Soviet garaiko kartel bakezale ederra

Soviet garaiko kartel bakezale ederra –

Oier Gorosabelek Garagoittiko Orakulua blogean.

Soviet garaiko grafismuan oso zalia naiz, eta egunotan Ukrainako gerrian kontura ale politt hau jaso dot https://esperanto.masto.host/@jsv lagun errusiarran eskutik.

Zurrunbillo guztian erdixan, sare sozialak guztiz polarizauta dabiz, ukrainiarren edo errusiarren alde, baiña nik oiñ arte topau doten irizpide burutsuena Carlos Taiboren ahotik entzun dot. Tripekin barik, garunakin jokatzeko ordua da, bestela III Mundu Gerria dator.

“Hobe da orain aktibo izatea, ezi ez bihar radiaktibo” (V. A Bunakov, ca. 1985)

Soviet garaiko kartel bakezale ederra

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.