Supermerkatu batean 3.356€ xahutzeko 10 modu

Supermerkatu batean 3.356€ xahutzeko 10 modu

Black kreditu txartel famatuen aferak albiste askotarako eman du. Egunotan jakin dugu esaterako, Sánchez Barcoj Caja Madrid-eko zuzenadiordeak supermerkatu batean 3.356€ xahutu zituela. Txiste bat dirudi, grazia handiegirik egiten ez duen arren. Egun bakar batean, supermerkatu batean, nola demontre xahutu daitezke 3.356€? Ez zaizu bururatzen? Bada guk 10 modu aurkeztuko dizkizugu jarraian. Apuntatu.

1- 25.328 Yogurt Natural erosita.

2- 6.101 barra ogi  erosita.

3- 2.820 kilo arroz erosita.

4- 2.252 kilo txitxirio erosita.

5- 1.466 kilo dilista erosita.

6- 168 kilo behi txuleta erosita.

7- 158 botila Rioja Gran Reserva erosita.

8- 109 cognac botila erosita

9- 5.133 preserbatibo erosita.

10- 275 kilo kafe xehetu erosita.

Supermerkatu batean 3.356€ xahutzeko 10 modu

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.