Nafarroako Udalen webguneak erasotu ditu Team System DZ talde aljeriarrak

Team System DZ hacker talde aljeriarrak Nafarroako hainbat Udal webgune hackeatu ditu ‘Je suis ISIS’, ‘Je suis Mohamed’ eta ‘I love ISIS’ mezuak hedatuz, tiro hotsak eta oihuak tartekatzen dituen arabiar kutsuko abesti bat soinu banda gisara erabiliz.

Team System DZ
Aljeriar hacker talde honetako kideak honakoak dira: PoTi_SaD-Dz, Hamza AbdUllaH, Yacine Bouamra, Earthquake Jordan, Hunter Rim, yacin Dz, Dr.web, Shi5 alhacker, T M N, RoOFIX-FOX, eta Toxic Dz. Zehazki PoTi_SaD-Dz-k sinatzen du nafar udalen aurkako erasoa: Ahmed Saoudik. Hackeatzeen jarraipena egiten duen Zone-H webgunearen arabera, 3811 web orrialde hackeatu ditu aljeriar talde honek, duela 7 hilabete sortu zenetik. Team System DZ taldeak 2014ko ekainean egin zuen lehen ekintza, Aljerian sortutako webgune txinatar baten aurka. Baina nahikoa da beren izena Googlen bilatzea, hamaika herrialdetako atariak erasotu dituztela ikusteko.

PoTi_SaD-Dz edo Ahmed Saoudik

Sarean arakatzen ibili eta PoTi_SaD-Dz Team System DZ taldeko kidearen Youtubeko kontua topatu dugu. Profilaren URL-an topatu dugu hacker honen izena eta abizena: Ahmed Soudik.

aljeria, ISIS, team system dz
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

20 pentsamendu “Nafarroako Udalen webguneak erasotu ditu Team System DZ talde aljeriarrak”-ri buruz

  • Hauxe da ISISen beste ekintzetako bat:
    http://www.diarioveloz.com/notas/137896-isis-arrojo-al-vacio-dos-personas-ser-homosexuales

    Islam-ak beldurra ematen du. Horregatik Islamarekiko fobia guztiz ulergarria da.

  • Ez da Islama arrisku nagusia, islam munduan azken urteetan izugarri zabaldu den sekta salafista baizik, eta salafismoaren barruan Arabia Sauditak eta Qatarrek zabaldutako Wahabismoa. Shiiak adibidez ez dira expansionistak eta ez dute euren fedea imposatzen inori, eta kristauen aliatuak dira Sirian edo Iraken terrorista basatien aurka. Kontua da Europan bizi diren islamiar asko eta asko salafistak direla edo salafismora erakarriak izaten ari direla azken urte hauetan. Horri gehituiozu euren emakumeek bataz beste bost ume erditzen dituztela, 58miloi direla Europan eta gora, gehienek ez dutela integratzeko borondaterik kontrakoa baizik, islama orohar mendebaldeko kultura eta baloreekin ez dela bateragarria, Afrika eta Ekialde hurbileko BOOM demografikoa, Argelia, Egipto, Yemen eta herri islamiar gehienen ezegonkortasun politikoa….. Ba bai, badaude beldurtzeko arrazoi ugari

  • Peruraino joan behar izan den horrentzat, gaur egungo (eta amerika deskubritu zeneko) kristautasuna, gaur egungo islamismaren pareran jarri baino lehen gomendatzen dizut bideo hau ikusteko

    https://vid.me/hp6A

    Eta ondoren gomendatzen dizut begiratzeko ea zer arraiogatik mintzen zaren islamaren aurkako komentario baten aurrean. Zer zor diozu ba islamari?

    Batzuek gehiago sumintzen zarete islamofobia delakoaren aurrean slamismo fundamentalistaren aurrean baino, flipatzekoa

    • Niri rumanoek eta ijitoek ere beldurra eta nazka ematen didate, beti zaborretan bilatzen, ajjjj, ze nazka ! Musulmanak bota eta gero ijitoak eta rumanoak ere bota behar ditugu.

      Europa eta Euskalherria zuri eta garbi baten alde !!!

  • PArisekoa autoatentatua izan omen zan, ustezko frogak niri behintzat zalantzak sortzen zaizkit.
    https://www.youtube.com/watch?v=JKSrluTjIT8

  • Faxistafoboa 2015-01-22 10:32

    Mendebaleko kultura eta baloreen izenean milioika pertsona, musulmanak batez ere, erail dituzte Europak eta Estatu Batuek (Bushek Jainkoa aipatu zuen Irak inbaditzean eta Aznar nazional-katolikoa da) azken urteetan, oraingoz yihadistak haien ondoan matarife aprendiz gixajoa baino ez dira. Europak eta Estatu Batuek beldurra ematen dute planeta osoan.

    Europako faxistek aurkitu duzue lelo zahar-berria. mendebaleko goimailako omen diren baloreak defenditzen omen dituzue mairu inbasioaren aurrean. Gurutzatu berriak.

    • ISLAMOFOBOA eta PROGREFOBOA. 2015-01-22 13:18

      Zer ikusi dauka Bush eta Aznarrek bultzatu zuten gerra inbaditzailea -gutako inork defendatzen ez duena-, Islamari beldurra/nazka edukitzearekin??

      Ez zarete enteratzen, herrialde islamiarretan ezkerraren (existitzen den horietan) arerio handiena islama bera da.
      Europan, ezkerrarentzat kristauak areriok dira. Baina islama lagun. Nork ulertzen du hori?

  • “Eh eh! Japoniak baleak ehizatzen ari da!”
    “FAXISTA! Estatu batuek bota zuten hara bonba duela 70 urte!!!! BLOCK! REPORT! MEHATXATU! BADAKIT NON BIZI ZAREN! BORTXATUKO ZAITUGU!”

  • Mikel Garciaren artikulu interesgarri gai honen inguruan. http://www.argia.eus/blogak/mikel-garcia/2015/01/12/musulmanei-buruzko-usteak-gezurtatzen/

    Aipuetako bat: “… Ez dago Islam bakarra, doktrina bakarra, hori baino konplexuagoa da, eta Islamaren jarraitzaile diren musulmanen gehiengo handiak kondenatu egiten ditu Jihad islamiarra edo Estatu islamiarra berrezartzeko indarkeria defendatzen dutenen ekintzak. Areago, Al Qaeda (eta honen baitako ISIS) talde fundamentalistaren eta talibanen biktimak musulmanak dira batik bat. 2010eko datuen arabera, 1.600 milioi musulman inguru daude munduan, eta 46.000 baino ez dira Al Qaedakoak edo talibanak; hots, %0,002a.”

    • Artikulu oso kaxkarra. Dummientzako-edo. Denok dakigu sekta islamiko desberdinak daudela, eta al Qaeda lau katu direla. Baina hori ez du kentzen dogma zaharkitu eta gezurtia dela. Nahikoa dugu Europan kristautasuna eta judaismoaren kontra borrokatzen, orain gainera hauek milioitan etortzeko orain…

      “Musulmanak fanatikoak eta arriskutsuak dira”: kristauekin alderatuz, oso. Musulman moderatuenari galdetu iezaiozu Israeli buruz, ea zer esaten duen. Inkisizio katolikoa, garai batean zen bezela orain ez da existitzen, baina ekialde hurbilean existitzen dira tankerako heriotz taldeak.

      “Musulmanak matxistak eta atzerakoiak dira”: hau bai parrafada zentzugabea. Musulmanak munduko matxistenak dira: 20 lerro idazten soilik idazleak berak egindako baieztapena eskibatzeko. Mobileko “Snake” jokoaren antzera.

      Tori matximoa munduan: http://www.washingtonpost.com/blogs/worldviews/files/2013/10/gender-gap-map.jpg

    • ETAko militanteak ere oso % txikia errepresentatzen du gizarte osoarekin alderatuz. Kontua ez da militante kopurua, atzetik duen jarraitzaile kopurua baizik.

      Eta islamiar erradikalak jarraitzaile piloa du. Somalia, Yemen, Siria, Iraken… indar handia dute.

      • Bai, Espainiako gobernuak argumentu bera erabili izan du euskaldunon aurka egiteko… Bejondeizula, arraioa!!!

  • Multikulturalismoan, feminismoan, askapen sexualean eta, orohar, sozialdemokrazian sinisten duzuenek baduzue eredu garbi bat: Sueziako paradixu progrea, euro-ezkerraren eredua. Suezia benetan zer den jakin nahi duenari idazlan bikain hau gomendatzen diot

    http://www.disidencia.info/forum/pol%C3%ADtica/1128-suecia-un-mundo-feliz

  • Azken boladan eskuin muturraren bozgorailua dirudi Zuzeuk. Hemen idazten dituzten astakeri arrazistak Alemania nazian juduekin egiten zituztenen parekoak dira.

  • Patx, demostratuta dago edozein eztabaidetan bosgarren minuturako naziak ateratzen dituela platerera argumenturik gabe geratzen denak. Kasu honetan, zuk.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude