Trump garaiko pelikulak

Trump garaiko pelikulak –

2018/02/02

Trumpen iritsierak boterera eta bere presidentziak Estatu Batuetako bizitzaren minbizi ugari utzi dituzte agerian, eta pelikulek hori islatzen dute. Urrezko Globoetan present egon dira, eta akademiako Oscar sarietan ere egongo dira.

Trump garaiko pelikulak

Film horiek mugaren alde okerrean egoteari buruz egiten dute hitz, ezizen bat hartuz neskatila batek munduan duen lekuaren kontra matxinatzeko duen moduaz (Lady Bird), edo okerreko aldagelan harrapatuta egoteaz (I, Tonya); euren ahotsak entzun zitezen sormenezko gauzak, baita zentzu gabeak ere, egin zituzten emakumeei buruz (Three Billboards Outside Ebbing, Missouri) –honetan, Frances McDormanden pertsonaiak, eraildako alabarengatik justizia eskatzen duenak, ez du utziko ez poliziak, ez apaiz katolikoak, ez bere herriko gainontzeko patriarkek ez ikusiarena egin diezaioten, ez bazter dezaten–; pastel-kolorezko margoez itxaropen eza estaltzen saiatzen diren hiri-proiektuei buruz, non ama txiroek seme-alabak hazten dituzten aiten laguntzarik gabe eta ekonomikoki bizirauteko euren buruak sexualki menderatzen dituzten (The Florida Project); gobernu federalaren eta hedabideen arteko tentsio-harremanez (The Post) –hemen, Meryl Streepen interpretazioak Katharine Graham ahaztuaren azalean bere indarra erakusten du erabakiak hartzen dituen lider –papera exijitzeko–. Iratzartze baten istorio errealak eta zeinu egokia hainbeste emakumek isiltasuna hautsi duten urterako.

Trump garaiko gai gehiago topa daitezke ondorengo pelikuletan. Arraza-antsietaterako, Get Out amesgaiztoa dago. All the Money in the World-ek bere buruarekin obsesionaturiko plutokrata bat aurkezten du, zeinen aberastasunekiko fijazioak bere arima usteltzen duen. Getty du abizena, baina baliteke beste norbait gogoraraztea. Beti ezinezkoa zirudien irmotasun ekonomikoa lortzeko borroka (Downsizing). AEBetako gaurkotasun gogorrari buruzko gai-zerrenda.

Sabiñe Zurutuza

Galde 20  negua/2018

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude