Tragediaren parodia krudela

Michael Jackson eta Lionel Richiek idatzitako “We are the world” abestiaren doinua hartu dute parodia egiteko. Musikari famatu ugarik parte hartu zuten abesti horren grabaketan, eta lortutako dirua Etiopian goseari aurre egiteko kanpainari bideratu zuten.

Caroline Glick, Jerusalem Post-eko zutabegilea izan da proiektu honen bultzatzailea.

Israelgo gobernuaren erabakiaren alde egiten dute eta giza laguntza eskaintzera Gazara hurbildutakoen azalean jartzen dira ironiaz betetako abesti hori abesteko. Flotilla choir izena jarri diote euren buruari eta jazotakoaz barre egiten dute. Umorearen mugak gainditzen dituzte, barregarria behar zuena izan negargarria eginez.

“Hamas, Kalkutako Teresa Ama dela sinetsaraziko diogu munduari” edota “Munduak arrazoimena galtzea eragingo dugu” diote, besteak beste, abestian.

Hona hemen tragediaren parodia krudela:

MjQ4Mw==

Irudia | Flotilla Choir | zz | Creative Commons By SA