategia hutsa baizik; ikuspegi honen arabera mendebaleko inperialismoa ahultzen duten borrokak zilegi eta lagungarria dira, baina inperialismo horren aehsblogspoturka dauden Estatuen indarra ahultzen duten herrien borrokak, alta, ez omen dira zilegi ezta askatzaileak ere. Eta hau da Txetxeniaren kasua.

Eta ez dira falta ere egungo Errusia Kapitalistan Sobiet Batasunaren sinonimoa ikusten duten haluzinatuak.

 

ZENBAT INPERIALISMO DAGO?

bases-militares-de-eeuu-en-el-exterior
Ezagutzen diren Estatu Batuetako base militarrak munduan zehar

Nire erantzuna: herri zapaldu bezain beste, nahiz eta inperio batzuk erdipurdiko izan. Baina honekin batera une honetan mundu mailako inperialismo bakarra, genozidena, basatiena eta hiltzaileena Mendebalekoa, AEB eta Europa buru dela azpimarratu nahi dut ere.  Eta hori gutxi balitz, inbasio militar horiek gure botoekin aukeratutako Gobernuek agintzen dituzte.

Azken hamarkadetan Irak, Afganistan, Libia, Mali, Siria…. eta zerrendan dauden Iran, Ipar Korea eta abarrek, ondo erakusten dute ez dagoela inolako mugarik mendebaleko kapitalismoak bere base militarrak edonon jartzeko edota milioika errugabe hiltzeko inolako gupidarik gabe.

Azken urteotan Sirian gertatzen ari denarekin Errusia eta Txina Mendebaleko inperialismoaren oztoporik nagusienak direla erakutsi dute. Libiaren aurkako NATOren erasoa errazteko NBEren Segurtasun Kontseiluan izan zuten jarrera lotsagarria aldatu dute zorionez, ziurrenik ikusita haien interes ekonomiko eta politikoak larriki kaltetuta suertatu zirela eta AEB eta Europa haien aurka egiten ari diren inguratzea  militarra eta politiko arriskutsua haien mugetara hurbiltzen ari dela.

Horretaz gain Errusia eta Txina Hego Amerikan gauzatzen ari diren prozesu askatzaile eta aurrerakoien laguntzaile garrantzitsuak bilakatu dira, AEBren “atzeko patioan” zeukan hegemonia ahulduz. Ikuspegi honetatik  Errusia eta Txinaren papera nazioarteko mailan mendebaleko inperialismoaren zapalgailu guztiahalduna galgatzea lortu dute eta, nire ustez, ikuspegi antinperialista eta askatzaile batetik hori positiboki baloratu behar da.

Baina horrek ez du esan nahi Errusia eta Txinak zapaltzen dituzten herrien okupazioa ontzat eman edo zuritu behar denik. Eta zoritzarrez hori egiten ari dira ezkerreko sektore batzuk.

Ustekabea ez bada ere, Irak, Afganistan, Libia, Mali edo Siriaren aurkako eraso inperialista salatzeko nahiko jarrera koherentea eta txalogarria erakutsi duten ezkerreko sektore batzuek Txetxeniarekin soilik islamismorako deriba edo CIArekiko harremanak aipatzen dituzte, Errusiak gauzatzen duen inbasioa aipatu gabe eta, de facto, ontzat ematen dute.

Besteak beste, Thierry Meissan, Chossudovsky edota berriki Euskal Herrian egon eta gure herriaren borrokarekin elkartasun jarrera erakutsi duen James Petrasen azterketak kritikatzen dudan jarreraren erakusle argiak dira. Terrorismoa

Txetxeniako islamistak Sirian
Txetxeniako islamistak Sirian

, yihadismoa, CIA, ….. benetakotzat hartzen ditut datu gehienak, baina Txetxenian gertatzen denaren errudunik nagusiena nor den onartzeari uko egiten diote; gutxienez 1859tik Errusiak burutzen duen zapalketa nazionala hain zuzen ere.

 

GURE DILEMA

Iñaki Gil de San Vicente euskal komunistak 2005ean “Chechenia como reto” idazlanean azaldu zuen bezala erronka ideologikoa  eta praktikoa agertzen dizkiote Txetxenia bezalako herrien egoerek ezkerra antiinperialistari: Nola aldarrikatu Txetxeniaren independentziarako eskubidea, bere borroka islamismoaren eskuetan egonda eta mundu hau hondamendira eramaten duen Mendebaleko inperialismoari jokoa egin gabe? Ez zen horrela izan beharko, baina praktikan argi dago batzuei gaindiezinezko oztopotzat ikusten dutela. Baina Afganistan, Palestina edo Libanon posiblea bada, zergatik Txetxenian ez?

 

ISPILUAK

Libia eta Siriarekin bi jarrera antagoniko horiek ikusi ditugu ezkerraren eremuan. Gure artean batzuk nahiko era lotsagarrian, hainbat faktore artean, kurduen eta zenbait gutxiengoen eskubide nazionalak goraipatu dituzte Mendebaleko erasoari, gauzatzen ari zen unean, zilegitasuna emanez. Beste batzuk ordea, ispilu baten antzera, Estatu burujabe horien aurkako Mendebaleko eraso militarra argudiatu dute arrazoi gisa herri horien eskubideak ukatzeko eta Mendebaleko txotxongilo hutsak gisa aurkezteko.

Antza denez eta borondate ona izan arren, bi puntu hauek era integral batean bateratzea, une bakoitzean lehentasunezko kontraesana xedatu eta praktikara eramatea zail samar izateaz gain, sakoneko kontraesan handiak sortzen ditu.

 

AMAITZEKORT

Aurrean esan dudan bezala Siriaren gatazkan Errusiak jokatzen ari den papera positiboki baloratzen dut: NATOren eraso zuzena oztopatzea, Golkoko Monarkiek, Turkiak eta Mendebalak matxino islamistei ematen dieten laguntza dela eta, Siriako Gobernuari babesa ematea (Iran, Hezbollah, erakunde palestinar batzuk…. bezala) eta horretaz gain, konponbide negoziatua eta elkarrizketatua bultzatzea ere, zehazki EEBB eta Europar Batasuna boikotatzen ari direna.

Zoritzarrez jarrera negoziatzaile hori ez dauka Errusiak ez Txetxenian ez Kaukaso osoan, bere “atzeko patioan”, eta Txetxeniatik edota Errusiatik  bertatik egin diren proposamen negoziatzaileak baztertuak izan dira, haien erantzuna genozidioan eta guda basatian oinarritu dutelarik.

Nik, nire txikitasunetik proposamen negoziatzailearen alde egiten dut; errusiarrek  nahi izatekotan soberazko tresnak dauzkate denbora luze honetan sortu diren zauriak sendatzeko eta Txetxenia independente batekin elkartasun, eta hartu-emanean oinarritzen den elkarbizitza gauzatzeko. Errusiarrak ere libreagoak izango  lirateke horrela. Antzeko zerbait proposatzen zuen Leninek hau bezalako arazoetarako.

27 pentsamendu “Txetxenia, herri madarikatu hori”-ri buruz

  • Kaixo I.Larrea,

    Aspaldi ahaztu zituen jendeak Txetxenia eta txetxeniarrak. Asko pozten nau norbaitek Txetxeniari buruzko artikulu bat idatzi izanak. Herri honek jasan duen jazarpen eta basakeria itzela izan da, “mendebalde” osoaren ixiltasun konplizearekin gainera!

    Zure artikuluak nahiko ongi laburbiltzen du Txetxeniaren egoera. Apunte bat gehitu nahiko nuke: Umarov islamista integrista eta Kadirov errusiar txotxongiloa ez dira Txetxeniar herriak buruzagitzarako dituen aukera bakarrak. Dudayev, Yandarbiyev eta Masjadov txetxeniar lehendakari “moderatu”-en ondorengo da Akhmed Zakayev: Dudayev-en garaiko gerrillari, “Ichkeriako Txetxeniar Errepublika”-ren lehendakari, Londresen exiliatu bizi da “mendebaldeak” inolako laguntzarik eman gabe.

    Txetxeniari buruzko albisteak jarraitu nahi dituenak honako bi orrialdeak bixita ditzake (google translate errusiarretik gaztelerara erabilita):

    http://www.chechenpress.org/
    http://ichkeria.info/

    http://www.kavkazcenter.com/

    Azkenik “Euskal Herria Sozialista” orrialdearen artikuluak salatu nahiko nituzke. Ez da lehenengo aldia (eta azkena izango ez delakoan nago) harrokeriatik eta ezjakintasunetik intolerante eta xenofoboak diren artikuluak idazten dituztela

  • J. Stalin – Los fundamentos del Leninismo

    VI
    La cuestión nacional

    http://www.marxists.org/espanol/stalin/1920s/fundam/fundam6.htm

  • Larreak idatzi du dudak dituela eta ez duela ondo desberdintzen zein beren sustatzaileak atzerakoiak izanik zein herri askapen borroka sostengatu daiteken eta zein ez.

    “Leninismoaren oinarriak”, 1924ean idatzitako Stalin-en lan baliotsuaren pasarte batzuk idatzi behar nituen, baina liburua eskuragarri ez dudanez, gaztelerazko lan honen nazio arazoari buruzko esteka ipini dut.

    Ahalmenik ez daukagula? Hik bai ez duela ahalmenik materialtasun dialektikoaren sakontasuna eta baliagarritasuna ulertzeko.

    • Ba horixe, Txetxenia eta txetxeniarrei buruz ideiarik ez izateaz gain, egungo historiari buruz ideiarik ez izateaz gain, euskaraz hika eta zuka erabiltzeaz ideiarik ez izateaz gain, ekarpenik egiten ere ez dakizuela.


      Norbaitek Euskal Herria Sozialistako martzianoei buruz gehiago jakin nahiko baluke, bila dezala interneten “Los Ustachas vascos necesitan ya a Sortu” artikulua.

      • baina hik zein uste duk haizela niri ez historiaz ez txetxeniarrez ez dakidala esateko? Beharbada marxismo-leninsoaren zehaztasun eta zorroztasunak azkurea sortzen dion nazionalista burges-ttipi puta bat?

        • Ea nor naizen ez historiaz ez txetxeniarrez ez dakizula esateko? Eta zu materialtasun dialektikoaren sakontasuna eta baliagarritasuna ulertzen dudan edo ez esateko?

          “Nazionalista burges-ttipi puta bat”… Azkurea niri baino zuri sortu dizula uste dut. Ahalko bazenu ni ere txetxeniarrekin batera deportatuko ninduzuke, Stalinek bezala, eh tovarisch?! Zergatik ez dituzue eztabaida hauek zuen blogean argitaratzen? Zergatik zentsura hori?


          Zuen blogean gainontzekoen sufrimenduaz barre egiten duzue, txetxeniar herriak pairatutako bortxakeriaz barre egiten duzue, “Euskal Herria Sozialista” izenarekin gainera.

          • Ni ez naiz EHS-koa, bokatxankla. Eta zure erreakzio ikusi besterik ez dago ant-komunista zarela ikusteko. Burges-ttipia ala burua ondo jandako alienatua ote zaren, hori ez daukat hain garbi.

          • Eta deportatuei buruz, ez ditut sinisten kapitalismo inperialistaren lekaioek Sobietar Batasunari eta are gutxiago Stalin burkideari buruz esaten duten ezertxo ere ez, baina NAZIEKIN kolaboratu izanagatik soilik deportatu izanak gutxienekoa iruditzen zait, egia esanda.

    • ZuZeu

      Kaixo, Auskalo eta B.F.G: Uste dugu hemengo hauek lekuz kanpo egoten hasiak direla. Zaindu esandakoak pixka bat, mesedez.

      • Sentitzen dut, ez nuen tonu honetako eztabaidarik sortu nahi.

        EHS blogeko testuari iruzkina egin izan diot, baina ez dute publikatzen. Horrek ez du eztabaida hona ekarri izana zuritzen, noski. Pentsatzen dut EHS blogeko sarrera irakurri ostean I.Larreari niri sortu zitzaidan egonezin berbera sortu zitzaiola. I.Larreak ekarpen positibo bat egin zuen, eta ni barrenak eramanda haratago joan naiz.


        Herri honetan badaukagu nahikoa hika-mika eta laino beltz. Saiatuko naiz ekarpen positiboak egiten.

  • Baluke? Gainontzekoei hainbeste kontu arpegiratuta holan habil? Ai, ai, ai!!

  • Bai, idatzi ondoren irakurri dut akatsa.

    Ez ditut gogoko inori hizkuntza zuzenketak egiten dizkiotenak, baina azalduko dizut zergatik egin dudan salbuespena Euskal Herria Sozialistako kide batekin: Euskal Herria Sozialistan agertu zen “Los Ustachas vascos necesitan ya a Sortu” artikuluan Sortu alderdiko kideei “ustacha” deitu zitzaien alderdi barnean euskararen erabilera lehenesteagatik. II Mundu Gudan naziekin kolaboratu zuen gudaroste abertzale kroaziarra da “ustacha”.

    Berdin zait, Sortu, Gasteizko Kultur Etxea edo Abadiñoko PNV den euskararen barne erabilera bultzatzen duen eragilea. Euskararen erabilera lehenesteagatik edozein eragileri “ustacha” deitzea larria deritzot.


    Eta azkenean hika egin nahian bukatzea jatorrismo patetiko xamarra.

  • Naziekiko kolaborazioa aipatzen da maiz, Tsarren inbasioa, boltxebikeekin ere kolaboratu zutela eta gainontzeko aurrekari eta geroko gertaera historiko guztiak ahaztuz.
    .

    Baina palestinarrekin ez da berdin egiten (zorionez): inperio britanikoaren aurka borrokatzen zuten indar palestinar batzuk nazien alde egin zuten Ingalaterraren bota gainetik kenduko zutelakoan. Eta gaur egun, ezkerretik, palestinarrei ez dizkie inork haien eskubide nazionalak ukatzen horregatik. Zergatik? Israel Mendebaleko aliatua delako eta Errusia bere arerioa?
    .
    Nire idazkian aipatzen dudan Giloren artikuluan (“Chechenia como reto”) agertzen denarekin bat nator:
    .
    “…Por todo lo anterior, carecen de base democrática las tesis de quienes niegan o relativizan el derecho de autodeterminación al pueblo checheno aludiendo que algunos grupos son fundamentalistas, comercian con drogas en el mercado internacional y ruso, y están relacionados con el imperialismo. Es la teoría reaccionaria del castigo a la totalidad por la culpa de una de sus parte: se tala el bosque entero porque hay un árbol podrido. Al contrario, la mejor manera de ayudar al triunfo de una Chechenia que avance al socialismo es demostrar en la práctica que defendemos su derecho a la independencia nacional. Solamente la más seca desertización intelectual puede creer –no pensar– que las complejas problemáticas nacionales se resuelven con restricciones de derechos…”

  • Borroka garaia da:

    Oxandabaratz-k dio:
    12/06/2013 at 12:54

    Kaixo:

    Ez dut batere gogorik goain zabaldu den ping-pong partidan Stalin gora eta Stalin behera ibiltzeko asmorik, baina gauza batzuk aipatu nahiko nituzke. Bestalde, Gil de San Vicente baino iturri fidagaitzagorik aurkitzea zaila deritzot.

    Hasteko, Txetxeniar Errepublika (edo Itxkeriako Errepublika Txetxeniarra, nahi duzuen bezala) berez txetxeniarrak historikoki populatu izan duten lurraldea baino askoz ere zabalagoa da. Izan ere, txetxeniarrak mendietako jendea izan dira tradizionalki. 1922an, Iraultzaren ostean, Sobietar Gobernuak (eta ez beste inork) Kaukaso inguruko lurrak “bere jabe zilegi diren herriei itzultzea” erabaki zuen, eta beste alde baettik, pribilegio kosako batzuekin bukatu eta kosakoen stanitsetako lurrak (askotan kosako abertsen esku zeudenak) ere kolektibizatu. Terekeko olde kosakoan lurrak galdu zituen Kaukasoan (Mendebaldean “deskosakizazio” deitzen zaio honi, baina praktika kosako aberatsen lurrak kolektibizatzea eta konkistaz burututako lurrak itzultzea zen helburu. Kritiko antikomunitsa gogorrenek, “deskosakizazioa” “SESBen lehehnengo garbiketa etnikoa” izan zela ere bazioten; noski, hau emango ez balitz eta lur hauek Terekeko kosakoen esku jarraituko balute “boltxebikeek tsarreren konkistei segida eman dioten” esango zuten). Honel,a Txetxeniako Errepublika Autonomo Sobietarra sortu zenean (1936an Inguxetiarekin batua), berez lur oso zabal hartu zuen. Terek ibaiaren iparraldeko lur batzuk ere harrtu zituen Errepublika berriak, Iparraldera txetxeniarrik bizi ez zenean. Grozni, nahi eta hegoalderago egon, lautada batean zegoen, beraz “no mans land” (XIX mendean txetxniar egonkortzerik ez zegoen hor) bat zen ahalik eta kosakoek hiri hori gfundatu eta eskualde hori populatu arte. Iparraldeko eskualde hauek eta baita Grozni bera, errusiarrez etnikoki arbituak izan ziren, kasik orain ez da errusiarrik geratze Txetxeniako Errepublikako lurretan.

    Ez da “Tsarraren Inperioak Txetxenia inbaditu zuen” esaten bezain erraza.

    Jarraitzeko, txetxeniar herria ezin dugu ikusi Mendebaldeko geri bat edota herri esllaviar bat zango balitz bezala. tradizionalki, txetxeniarren antolaketa, antolaketa klanikoa zen eta horrek gauza asko azaltzen ditu (adibidez, zergatik denak independentistak izatetik Putinek %90az irabazten dituen hauteskundeak edota Kadirovek duen populaitate handia, eta baita aspaldi gertatu ziren hainbat kasu).

    Egia da iraultzan txetxeniarrek gorrien alde egin zutela eta II Mundu Gudan nazien alde agertu zirela. Kontraesnakorra badirudi ere, barne logika bat dauka. Izan ere Errusiar Iraultza ez zen bakara izna, Errusiar Iraultza asko zeuden, Errusian herri asko elkarrekin bizi bait ziren eta beraz boterearen erlazioa ez zen berdina izaten herri denetan (askotan, herri batzuek ez ziren ezta fase burgesera iritsi, feusalismoan edota nomadismoan zeuden, arazoa gehiago zailtzeko herri hauek, euren kurretako hirietan bizi zirne errusiarrekin (zeintzuek egitura industrial bat izaten ari ziren) “elkarbizi” behar zuten). 1920an Alderdi Boltxebikeak Bakun antolatu zuen Ekialdeko Herrien Askatasunaren Konferentzian autodedterminazioa eta erreakzioaren indarren kontra borrookatzea agertzen zen, hala ere, ikusten denez, askotan kontzeptu bi horiek kontrajarri egiten ddire, herri turkiko askotren elite kultural politiko eta izpiritualak atzerakoiak zirelako (eta Irualtzak euren popribilegioen aurka egiterakona, herri horiek Errusia/SESBen kontra borroka zezaketen, Tibeten gertatu den bezala lamekin eta Txinako Iraultzarekin; edota Errusian beratan kosakoekin, kosakoen atamanek askotan “kosakoen naizonalismoa” bultzatzen zuten sobietarren kontra). Kontutan hartu behar da garai hhortan basmatxi errebeldeaek bultzatzen zuten turanismoa edota panturkismoa, SESBen kontra borrokatuz. Bestalde, Leninek edo Stalinek esaten zutena gora-berhera, errusiar-sobietar aparailua oisatzen zuten tokiko funtzionario asko ez ziren aspaldi, garai tsaristan trufatutako ideia atzerakoiez guztiz askatu (herri turkikoak edo musulmanak guztiz askatu ez ziren moduan). Beraz, esan dezalegu zeinbait herrik “beste erritmo bat” eta “beste logika bat” zeramatela; eta kontua da, nahiz eta askatasun nazionalak bermatu SESBek; alde batetik errusiar txobinismoaren lorratza desagertu ez zela (esan bezala, Leninek eta Stalinek nahi zutena esan ahal zuten, bianba horrek beti ez du dena bermatezn) et a bestalde, beihn askatasun nazionalak irabazita, berdintasun sozialistara aurrera egin nahi ez zuten eliter tradizionalak. Elite tradizional hauekin “elkarbizi” behar izna zuen Errusiar iraultza berriak, eta antolaketa klaniko hori ez zen desagertu). Horrek nolabaiteko arenkura sortu zuen halako hherri “tradizinal” batzuen elite tradizionalen artean. Esna bezala, panturkismoa izan zen eliet hauteko askok SESBen Iraultzaren garapenaren kontra hartu zuten ideologia berria.

    Naziak heldu zirenean, parte batean, SESBen kontrako gudan panturkismoa erabiltzen siatu ziren (eta ukrainiar nazionalismoa, eta baltiarra, eta bielorusiarra). 1942an Kuakasoaren kontrako lehen erasoladia burutu zuen Alemaniak, eta Terek ibairaino iritsi ziren. Txetxeniar zuendariak eta eliteak ez ziren naziak, baina bai izan zirne nazien proagnda horrekin (panturkismoaren ametsa berriz) bat egin zuten bakanetakoan Ipar Kaukasoan. Txetxeniar zuzendariak, exilioko hainabt pertsona kaukasiar antisobietarrekin elkakidetzan hasi ziren (ez dugu ahaaztu behar kaukasoa Kaspitik gertu dagoela eta naziek lur horiek konkistatu nahi zituztela). Bestalde naziek panturkismoa zela eta, Turkia gudan sartzea nahi zuten, eta kasu horretan, SESBen kontrako bigarren fronte bat zabaltzen bazen, segurua zen txetxeniarrak 8eta balkareak) SESBen kontra zeharo ezarriko zirela. Atzetikako fronte bat zabaltzeko arriskua zegoenean (1994), SESBek deportatzea erabaki zuen Kazakhastnera. Hau ez da salbuespen bat, guda guztietan, batez ere mugan bizi den jendea “deportatuta edo “deportatuta” (exiliatezra behartua) izan ohi da: adibidez, 2 milioi pertsonek utzi behar zuten Bartzelona 1939. “Deportazio” beliko askoren ondoan txetxeniarrrena ez zen txarrena izan, Kazakhstanerak lekualdaketa zehatze prestatua izan zen, eta euren “etxe barrian” (beno, horrela deitu bageniezaioke) euren instituzioak eta eskolak berreraikitzea izan zuten (hainbesteraino izna zen “deportazioa” prestatua).

    Zergatik “txetxeniar denak” (hau da, populazioaren ehuneko altu bat) eta ez beste “mugako herri” batuzekin egin bezala “batzuk (kolaboak) soilik”? (Estoniarrak, adibidez). Esan bezlaa, txetxeniar herriaren antolaketa klanikoagatik. Klanak erdibidteza, txetxeniar nazioa bitan erdibitzea, txetxeniar nazioaren heriotza izan zatekeen.

    (Bestalde, Grover Furr irakasleak dio Armada Gorriaren txetxeniarren %90ak deserttu eign zuela eta horrek motibatu zuela “deportazioa”; baina nik ez ditut zenbaki hauek inon ere eikusi).

    Esan bezala, Khrustxeven garian, 1957an itzuli zirne txetxeniarrak Kazakhstanetik Txetxeniara.

    Hemen Dzhokhar Dudaiev goratu izan da eta ez dakit zergatik. Izan ere, Dudaievek., egia da parte batetan islamiar erradikaltasuna kontrolatuta izan zuen, baina beste alde batetik, SESB desagertzeko prozesuan izna zuen papera ez zen batere duina izan (traidoreen alde jarri zen, eta prozesu hori erraztu zuen, adibidez Estonian). Txetxeniako agintari zen Doku Zavgaiev 1991ko abuztuko Estaatu-kolpe (edo hobeto esanda “txapuza” ezen ez zen Estatu-kolpe ez zezer izan) sobietarzalea babestu zuen, baina ez Dudaievek, hau Jeltsinen alde jarri bait zen. Ematen duenez, Dudaiev Txetxenian boterean jartzeak Jeltsinekin eta honek Gobatxovekn aurka zituen borrokekin zerikusi handia zuen; Jeltsinek SESBen botere zentrala, 1991an jada oso ahula zena, are gehiago ahuldu nahi zuelako. Dudaiev independentista eta Dudaiev Jeltsinen peoia, 1991an txanpon beraren bi aurpegi dira (I. Larreak aipatu bezala Txetxeniaren prozesua SESBen desintegrazioaren azken fasean hasi zen, Txetxenia ez zegoen “independentzein abangoardian” BAltikoa edo Georgia egon bezala). Baina nsoki, Kaukasoa beti izan da “Konplexua”, eta joko horretan sartzean Jeltsini aurreikusi ezin zituen hainbat arrisku eta buruhauste ekarriko zizkion.

    Bestalde, 1993an Txetxenia barruan izan ziren borroka aunitz, Dudaiev beraren boterea kolokan jarri zutenak eta honen aldetik deriba autoritario bat eragin zutenak (Txetxeniako parlamentua disolbatu ere egin zuen).

    Moskuko 1994ko interbentzioak (ideologikoki “separatismoaren kontra” borrkatzeaeta ·”txetxeniarren barne baketzea” nahastu zituen interbentzio honek) praktikoki Dudaieven boterea sendotu zuen, etsai amankomuin bat agerrarrazi zuelako. Bestalde, guda hori nahiko korapilatsua izan zen, izan ere Errusiaren aldetik “al bulto” planteatu zen eta sarraski etnikoak ere burutu ziren (esan beharra, dago, noski). Gainera Errusiak (arparatu estatalak) ez zuen batere indarrik halako operazio bat eigteko, Estatua bera desintegrazio prozesuan bait zegoen (eta ez ziren urriak izan errusiar tropek, deus ere kobratzen ez zutenek (funtzionario ororen gisan orduko Errusian), askotan euren armak txeetxeniarrei saldu zieeteneko kasuak). Operazio militar asko ere oso gaizki prestatu ziren, adibidez hirietara tankeak oinezko tropen eskoltarik gabe bidaltzearena. Oprerazioa desastre bat izan zen Errusiaren aldetik, gainera garbiketa etnikoko operazioak ere eman ziren (operazio asko “esterminiozko operazioak” ziruditen).

    Garain hartan Ruslan Khasbulatov irakasle eta sobietar diputatua izan zenak egindako proposamenak ez ziren ez txetxeniarrengandik ez errusiarrengandik onartuak izan (ez zen bakarrikk errusiarrak izna negoziazioari uko egin ziotenak).

    Bestalde, txetxeniarren arteko fakzio barne-borrokak ez ziren bukatu Jeltsinek bazituen Dudaievi ordaindu beharreko zeinbait mesede, eta ematen duenez, gudako azken faseetan Dudaieven kontrako oposzioa garbitu zuen, batez ere 1996an guda bukatzera zihoanean (Dudaiev eta Errusiako barne ministro Gratxeven artean “Komunikazio ona” zegoela askok aipatzen zuten). Guda hori dudarik gabe Dudaieventzat garaipen politiko handia izan zen eta Txetxeniaren de factozko independentziarekin bukatu zen. Guda horretan interes nazionalak eta intereres ekonomiko hutsak askotan nahasten ziren (klan batuzk esan ebzala guda erdian Dudaieven aurka berriz jarri ziren), geopolitika ahaztu gabe…

    Baina laster bigarren guda etorri zen. Egia da Putinek ez zuela txetxeniarrekin adosteko mgogo handirik ezta ere de facto egoera hori mantentzeko gogo handirik, baina egia da baita ere, txetxeniar zuzendaritzan zegoen jende askok “Iraultza islamiarra” hedatzek hainbat saiakera egin zituztela (jada wahabitek infiltratuta zuten Txetxenia, eta ez nolanahi, bortizkeria erabizli baizik). Izan ere, Txetxenian 1999tik eta batez ere 1994-96 guda garaian egon ziren inflitrazio bideak ikertzea lan interesgarria izango litzateke. Wahabitak eta fundamentalistak AEBren aliaturik onenk dira (ibian eta SIrian ikusi dugu, eta harremna hauek Afganistango gudatik datoz), eta ezin dufgu ahaztu Georgia den beste erlategia. Gergiaren eta txetxeniarren (eta kaukasoko fundamentalista ez-txetxeniarren) arteko kolaborazioa ezin dugu ahaztu, agian horrek esplikatzen du zergatik diren osetiarrak hain errusiarzale. AEBren asmoetan zeuden Kaspio ingurua kontrolatzea eta Errusia zonalde horertatik “botatzea” Brzezinskiren dostrina geoestrategikoak jarraituz. Saudi Arabiaren finantzaketa ere ezin da ahaztu kontakizun guzti honetan (honek azaltzen du zergatik Islamaren barruan wahbismoak hainbeste pisu duen sufismoari tokia kenduz, eta prozesu hori ekialde Hurbilean gertatu da, baina baita ere Txetxenian. I. Larrek berak aipatu bezala txetxeniar wahabitak orain toki guztietan daude). Xamil Basaiev wahabia (Afganistanen borrokatu zuen SESBen kontra jada txetxeniar aurpegirik ezagunena zen).

    Esan bezlaa, jada Txetxenia barnean botere oreka islamisten alde mugitu izan zen eta honek arazo potoloa suposatzen zuen Errusiarentzat (“iraultza islamiar “honek Dagestanera hedatu nahi zuen eta). Gainera, norbaitek hor esan duen bezala 2001ko atentatuek Errusiaren jokaera “ulergarriago” egin zuten. bestalde, Errusia, errusiar Estatua 1994an baino indartsuagoa zen (Putinen meritua parte handi batetan) eta garaipen militar zein politikoa kasu honetan Putinentzat izan zen (Maskahdov paretik kentzea lortu zuen, Maskhadov erailia izna zenean jada ez zuen apenas bboteretik; eta bestetik txetxeniar intsurgentzia kontrolatzea lortu zue).

    Txetxeniako antolaketa tipikoa klanikoa izan zela aipatu izan dizuet askotan, eta honek gauza asko azaltzen dituela. Hoorrek azaltzen du agian “buruzagi tradizional” askok wahabien eta Putinen arten honen alde egitea eta Putinek txetxeniar buruzagiekin dituen harreman onak. Finean Kadirov eta dirigentzia txetxeniarra Putinen aldera mugitu izan dituzten indarrak Dudaieven garaian independentismora mugitu izan zituzten indarrak berdinak dira. Horregatik gerta daiteke adibidez Kadiroven kasua, alde batetik txetxeniar nortasunaren defendatzaile sutsua dena (bere aita muftia izan zen Txetxenian eta berak xaria lege islamikoa indarrean jarri du, Putini horrek grazia apurrik egiten ez badio ere) baina aldi berean Txetxenia Errusian mantentzearen aldekoa. Nire ustez ezin da Kadirov “zapaltzaile” “errusifikadore” edo “zipaio” bezala hain erraz kalifikatu. Nire ustez Kadirov interes tradizionalen defendatzailea da, forma berrien azpian, noski.

    Izan ere, txetxeniar askok “herriarentzat lortu duena” goraipatzen dute: bereraikuntza egonkortzea eta zenbait “subentzio” eta “pribilegia”. adibidez, Estatu aparatu militarren sartzeko (lagun errusiar asko ditut, eta denek, diren joeretako direlarik ere, “txetxeniarrak Errusian pribilegiatuak dira” esatean bat datozte, Moskun armatuta ibiltzen direla, eta euren Gobernuaren babesa edozertarako dutela eta abar… eta hori denek diote, ezkerreko edo eskuineko, putinzale edo antiputinista, nazionalista edo Mendebaltarra izna. Noski, txetxeniar lagunik ez dut, beraz ikuskera partziala izna daiteke; baina Putinen kontrako oposizio “liberal-demokrataraen” lelko ezagun bat da “Kaukasoa elikatzeaz nazkatuta gaude” da, beraz ez da “putin diktadore zapaltzailea txetxeniarren kontra” esatea bezain xinplea). Eta horrek azaltzen du zergatik 2008ko Georgiaren aurkako guda, Errusiaren aldetik ez zuten errusiarrek egin, txetxeniarrek baizik (58 Armada txetxeniarrez osatua zegoen). Kadirovek gaur eguin babes handia du txetxeniarren aldetik, eta hori bi gudetan indepopentziaren alde borrokatu zutenen aldetik ere bai (GARAren “Zazpika” gehigarriaren igande honetako alean, Grozniri buruz egindako erreportaian, txetxeniar aktibista lkultural bat agertzen zen, Errusiak gudetan egindakoak salatzen zituenak eta “txetxeniar ondare kulturalaren galera” kritikatzen zuena, emakume honek “Txetxeniaren garapena Ramzan Kadirovi esker gertatu da” esanez bukatzen zuen bere laburpena).

    Artikulua Bostongoarekin hasi da, nik ez dut uste Bostongo bi mutiko horiek Txetxenian apenas bizi izan direnik hango inongo intsurgentziarekin kontakturik izna dutenik. Nire ustez nbbi tipo “baztertu” izan dira AEBtan (inguruarengatik, ikaskideegatik baztetuak, euren “mendekua” hartu izan dutenak, euren frustrazioetarako bide egiteko Islam erradikala erabili izan dutenak).

    Azkenik, German Sadulaiev idazle txetxniarraren adierazpen batuzekin utzi nahi zaituztet. Ez dut uste tipo hau zipaio bat denik…

    “Txetxeniarentzako konponbide bakarra sozialismoa da”

    http://en.wikipedia.org/wiki/German_Sadulaev

    Beno hau da nire iritizia. ZIur asko Chossudovsky, Myssan eta Petrasen taldean sartuko nauzue askok; baina kasu hontako txuri-beltzekoan matiz gris batzuk sartu nahi nituen.

    Agur eta barka akats ortogafikoak

  • Arratsaldeon Oxandabaratz eta B.F. G.
    .

    Amaitzen duzu zure iruzkina “Txetxeniarentzako konponbide bakarra sozialismoa da” esaldiarekin. Esaldi borobila, ezbairik gabe, eta Palestina, Kurdistan, Afganistan, Sahara, Euskal Herriarekin, eta abar eta abarrekin…. erabili daitekeena. Eta baita beroketa klimatikoa, munduko gosea, suntsiketa ekologikoa, inperialismo, arrazismo eta abar luzearekin ere.
    .
    Baina kasualki, eta gatazka nazionalei dagokienez, esaldi hori, Errusiak eta Txinak zapaltzen dituzten herriekin erabiltzen dute nagusiki ezkerreko sektore batzuk. Bueno, baita Estatu zapaltzailearen alderdi komunista askok ere erabiltzen dute beren Estatuek zapaldutako herriekin; besteak beste PCEk Euskal Herriarekin edo Errusiako Alderdi Komunistak (Ziuganov-ena gutxienez) Txetxeniarekin egiten duten bezala. Hau da, urrun dagoen eta hipotetikoa den sozialismoa erabiltzen da zapaldutako herrien independentzia edo autodeterminazio eskubidea gaur egun ukatzeko; agerian dagoelako ez Espainian ez Errusian ez baitago sozialismoa eraikitzeko inolako prozesurik abian, ez epe motz-ertainean behintzat.
    .

    Eta agerian dagoenez egungo Errusia Estatu kapitalista hutsa dela eta sozialismo eraikitzeko inolako prozesurik ez dagoela, Txetxeniaren independentzia eskubidea sozialismo erretoriko baten atzetik jartzea, de facto, Errusiaren kolonizazioa ontzat ematea da.

    .
    Nire artikuluan aipatu ditudan Chossudovsky, Myssan eta Petrasen idazkiak baino gehiago zure esaldi horrek, esanda dagoen moduan, Txetxeniari buruz Civilización Socialista-ren artikulu aluzinogeno bat gogorazten dit (“La próspera Grozny soviética y socialista, hoy reconstruida tras la guerra pero malherida, burguesa e islamista”) zeina horrela amaitzen zen:
    .

    “VIVA EL SOCIALISMO EN LA REGIÓN AUTÓNOMA SOVIÉTICA DE CHECHENIA!!!

    VIVA EL SOCIALISMO CHECHENO-INGUSHETIO!!!

    (http://civilizacionsocialista.blogspot.com.es/)
    .

    Oraindik nago bilatzen mapan aipatzen duten “región autónoma” sozialista eta sobietikoa hori. Baina tira, ziur mapa desberdinak erabiltzen ari garela, geografikoak, politikoak eta teorikoak.
    .

    Esaten duzun bezala Kaukaso beti izan da “Konplexua”, baina konplexutasuna hau ez zen erabili beharko ukatzeko Tsarren inperioak ezarritako kolonizazioan daukala oinarria gaurko gatazkak. Eta oinarri kolonial hau ukatuta nekez aurkituko dugu irtenbide (gure eztabaida murriztetan behintzat) ez iraultzailerik ez aurrerakoirik ere.
    .
    Zoritzarrez arazo honi ez zioten konponbiderik eman ez Iraultza Boltxebikek ez Sobiet Batasunak, eta badirudi egungo Errusia kapitalistak ere ez diola emango.

    .
    Aipatzen dituzun testigantzek, (Batetik pozik dauden txetxeniarrenak: ”“Txetxeniaren garapena Ramzan Kadirovi esker gertatu da”… “herriarentzat lortu duena”… berreraikuntza egonkortzea eta zenbait “subentzio” eta “pribilegia”…. Eta bestetik haserre dauden errusiarrenak: “txetxeniarrak Errusian pribilegiatuak dira”…..) arazo koloniala dela baieztatzeaz gain nazio askapen prozesu asko ze antzekoak diren ere erakusten dute, nahiz eta geografikoki antipodetan egon. Eta beste kasuetan bezala antzeko esaldiak entzuteko ez dugu oso urrun joan behar !!
    .

    Txetxeniarrak pribilegiatuta daudela esaten dute zure lagun errusiarrek. Tira, ez dut nik ukatuko baina aizu, galdera bat: askatasuna daukate Errusiarekiko haien harremana erabakitzeko, hau da, erabaki dezakete Errusiako zati bat izateari uko? Uste dut guztiok ezagutzen dugula erantzuna eta EZETZA borobila da. Eta zapalketa nazionala dagoen lekuan autodeterminazio eta independentzia ukatuz eta batasun inperiala inposatuz, sozialismoa eraiki daiteke? Antza denez batzuei baietz iruditzen zaizue.
    .

    Amaitzeko; Txetxeniarekin erabiltzen dituzun irizpide berberak mundu osoan zehar zapalduta dauden herri guztiekin erabiliko bazenitu azkenean zapalketa nazional guztiak edo gehienak ontzat eman beharko zenituzke. Eta gauza gutxi bururatzen zait kaltegarriago sozialismoaren eraikuntzarako.

  • “Txetxeniarentzako konponbide bakarra sozialismoa da”
    .
    hau txetxeniar batek esan du, eta zera esan nahi du: sozialista eta iraultzaileek txetxeniar herri askapenaren buru ezartzen direnean, mundu osoko sozialista eta iraultzaileen babesa izango dute.

    herri “askapen” hori feudalismoaren eta inperialismo anglosaxoi hegemonikoiaren txakur islamo-faxistez gidaturik dagoen bitartean, marxista-leninistok EZ DUGU BABESTUKO

    zeharka iraultza proletarioa lagunduko balu, inperialismoaren egoera orokorra ahulduz, izan ziteken… baina honen alde doan einean, hau babesteko nazioarteko proletalgoari eta herri guztiei TRAIZIOA besterik ez da.

  • Ez dut uste txetxeniarrak stalinisten laguntzaren zain daudenik…

  • Norberaren iritzi eta argudioak indartu nahirik, zuetako batzuk Txetxeniari buruz interneten topatu dituzuen artikuluak hartu eta hemen eskegi dituzue.

    Eztabaidarako gaia edozein izanda ere (kasu honetan Txetxenia), praktika hau pobrea izan daiteke ganorazko eztabaida bat burutzeko. Artikulu luzeek, kontrastatu gabeak, eztabaida infinitoraino luzatu dezakete ekarpen errealik egin gabe.

    Zuetako batzuk adibidez Samil Basayev-ek Afganistanen SESB-aren aurka borroka egin zuela esaten duten artikuluak itsatsi dituzue. Bakoitzak Samil Basayev-i buruz nahi duen iritzia izango du, baina Errusian ezaguna da SESB-a amaitu zen unean (eta aurreko urteetan) Basayev Moscun bizi izan zela, manifestazio ezberdinetan parte hartuz. Beraz ez dauka zentzurik SESB-aren aurka Afganistanen borrokatu zuela esateak.


    Ez dut esan nahi Txetxeniari buruzko iritzia emateko aditua izan behar denik, baña edozein artikulu kopiatu eta itsasteak ez dio ekarpenik egiten eztabaidari.

  • Oxandabaratz 2013-06-13 11:08

    Auskalo:

    Erantzun hori nik idatzi nuen nire eskuz “Borroka Garaia Da!!” deitutako blogean (ez hemen ze azkenaldiko bolada honetan hemen ez naiz hainbeste sartu (I. Larrearen artikulua bertan ikusi izango banu BGDn baino lehenago, heemn erantzungo nukeen, baina ez da hala izan). Ez da inondik kopiatutako artikulua. B.F.G. forukideak hona ekarri badu, berak hala erabaki duelako da; baina ez da inongo kopia, nirea baizik.

    Kontrastatu gabea? Zer da kontrastatu gabea artikulu horretan? Iritziak dira batez ere ematen ditudanak. Dudaievek Zavgaiev komunistaren kontra eta Jeltsinen alde egin zuela? GARAk idatzitakoa idatzi zuela? Txetxeniar agintari batzuek errusiar agintari batzuekin izan duten adiskidetasun-etsaitasun harreman bikoitza? Iritzia norberarena denarekiko ezberdina bada “Kontrastatu gabekoa” esanaz zilegitasuna kentzen saiatzea nahiko umekeria iruditzen zait.

    Bestalde deigarria egiten zait “stalinistak” hori destainaz aipatzea. Nortzuk dira “stalinistak”? SESBen alde daudenak. Alternatiba politiko jakin bat dutenak? Ez al dute euren analisia egiteko eskubiderik?

    Azkenik, SESB 1991 “bukatu zen”, Afganistango guda 1988an bukatu zen,. Oso erraz gerta zitekeen Basaiev Afganistanen egon izana Moskuko gertakarien aurretik (gainera, Moskun Errusiako presidente Jeltsinen aldeko manifestaldeitan egon zen).

    Agurrak

  • Kaixo Oxandabaratz,

    Bi leku ezberdinetan eztabaidatzen gabiltza eta horrek gauzak pixka bat nahastu egiten ditu. Zuzeun utzi dudan azken erantzuna “Borroka Garaia Da”-n ere idatzi dut, baina oraindik ez dute publikatu.

    Uste dut ez didazula ulertu, ziurrenik Basayev-en adibidea jarri dudalako eta adibide hori “Borrokan Garaia Da”-n hobeto ulertu daitekeelako. Kontrastatu gabeko artikuluak kopiatu eta itsasteari buruz idatzi dudanean ez nintzen zure iruzkinari buruz ari, gustoko zerbait interneten topatu, kopiatu eta gehiegi kontrastatu gabe beste nonbait itsazteaz baizik.

    “Comunista Abertzalek” adibidez (ez nabil bere aurka idatzi nahian) beste askok bezala testu bat topatu, kopiatu eta itsatsi egin du. Lehenengo gain begiradan testuak okerrak diren datuak dituela ohartu naiz (Basayev-ena adibidez, horregatik aipatu dut juxtu hori) eta ondorioz testua irakurtzeari utzi diot. Esan nahi dut benetako ekarpen interesgarri bat ez baldin bada egiten hobe dela testurik ez kopiatu eta itsastea, bestela eztabaida asko luzatu daiteke eta.

    Ondorioz ez dizut zure bigarren parrafo horren “kontra-replikarik” egingo, uste dut gaizki adierazi dudala esan nahi nuena eta ondorioz gaizki ulertu didazula.

    “Stalinistak” nortzuk diren? Stalinen jarraitzaileak. Analisia egiteko eskubide osoa dute, baita nik stalinismoari buruzko iritzia edukitzeko, ezta?

    Bukatzeko Basayev-ena: esan dut lehen ere adibide bat besterik ez zela. Hala ere jakin minez bazaude Basayev 1982-1991 bitartean Moscun egon zen ikasketak burutzen. Zail xamarra Afganistanen SESB-aren aurka gudan ibiltzea, ez?


    Ongi izan

  • “Borroka Garaian” ez dute oraindik nire erantzunik publikatu (ez dut ulertzen zergaitik), ondorioz eta eztabaida errazte aldera Zuzeura mugatuko naiz aurrerantzean.

  • Oxandabaratz 2013-06-13 18:51

    Kaixo Auskalo:

    Borroka Garaia da blogak beti berandu agertzen ditu iruzkinak, izan ere spama saihesteko, komentarioak ez dira zuzenean argitaratzen, blogaren arduradunak onartu behar ditu (eta uste dut bat bakarrik dela, eta ez dagoela beti ordenagailu aurrean). Niri batzuetan lehenago ateratzen didate, beste batzuetan gehiago itxaron behar izanten ohi dut. Dena den, zure iruzkina jada argitaratua dago.

    Bestalde, noski stalinistak Stalinen jarraitzaileak direla, baina ez dakit zergatik aipatzen dituzun zuk. Stalin hemen bazterreko pertsonai bat da, I. Larreren artikuluan uste dut ez dela ezta agertu ere egiten. Nire susmoa da norbait deszilegiztatu nahi duzula izengoiti hori erabiliaz. Zergatik ekartzen dituzu festara? Norbaiten iritzia txarragoa al da norbait hori “stalinista” bada?

  • Kaixo berriro ere Oxandabaratz!
    .
    .
    “BFG”-ek Stalinen testu batera lotura egin zuen (pentsatzekoa da Stalinen idatziak erreferentziazkoak dituelako, zeren Marx-en idatziak ere jarri bait zitzazkeen, baña Staliñenak jarri ditu), Stalinek txetxeniarrak deportatu zituen, eta azkenik “BFG”-ek dio txetxeniar erresistentzia ez duela babestuko. Ba hori, ez dudala uste txetxeniarrak stalinisten laguntzaren zain daudenik.
    .
    .
    Eta adibidea errepikatuko dizut: Basayev wahabiak (eta wahabiak ez ditut gogoko) bere Moscuko ikasle garaietan (1982-1991) Che Gevara omen zuen eredu (bilatu Basayev eta Guevara googlen). Nere galdera da: Zerk eragin zuen Basayev-en ideologia eraldaketa bere ekintzak guztiz basatiak bihurtzeraino? Basayev-ek berak eman zuen erantzuna: beraien familiak hiltzen zituzten bitartean mundu guztiak eman zien bizkar, arabiako wahabiek izan ezik.

  • Oxandabaratz 2013-06-13 23:16

    Kaixo berriz Auskalo.

    Alderdi Boltxebiakekam autodeterminazioaz izan duen teorikorik garrantzitsuena Stalin izan zen. Stalinek idatzi zuen “Marxismoa eta arazo nazionala” liburua (Leninen ondorengo autodeterminazioaren inguruko idatziak hor oinarritzen dira). Marxek ez zion sekula garrantzi handia eman honi, eta bere ikuskera nahiko inkoherentea izan zen (bukaeran hartu zuen kontzientzia garrantzitsuagoa, eta ez irlandako asuntuarekin, Poloniakoarekin baino).

    Baina nik beste gauza batetgatik diot, eta ez idatziengatik, baizik eta “stalinista” hitza hala aipatzearren, Zer dauka txarra “stalinista” izateak? (Komatxoen artean jartzen dut ze hala bere burua aldarrikatzen duenik ez dut ikusten, gehiago da SESB babesten dutenen aurkako kanpotik ezarritako “epiteto” bat). Ez gara hasiko stalinisten iritziak gutzxiago balio dutenik edota “masa kriminal” hutsak direla esaten haasiko, ze hori da kolore guztietako antikomunistek eztabaidak anulatzeko (eta komuinismoa erasotzeko) erabili izna duten matraka.

    Azkenik,Basaiev bere gazte denboretan nahi zuena izango zen (Franjo Tudjman ere partisanoa izan zen), baina horrek ez du ezer esan anhi, Izan ere, Basaievek 1990-1991an, GUDA HASI BAINO LEHEN, Jeltsinen aldeko manifestazioeten parte hartu zuen (eta Dudaieven paeraz zer esanik ez). Horrek pertsona hauen inguriuan sinpatiarik ez gitea eragiten dit, eta horrezgain, noren alde aktuatzen zutela erakutsi.

    Agurrak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude