Amazon Primek Eraztunen Jauna telesailaren 5 denboraldi ekoitziko ditu

Telesail erraldoi berria: Eraztunen Jauna –

Amazonek apostu potoloa egin zuen iaz: Eraztunen Jaunari dagozkion erabilera eskubideak erosi zituen, 250 milioi dolarren truk. Behin prezio hori ordainduta nahi bezala ustiatzeko aukera dauka, eta multinazionalak egin du jada bere hautua: telesail bat sortuko du, bost denboraldikoa. Mila milioi dolar gastatuko dituzte ekoizpenean.

Telesail erraldoi berria: Eraztunen Jauna

Esaten denaren arabera, bost denboraldietako bakoitzak 10 atal izango ditu, bakoitza ordu betekoa. “Spin-off” bat egiteko aukera ere ez dute baztertu ekoizleek, telesailak harrera ona izanez gero; hots, beste obra bat sortzea aurreko atalak oinarritzat hartuta. Telesail honek Peter Jacksonen eragina ere izan dezake, aukera baitago luzemetrailen zuzendariak zenbait atal zuzendu ditzan. HarperCollins argitaletxea eta New Line Cinema dira Amazonekin konprometitu diren enpresak proiektua egikaritzeko, asko jota hemendik bi urte barru (Warner Bros ere tartean izan omen da). Hurrengo “Tronuen Dema” egosten aritu dira Amazoneko Jeff Bezos, eta Matt Galsor abokatua. Galsorren arabera “hau sekula ikusi dudan akordiorik konplikatuena da, baina nahiko erraz osatu dela esango nuke, alde ezberdinak batzeko moduan. Negoziaketa gogorra izan zen, baina guztiok genuen gustuko ideia, eta talde bat garela sentitu dugu behin akordioa itxita”.

Telesail erraldoi berria: Eraztunen JaunaTolkienen liburuen inguruko jabetza eskubideek historia luze eta korapilatsua daukate atzean. Egileak The Hobbit eta The Lord of the Ringsen eskubideak saldu zizkion United Artists elkarteari 1969an, MGMren eskuetatik igaro ziren, eta New Linek egin zituen famatuak egin diren ekoizpen erraldoiak: 5.85 mila milioi dolar faktura zituzten.

Diru kantitateak ere lehendik ikusi gabekoak dira. Telesailera 1000 milioi dolar baino gehiago bideratzea aurreikusten dute ekoizleek; presente izan behar da Peter Jacksonen filmen kostua 281 milioi dolarrekoa izan zela. Peter Nelson da Jacsonen abokatua, eta bere arabera proiektu hau “sorkuntza garaikide” bat da: “garai hauetan streamerrek programazioaren prezioa igotzen dute. Amazon enfasi handia jartzen ari da frankizien ikerketetan”.

Narratibari dagokionez, orain arte iritsi den informazioaren arabera istoria eremu berean garatuko da (Middle Earth), eta lehen eleberria baino lehenagoko gertakarietan barna egingo du bere ibilbidea.

Telesail erraldoi berria: Eraztunen Jauna
Amazon, eraztunen jauna, serieak, Telesail erraldoi berria: Eraztunen Jauna, telesailak, the lord of the rings
Seriefilo Ugalde

Seriefiloa naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude