Susana Abaitua La Resistencia saioan

Susana Abaitua La Resistencia saioan –

Susana Gómez Abaitua edo ezagunago Susana Abaitua izenez, aktore gasteiztarra, David Broncanok aurkezten duen La Resistencia saioan egon da bart Loco por ella filma aurkezten. Surflari profesionala izana txikitan kontatu duenez eta egun hobby gisan praktikatzen duen kirola, 18 urterekin egin zuen debuta aktore bezala Arantxa pertsonaiaz Berri OnaLa buena nueva Helena Tabernaren filman. Telebistan ondoren Pelotas (2009), La pecera de Eva (2010), El secreto de Puente Viejo (2011), Isabel (2014), Aída (2014) eta Cuéntame cómo pasó (2015). 2017an saltoa eman zuen Ana Saura pertsonaiaz Telecincoko Pau Freixas-en Sé quien eres filman, Feroz sarietara nominatua izan zelarik. 2020 urtean Patria-n ere egon da, Feroz sarietara nominatua izan da baita ere, eta Fuimos canciones ere egin du Netflixerako. Ezohiko solasaldian beti legez, erropa aldatu du Broncanok hala eskatuta, abestu ere egin du aurkezleak, eta Susanaren surf bideo bat bilatzen liatu dira dexente. Amona frantsesa dauka eta probatxoa jarri diote… Hemen 20 minutuko elkarrizketa ikusi nahi baduzu. Segi ondo!

Najat Kaanache sukaldari oriotarra Buenafuenteren LateMotiv saioan

Susana Abaitua LaResistencia saioan

5 pentsamendu “Susana Abaitua La Resistencia saioan”-ri buruz

  • Susana Gómez Abaitua, orain Susana Abaitua da.
    Xabier Pérez Mendizabal, orain Xabier Peritz Mendizabal da, Xabier Euzkitze ez denean.
    Ederto goaz. Bapo. Ecerecerat.
    Nondic dathor aitaren ukapen hau?
    Itsussiac al dira?
    Gomez, Perez edo Ruizec cerbait daducate charretic?
    Ni Lavin Campo Gómez Ruiz naiz.

  • Nik ulertzen ez dudana zera da, nolatan erabiltzaile honek, Ioninorrek, beti igotzen dituen erdal kulturarekin harremana daukaten elkarrizketak. Bai, bai, oso euskal jatorrikoak edo euskal herritarrak izan daitezke elkarrizketatuak, baina beti erdal (konkretuago espainiako) kulturaren arlotik tiraka, eta espainolez, nola ez. Movistarren soldapateko haiz, Ioninor?

  • Argi dago saioko euskal jatorriko edo euskal herritar guztien elkarrizketak ekartzen dituela, ezta? Hik kritikak egin bai ardiburu, baina ez duk ia ezer ekartzen, kritika ez bada, eta bada zerbait, baina ekarri zeuk interesgarri deritzozuna eta utzi besteei egiten… Nahi duena egingo dik ba ioninor horrek! Agian Juantxo Nadie ezizena hobe datorkio, baina irakurri edo ikusi ez daduk nahi ba, erraza, ez ikusi! Hiretzat ari delakoan? Nik el Drogas, Gorka Urbizu eta Ferminen elkarrizketak asko gozatu nizkian. Izan ondo!

  • Erdal zale minduak, eguneroko ogia…

  • Ardi galdua atzeman daiteke, aldi galdua berriz ez …