Taldea indartzeko

Taldea indartzeko –

Xabier Euzkitzek Deia egunkarian.

Hemerotekak biziki arriskutsuak dira hedadura publikoa duten pertsonentzat, erakusleihoan urte asko daramatzatenentzat bereziki. Izan ere, testuinguruak, gizartea, pentsakerak, ikuskerak, politikoki egokitzat jo daitezkeen jarrerak… nabarmen aldatu dira hamarkada gutxian. Duela 40 urte esan edo idatzi eta orduko gizartean inolako asaldurarik gabe onartutako esaldi bat eta bera erabat desegoki eta salagarri izan daiteke egungo ikuspegitik, baita esaldiaren egilearentzat berarentzat ere, edo orduan normaltzat hartu zutenentzat.

Elkarrizketa pribatuak ere edonor lotsagorritzeko modukoak izan daitezke testuinguruz kanpo. Ez zait batere larria iruditzen prentsaurreko bat amaitu duen edozein pertsona publikok konfiantzazko norbaiti “kazetari hori arlote hutsa duk” esatea, baina juzku horrek berak bestelako irakurketa izaten du mikro irekiren batek harrapatuz gero. Gure zenbat elkarrizketa pribatu lirateke lotsagarri testuingurutik kanpo aterako bagenitu? Horrek ez du esan nahi, ordea, maila pribatuan edonori edozer ontzat eman behar zaionik.

Taldea indartzekoDuela lau urte pasatxo Espainiako Arandina futbol taldeko zenbait jokalarik sexu abusuak egin zizkioten adin txikiko neska bati. Gertakari nazkagarri haren ondoren, Rayo Vallecano taldeko infantilen entrenatzaile zenak honakoa jarri zuen WhatsApp taldean: “Este staff es increíble, pero nos faltan cosas, nos falta, sigo diciéndolo, hacer una pues como los de la Arandina, tío, nos falta ir y que cojamos a una, pero que sea mayor de edad para no meternos en jaris, y cargárnosla ahí todos juntos. Eso es lo que une realmente a un staff y a un equipo. Mira a los del Arandina, iban directos al ascenso.”

Orain lau urtekoa da, baina duela gutxi jakin da horren berri. Orain, zer da eta Rayo Vallecanoko nesken entrenatzaile jarri dute pertsona hori. Barkamena eskatu du eta presidenteak onartu. Mutilen talde bat batzeko bortxagarri jotzen zituen neskak entrenatuko ditu. Ez dago iruzkin higuingarri horren larritasuna arinduko duen testuingururik. Bera bezalakoak balira, entrenatzen dituen neskek bortxatu beharko lukete erratz-kirtenarekin. Taldea indartzeko.

 

Taldea indartzeko

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude