Su Grekoa

Su Grekoa –

Historiako armarik kuriosoena eta gaur egun hainbat ikognita sortzen dituena. Izen hau bi epetan erabiltzen da, baina armaren egitura guztiz desberdina dira.

K.A. III. mendea, Sirakusa hiria asediatzeko puntuan zen, bertan hiriko plangintza Arkimedesek burutu zuen, antzina aroan batez ere grezian, garaiko filosofoak naturari erreparatzen zioten eta beraiek erreparatuta emaitza filosofiko eta tekniko asko ekarri zituzten. Arkimedes arma sortzaile, hiriko arkitekto eta filosofo genuen, hau da ezagutza maila altukoa gai guztietan. Beraz, Naturari erreparatuta hainbat arma sortu zituen, horietako ezagunenak arkimedesen besoa eta su grekoa ditugu. Gaur bigarrena garatuko dugu.

Su Grekoa

Erromatarrak Sirakusa hiria asediatzen ari ziren eta arkimedesek itsasontziak ondoratzeko teknika proban jarri zuen. Itsasontziak zatozen norabidera begira, erlaitzetik lupa erraldoi bat jarri zuen itsasontziei begira, teknika honekin hainbat itsasontzi ondoratu zituela kontatzen da.

Beste behien ere erabiltzen da su grekoaren erabilera, kasu honetan ekialdeko erromatar inperioan kokatuko genuke eta Erdi Aroan. Kasu honetan musulmandarren aurka erabiliko zena. Teknika hau K.O. VII. Mendetik inperio bizantziarraren erorketa arte garatu zen. Erabiltzeko teknikak ez dauka zerikusik Arkimedesen asmakuntzarekin, kasu honetan esan daiteke lehen su jaurtigailua izango genukeela, garaiko teknika aurreratua eta sortzailea Siriako errefusatu alkimista izan zen, Siria musulmanak hartu ostean bizantziar inperioan errefusatu zena. Jaurtigailu hau egiteko Petrolio, sufre, kare bizia eta pinu erretxina erabiltzen zen, baina badaude beste hainbat osagai egun ezezagunak direna.

Su Grekoa

Su greko honi esker, Islama Europan zehar zabaltzea eragotzi zuen denboraldi batez. Su honek bitxikeri bat zeukan, urarekin ez zen itzaltzen: Pixa, ozpina edo area behar ziren. Horregatik denboraldi luzean bikingoak itsasontzietan ozpina eta pixa zeramaten sua itzaltzeko. Gaur egun, sekretu bat da ze osagai eta nola egiten zen arma hau, Izan ere armaren egileak isolatuta zauzkaten inorekin ez hitz egiteko eta nahiz eta arabiarrak eta mongoliarrak arma hau kopiatu ez zuen konposizio berdina.

Su Grekoa

Geografoa eta ikertzailea.Piztuaraziko sortzaile eta zuzendaria.

Zer duzu buruan “Su Grekoa”-ri buruz