Trans pertsonen eskubideak eztabaidaren erdian jartzeko helburuz

Trans pertsonen eskubideak eztabaidaren erdian jartzeko helburuz –

“#ExigimosLaIgualdadTrans” ekitaldia Eusko Legebiltzarrean, Gasteizen.

FELGBT Estatuko Lesbiana, Gay, Trans eta Bisexualen Federazioko kide garen hiru euskal elkarteen izenean – Errespetuz, Gehitu eta Ortzadar LGBT-, “#ExigimosLaIgualdadTrans” kanpainaren barruan ekitaldi bat burutuko da gaur, ekainaren 1ean. Estatuko beste elkarte batzuekin batera burutzen ari garen kanpaina horretan trans bandera zabalduko dugu eta erakundeetako arduradunei bertan izenpetu dezatela eskatuko diegu, trans pertsonen eskubideak eztabaidaren erdian jartzeko helburuz. Ekitaldia Gasteizen egingo da, Eusko Legebiltzarrean gaur ekainaren 1a, asteartea, goizeko 10.30ean. Bertan Naizen eta Errespetuz elkarteak komunikatu bat irakurriko dute.

Gaur egun, trans pertsonek beren generoa autodeterminatzeko duten eskubidearen onarpena auzitan jartzen ari da. Gai hori, gure Herrian, dagokigun eskuduntza-esparruaren barruan, onartuta dago 2019az geroztik, 9/2019 legea, ekainaren 27koa, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa aldatzekoak egindako hirugarren artikuluaren aldaketaren ondorioz. Alabaina, erreibindikatzen jarraitzea beharrezkoa da, hura Errolda Zibilean ere jaso dadin.

Trans pertsonen eskubideak eztabaidaren erdian jartzeko helburuz“#ExigimosLaIgualdadTrans” lelopean abian jarri dugun kanpaina Kanarietan hasi zen joan den martxoaren 23an, eta trans pertsonen eskubideak eztabaidaren muinean jartzea du xede. Egun horretatik datorren ekainera arte, trans bandera Autonomia-Erkidego guztietatik pasako da Madrilera iritsi arte, non Diputatuen Kongresuaren aurrean ekitaldi bat egingo baita, urteroko Estatu-mailako Manifestazioa dela-eta. Egiten ari den ibilaldian Parlamentu autonomiko, Udal, Kabildo eta abarretako arduradun politiko gorenek egin diote harrera banderari.

 

eskubideak eztabaidaren erdian jartzeko helburuz

Euskal Herriko lesbiana, gay, bisexual, trans eta intersexualen elkartea.

4 pentsamendu “Trans pertsonen eskubideak eztabaidaren erdian jartzeko helburuz”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude