Takikardia prozesioan

Takikardia prozesioan

Takikardia prozesioanAste Santua joan zaigu, baita Pazko Astea ere. Eta zuetako askok jada oporrak zer diren ere ahaztua izango duzuen arren, ez dira gutxi izango gaur lehen lan eguna izan dutenak, bi aste aldrebes hauen ondotik.

Oporrik izan ez duzuenontzat zein lanera bueltatu zareten guzti-guztiontzako, hona umore oneko jarri gaituen bideotxo bat, zer eta prozesio batena!

.

Galiza, 2013ko udazkena:

“Euria ari zuen, nola ez! -hasten du kontakizuna Taquicardia fanfarreak. Elurrik ez zen oraindik, bai gaztainak eta txerri haragia. Prozesio batean jo genezakeen galdetu ziguten. –Zer da hori? –Zer jotzen da prozesio batean? Nahi duzuena, erantzun ziguten. Eta horrela egin genuen. Akabo”.

Hasteko, fanfarreak “A las barricadas” jo zuen, jatorri poloniarra duen arren Espainiako Gerra Zibilean anarkistek erabiltzen zuten kantua;  egun CNT-ren ereserkia da.

Eta prozesioa baselizari bueltaka zebilela bigarren kantu ezagun bat gero (bigarren minututik aurrera)… apaizak berak ere ezagutu bide zuena, botatzen dien begiradak iradokitzen duenez. Ea ezagutzen duzuen zein kantu den…

Takikardia prozesioan

fanfarre, Galiza, Prozesioa

6 pentsamendu “Takikardia prozesioan”-ri buruz

  • Euskal herrian bi eliza izan dira beti,Frankismokoa, eta bertakoa, abertzalea,guda zibilean frankismoaren aurka borrokatu zuena, eta geroago herri honengatik.Orain badirudi Espainiako gurea ez den CNT,KOMUNISTAK,ERREPUBLIKA, VS FRANCO BATIKANOA inportatu dugula, hau da, espainiako eszenarioa,gurea egin.
    Eliza Falangistena zen espanian, hemen abertzaleena. Orain eliza erlijoa erasotzeagatik eraso behar dugu,LAIKOTASUNAGATIK, hori bai, gero mezkitak defendatuko ditugu islamak lekua har dezan.
    Zergatik? nork erabaki du? Ze interesengatik?

  • Bertako eliza euskal eliza zan,abertzalea, lehenengo Frankismoaren aurkako dokumentuak erregimena kritikatuaz,bertako apaizak sinatuta ziren,lehenengo IKASTOLAK, gehienak bertako elizak babestutak sortu ziren,bertako elizen instalazioetan eta bertako apaizen konplizidadearekin, (bereiztu egin behar da beti eliza ofiziala eta bertakoa), lehenengo gure idazki eta literatura euskal apaizek,Zorionez edo zoritzarrez zenbat zor dio gure kultura eta literaturak euskal apaizei, Axular, Aita BARANDIARAN.
    60. hamarkadan ere zenbat “gorri” gaur egungo “komunista, marxista, troskista..”ez zen hasi Elizako instalazioetan ikasten zer zen MARXISMOA,apaizen euskutik “eskola soaziak” delakoetan, (izen abizenak jarriko nituzke).

    Noski desberdina izan zela Nafarroan, apaizak rekete espaniarrak ziren. Baina gipuzkoan beti izan da euskal eliza abertzale bat euskaldunak, komunistak ere babesten.

    Badirudi gure historia ahaztu dugula espaniarrena gurea egiteko.

    • Jesuitak, euskaldunok eraikitako ordena, Manue Azaña errepublikan 1932an debekatu eta erbezteratu zuen

      Guerrate zibilan, gudariak nahiago zuten elizetan guardia egin, gorrien zuteen aurka babezteko (bai, euskal herrian sozialista bandek elizak erre eta erligiosoak hil zituzten), frentean euskal herriko karlista foralista tradizionalistei aurre egin baino. Zeren hauek eskubitar euskaldunak baino ez ziren, ez gorri inmigrante ateoak. Nola pentsatzen dozu ba ain erraz eta arin meperatu zirela bi probintzia PNVari esker ergelduak? Donostian artajonako 40ak sartu zirenean tirobat ez zan bota, gorri antikristauak ganetik kentzeagaz danak algaradan.

      • Artajonako 40en kapitana, donostia hartu zuana, Ignazio Ureta Zabala zuan, espainolazo konkistatzaile baten abizenak nozki.

        Bezte aldetik, tiroak bota ziren bai, baino UGT eta CNTkoen aurka alde zaharrean. Euskal odol peto petoa zeukaten aurka alegia? Gudariak andik utikan, honak irabazten hari zariela eta hobe ez alperrikgaldu,

  • Hiltzen Hil 2016-04-05 14:42

    Ez da ahaztu behar XX. mendeko espainiako milaka parlamentari, ministro, lider sindikal etabar MASOIAK zirela, alegia, anti-kristauak, gehienbat ezkerreko alderdietan.

    “Es cierto que en las Cortes Constituyentes de 1931 hubo una importante presencia de diputados que eran miembros de alguna logia masónica aunque no eran mayoría: exactamente, según Ferrer Benimeli, 183 de un total de 458. Se encontraban principalmente en los grupos parlamentarios republicanos de izquierda (en Esquerra Republicana de Cataluña, 10 diputados de 26 eran masones; en Acción Republicana, 19 de 28; en el Partido Radical-Socialista, 34 de 54; en los federales de diversas tendencias, 48 de 89) y en el grupo del Partido Socialista Obrero Español (con 44 de 119). En el Gobierno Provisional de la Segunda República Española seis de los once ministros eran masones” Wikipedia

    Frankomasoneria izan zen Iraultza frantses liberalaren atzean egon zen erakunde-sekretua eta giza-eskubideen deklarazioa uztartu zuena. Esan beharrik ez dago guzti horrek Iparraldeko foruak, kristandadea eta autonomia apurra txikitu egin zuela, hiru probintziak sistema zentralista frantziarrean sartuz.

    • Gauza zera da, estatu modernoak lurralde historiko guztiak legediarekiko berdintzeko egin zuen indarra. Komunistek torloiuari girakada bat geio emateko prest egozan, lurralde guztiak kosmos kultural berdinean murgiltzea, euren benetazko historioa deuzestatuz eta euren antzinatatik ekarritako irudimenak, languile klase unibertzal baten konzientziarekin aldatu. Gaur egun honen pareko fenomeno homogeneazatzaile bat jasaten hari gara, herri guztiak, mulltikulturaren marmitan sartu ondoren, denak egongo gara deuzestatuak, klase internazional antikapitalista baten barruan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude