Txertoa pertsona guztientzat: osasunerako eskubidearen alde

Txertoa pertsona guztientzat: osasunerako eskubidearen alde –

Garbiñe Biurrun Mancisidorrek Atarian.

Txertoa pertsona guztientzat: osasunerako eskubidearen alde
Txertaketa kanpainaren hasiera, Hondarribiako Casser Betharram egoitzan (Gipuzkoa). GORKA RUBIO / FOKU

COVID-19aren aurkako txerto eraginkor eta seguruen inguruan berriak ditugu. Horrek berehalako ondorioak izan ditu: burtsen igoera, euforia ekonomikoa, birusa garaitzeko baikortasun instituzionala eta herritarra zilegiak, eta, baita ere, hainbat Estaturen beren herritar gehienak immunizatzeko lasterketak.

Azkenean, txertaketa kanpaina hasi da. Hobeto esanda: «Hemen» hasi da, Euskal Herrian, Espainian, Europan… lehen munduan, mundu aberatsean.

Baina, zer gertatuko da munduko gainerako herrialdeetan, mundu pobrean?

Lehen aipatutako «lasterketa» horietan, Europar Batasuna eta beste hainbat herrialde oso ondo kokatuta daude gaude-: irailerako, txertoen dosien %51 munduko biztanleriaren %13 baino ez duten herrialdeentzat ziren gu barne, jakina-.

MOEk Munduko Osasun Erakundeak- COVAX izeneko ekimena bultzatu du, diru publikoz, pribatuz eta filantropiaz hornitua. Ekimen honen bidez, birus honen aurkako txertoak eta tratamenduak munduko herrialde guztietan bidezko moduan eskura daitezela bermatu nahi da. Baina oraindik ez du benetan gauzatzeko inolako bermerik.

Beste ekimen batzuk ere izan dira Munduko Merkataritza Erakundeari eskatzeko COVID-19ari buruzko patenteak eta jabetza intelektualeko mekanismoak bertan behera uzteko, pandemian zehar, txertaketa horren estaldura mundu osoan zabaldu arte eta herritar gehienen immunitatea lortu arte. Indiak eta Hegoafrikak horixe eskatu dute, baina orain arte ezezko erantzuna jaso dute. Ezetza eman dutenen artean, -sorpresa ala ez?- Estatu Batuak eta Europar Batasuna Espainiako Gobernua zentzu horretan kokaturik-. Eta beste Gobernuen jarrera ez dut ezagutzen Eusko Jaurlaritza, Nafarrokoa…-.

Halere, azpimarratu behar da ekimen honek patenteak denbora baterako bertan behera uztekoak- 100 herrialderen babesa jaso duela. Itxaropenerako aurrekari nabarmena dago, HIESAren aurkako borrokan: herrialde txiroetan milioika pertsona hiltzen utzi ondoren, orain 20 urte, DOHAko Adierazpenean, oztopo horiek ezabatzea ahalbidetu zen, pertsona guztien osasun publikoa eta osasunerako eskubidea lehenetsiz interes komertzial eta ekonomikoen aurrean. Beste 20 urte itxaron beharko ditugu COVID-19aren kasuan?

Eta badaude, zorionez, beste ekimen asko «gizarte zibila»ren eta hainbat erakunderen aldetik.

“Azkenean, txertaketa kanpaina hasi da. Hobeto esanda: ‘Hemen’ hasi da, Euskal Herrian, Espainian, Europan… lehen munduan”

Benetako istorio eder batekin bukatuko dut: Jonas SALK, 1995ean hila, poliomielitisaren aurkako lehen txerto eraginkorra lortu zuen birologo estatubatuarra izan zen. Telebista batean elkarrizketatu zuten eta patenteari buruz galdetu zioten. SALKek erantzun zuen: «Ez dago patenterik. Ba al dago eguzkia patentatzerik?». Hausnar dezagun: patenta al daiteke pertsonen osasuna?

Beraz, Europar Batasuneko Estatu bakoitzeko herritarroi dagokigu erreklamatzea, aipatutako ekimenetan egiten den bezala, osasunerako eskubidearen aldeko jarrera zentzuzkoa eta koherentea.

Txertoa pertsona guztientzat: osasunerako eskubidearen alde

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.