Sooo, mundua!

Slow_mugimenduaDenbora urrea da. Edo hala sinetsi izan dugu orain arte. Dena egiten dugu azkar, dena ziztu bizian. Bi gauza batera egiteko gai gara… hiru eta lau ere egin izan ditugu. Zergatik? Denbora aprobetxatzeko, denbora urrea delako. Edo hala sinetsi izan dugu orain arte.

Izan ere, presari, estresari eta aldiberekotasunari STOP seinale handi bat jarri dio Slow mugimenduak. Atseden hartzeko beharra dugu eta gauzak mantso egiten ikastea ezinbestekoa da horretarako, nahiz eta bati baino gehiagori sinestezina irudituko zaion. Beraz, jarri patxadaz eta hartu denbora, ondorengo orriak trankil irakurri beharrekoak dira eta.

Slow mugimendua 80ko hamarkadan sortu zen. 1986an lehenengo McDonald’s jatetxea zabaldu zuten Italian, pastaren erreinuan. Erromako Plaza d’Espagna ospetsuan ezarri zuten, hain justu, egunero milaka lagunek bisitatzen duten gunean. Haren paretik pasa zen Carlo Petrini kazetaria, eta asaldatuta geratu zen. Horixe falta zitzaien italiarrei! Beren pizza eta pasta zoragarrien gainetik, janari azkarraren erregea hiriaren erdigunean jartzea! Beldurtu egin zen Petrini. Gizartea amerikartzen ari zela ikusteak ikaratu egin zuen, ia ohartu gabe haien bizi estiloa hezurretaraino sartzen ari zitzaielako. Eta une horretan, protesta erantzun moduan, sortu zuen Slow Food fenomenoa (janari motela). Gaur egun, Slow mugimenduak 80.000 jarraitzaile ditu mundu osoko 50 herrialdetan barreiatuta, eta gorantza doa, gelditzeko batere asmorik gabe.

Irakurri gehiago gaztezulo.com-en.

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Zer duzu buruan “Sooo, mundua!”-ri buruz