Stonewalleko istiluek 50 urte. Altxamendu baten kronika

Stonewalleko istiluek 50 urte. Altxamendu baten kronika –

Stonewalleko istiluek 50 urte bete dituzten honetan, irakurgai hagitz interesgarria da Stonewall lana, Martin Duberman egilearena. Imperdible argitaletxeak itzuli du gaztelaniara (nik dakidala, ez dago ez euskaraz ez frantsesez). Bertan ikusten da istiluen aurretik ere bazela LGTB mugimendurik Ameriketako Estatu Batuetan, eta New Yorkeko matxinadarekin loratu zela. Aurretik ere izan ziren LGTB komunitatearen matxinadak, baina aldi hartan militante batzuk setatu ziren eta erabaki zuten mugarri bihurtuko zutela, eta manifestazioak egiten hasiko zirela istiluen urteurrena ospatuz.

Liburuan ikusten da zenbait gauza errepikatu egiten direla historian:

Stonewalleko istiluek 50 urte. Altxamendu baten kronika

-Lesbiana taldeak LGTB mugimenduaren barnean bazterturik sentitzea, eta gehiago jotzea feminismorantz.

-Despatologizazioa eta adituak: garai hartan borrokatu ziren homosexualitatea ez zedin gaixotasuntzat hartu; baina lesbiana eta gay guziak ez zeuden ados: moderatuenek uste zuten kontuan hartzekoak zirela “adituen” iritziak. Berriki, Hego Euskal Herrian trans izaerak gaixotasun izateari utzi dio ofizialki. Hala ere, halako debateak izan dira: kontuan hartuko ditugu “adituen” iritziak (mediku, psikiatra, sexologo…) edo guk geuk bakarrik esanen dugu zer garen eta zer behar dugun?

-Izanen gara gay eta lesbiana “txukunak”, ongi jantziak, errespetua irabazteko, edo nahi bezalako itxura eta jarrerak izateko eskubidea dugu?

-Indarkeriaren erabilera bai/ez?

-Ezkerreko eta eskuineko LGTBak, transbertsalitatearen aldekoak, kontrakoak (“inor ez da gutaz arduratuko; gu geureaz bakarrik ardura gaitezen…”).

Eta askoz gehiago! Alde txarren bat aipatzekotan, batzuetan pisuak egiten dira mugimenduaren eztabaida eta zatiketa etengabeak (hori ere, klasiko bat herri mugimenduetan).

.

Duela gutxi Berria egunkariak ateratako gehigarria. Bertan, azalean, agertzen da lesbiana eta gay “txukunen” manifestazio bat. Sekulako ausardia behar zen garai hartan.

Stonewalleko istiluek 50 urte. Altxamendu baten kronika