Tanaru

Tanaru –

Itxaro Bordak ARGIAn.


‘Zuloko indioa’ izengoitia zeukan gizona zendu da uda honetan. 1990eko hamarkadaz geroztik Amazonian eratorrian ibiltzen zen, bata bestearen ondotik, bere sendiko kideak oro desagertzen ziren arau. 2018an, Funai erakunde brasildarreko teknikari batek gizon horrekiko topaketa furtiboaren argazkia hartu zuen. Ez zen sekula izan Tanaruren tribuarekiko harremanik, aterpeak eta bizitokiak lur pean zulatzen zituztelako. Horregatik izengoitia.

Iragan agorrilaren 23an hilik atzeman zuten Boliviako mugetan. Hogeita hamar urteotan 8.000 hektareako eremuan zehar galtzen zen, oinez, inguruan bere lurraldea jaten, ausikitzen, suntsitzen zebilzkiola urre bilatzaile eta basoak erauzteko enpresa ilegalak. Ba omen dira, Brasilen, giza zuriarekiko kontakturik ez duten jendalde autoktonoekiko 114 leku. 800.000 indigena baizik ez dira gelditzen herrialde erraldoi horren bihotzean.

Bakartasunik handienean joan da beraz Tanaru, bere jendaldeko azken iraulea. Ezin uka genozidio bat izan zela, nahitara egin zena, gure mahaietako haragia eta gure autoetako bioenergiak ekoizteko lur gosez zetozen abere hazleen eskutik.

Gogoan atxiki dezagula…

Tanaru

Tanaru

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.