Siriaren Alderen agiria, GARAren Gaur8-ri erantzunez

Siriaren alde –

SIRIAREN ALDE atzo uztailak 28 larunbatean NAIZeko Gaur8n argitaratuko “SIRIAKO IPAR-EKIALDEAN ESTATU ISLAMIKOAREN AURKAKO GUDA AMAITUTA, ATZERRIKO INDARREN JOKAERAK ZALANTZA PIZTEN DU” artikuluaren harira.
siriaren alde

1- Hasteko, NAIZen Gaur8k Sirian dauden pertsona kurduak turkiar eta siriar gobernuen asmoen beldur direla berresten du, Recep Tayyip Erdôganek zuzentzen duen turkiar gobernu erreakzionarioa eta 10 alderdi politikoz zein 2011ko ekainetik oposizio demokratikoarengatik osatua dagoen Bashar al Assadek zuzentzen duen siriar gobernu aurrerakoia parekatu nahian.

Baieztapen hau gauzatzeak siriar egunerokotasuna ez ulertzea dakar berarekin, non PYD alderdi politiko kurdua eta Fronte Nazional Aurrerakoiaren Siriar Gobernu zilegiak jakinezko negoziazioak bi hilez daramatzaten jada. Negoziazio hauek bide onetik doaz PYD berak positibotzat jo du eta bi aldeen parte-hartzeak. Ostiral honetan, hain zuzen ere, Siriatik dagoeneko informa da SDFk Al-Raqqa hiria eta Al-Hasaka eremuko herriak bueltan emango lizkiokela Siriar Gobernuari. Hauei Taqbako uharkaren (siriar uharkarik handiena) itzultzea zein Gobernu eta SDFen lankidetza Idlib-en borrokatzeko batuko litzaizkieke, elkarrizketak era egokian doazelarik siriar iturrien arabera. Kontaktu hauek SDFek kontrolpean dituzten gas eta petrolio putzu erraldoiak eta zenbait muga-bide bueltan ematea lekarkete ere.

Hitzarmenak Al-Hasaka, Qamishli, Ras al-Ayn eta Amoudan abian dira siriar iturriek ohartarazi digutenagatik eta ordainetan siriar zonalde kurduek esate baterako kurduaren ikasketa plan zehatza, Petrolioaren Ministerioa eta zerbitzu militar laburragoa lortuko luketela iragarri da. Hare gehiago, Siriar Kontseilu Demokratikoak (SDFen maila politiko gorenaren atala) Ilham Ahmeden bidez fase berri baten marko gisa Damasko, Haman, Homsen zein Latakian bulegoak irekiko dituztela iragarri du. Hala, Siriar Gobernua (duela 90 urte Turkiatik ihes egin duten kurduak anparatu dituenak geroago PKK babestu, entrenatu eta finantzatzeko) Gobernu Turkiarrarekin (gaur arte herri kurduaren aurkako hamaika sakailaketaren arduradun dena Turkia, Irak eta Sirian) alderatzea sutsuki arbuiatzen dugu.

Siriaren alde

2-“SDFk Siria laiko, demokratiko eta federalaren alde borrokatzen du.”     

Esaldi hau aizuna izateaz gain siriar historia gertua faltsutzea du xede SDFei aurpegia garbitzeko.

SDFak osatzen dituzten taldeak ez dira soilik kontserbadoreak, ez bada siglak aldatzea onetsi zuten Jabhat al Nusra (Al-Qaeda Sirian) taldeko zein DAESH taldeetako soldadu takfirien batailoi ohi andana daude barnean. SDFen multzo arabiarrak eratzen dituzten gainontzekoak “Siriar Armada Libre” talde salafistaren kide izan dira edo Al-Qaedarekin lubakia parteka izan dute.

Aipagarria da SDFek kontrolatzen duten basamortu eta lur-eremu gehientsuena gehiengo suni zabala duela, hortaz Ekialde Hurbilean globalki ematen den gisa, laikotasuna ez da bertan ulertzen Euskal Herrian bai uler dezakegun moduan. Beharbada jendarte sekular batez mintza gintezke komatxo ugarirekin hartuz siriar zonalde zehatz horren konplexutasuna dela eta, baina sekula ez jendarte laiko batez, aldarrikatzeko eginezin dena.

Gogoratu besterik ez dugu egin behar “Liwa Owais al-Qorani” edo “Al-Raqqako Iraultzaileak” brigada salafistekin gertatutakoa, SDFetan integratu baino lehen DAESHekiko leialtasuna zin egin zutenak.

Bukatzeko, SDFek (egun Siriaren %29 kontrolatzen dutela) 2015eko urrian sortuak izan zirelari errepara behar diogu, hots, nazioarteko legedia betez Errusiar Federazioa Siriar Parlamentuaren sorospen deiaren ondoren Siria militarki laguntzen hasi eta hilabetera, SDFak sortzeko mugimendu hau beraz AEBek Siriar Gobernua eraitsia izango ez zela Siria beste Libia bat bihurtzeko asimilatzerakoan eman zen, horretarako nazioarteko legedia zeharo hautsiz eta Siria inbadituz.

Siriaren alde

3 “Afrinen ez Al-Assadek ezta nazioarteko aliatuek ere (Errusia eta Iran) ez zuten ezertxo egin”

Beste behin, errotik faltsua da Gobernu Siriarrak Afrin abandonatu izana. Izan ere, eremuko egunerokotasunaz jakitun den edonor badaki SDFak azken urte honetan Deir Ezzor probintzian ISIS erasotu gabe egon direla, ISISek bertan eragindako siriar soldaduen odoluste eta erailketak babestuz. Aitzitik, Siriar Armadak osoki ezberdin joka zuen otsail honetako Afrineko inbasioan.

Horren ageriko demostrazio da Siriar Armadaren NDFetako (Nazio Defentsarako Indarrak) soldaduak Afrinengatik borrokatzera eta bertako herritarrak babestera joan zirela Siriar Armada Ghouta eta Idliben askatzeetan nahikoa pairatzen ari zenean. Beharrezkoa da eguneko ratioa hildakoei begira NDFetan YPG/Jren ia bikoitza izan zela, doilorra izanik NAIZeko Gaur8k Siriar Gobernuak ezertxo ere egin ez zuela adieraztea. Horren adibide dira eguneroko konboi militarren zein elikagai eta sendagaien bidalketak Afrinera turkiar inbasioa ematerakoan, “Siria Iparraldeko Konfederazioak” berak onartu duena..

Halaber, Iran eta Errusiar Federazioak euren burua bermatzaile bezala jarri zuten Turkiako estatuak Afrin erasotu ez zezan Afrin Siriar Gobernuarekin federatuz gero, egun uztailean suertatzen ari diren elkarrizketetan kurduar gehiengoa duten zonalde askotan ematen ari den tankerakoa. Afrineko Herrizaintzak bat egiten zuen bitartean, Qamishlitik (PYDaren egoitza administratiboan) AEBek Afrin presionatu zuten Siriar Gobernuarekin akordiorik egon ez zedin eta NDFetan tropak ez integratuz. Prozesu hau Damasko edo Aleppoko auzo kurduetan eman da jada edota esaterako, tamalez azken egunotan berria den Suweidan (doluan orain asteazken honetan 230 eraildako utzi dituen atentatu suizida odoltsuaren ondoren) non komunitate drusoak agintzen duen, NDFetan integraturik.

Siriaren aldeAfrineko inbasioan Siriar Gobernuak jaretasun osoa eskaini zion YPG/Jri Afrinen iraniar fabrikazio eta baimena zuten Toophan2 ATGMak (Tanke aurkako misil gidatuak) jasotzeko, Hezbollahk PKKri entrega zizkionak Afrinen bertan, hauekin gaur arte YPG-YPJk tanke turkiar inbaditzaileak suntsitzen ari dituelarik. Beraz, Siriar Gobernuak zein Iranek aurre egin zioten Turkiari (NATOko bigarren armada indartsuenari) Afinen.

Errusiar Federazioari dagokionez, testuan berresten diren esaldi batzuk jaurti baino lehen gako da oinarrizko zenbait premisa ulertzea. Hala, NATOren estatutuetako 5. artikuluak NATOko herrialde bat erasotua izatekotan NATO osoak armada erasotzailearen aurka egin behar duela argi uzten du. Hau da, Errusiar Federazioak Turkiari tiro egin edo bonbardatu izan balio, NATOk gerra adieraziko liokeen Errusiar Federazioari, argi eta garbi.

Baina edozerren gainetik, argi azpimarra nahi dugu Siriar Gobernuak bateria antiaereoak Idlib iparraldean esleitu zituenetik turkiar Estatuak bost egunez eman zuela Afrin bonbardatu gabe, otsailak 8 ostegunean Deir Ezzorren SDFek (DAESH eta Jabhat al Nusra ohiak tartean) eta euren babesle diren AEBek gobernuaren aldeko tropen aurkako sarraskia gauzatu zuten arte. Asteak eman eta gero DAESHen erasoak pairatzen Eufrates ibai ekialdetik eta SDFek ez zutela DAESH erasotzen ikusirik, Siriar Armadak Eufrates ibai mendebaldetik aitzinatzea erabaki zuen DAESHi aurre egiteko. Une hartan, SDFek eta euren abiazioa den United States Air Forcek (USAF) 300 soldadu siriar bonbardatu zituzten ezen eurek Koniko eta Al Omar eremuetara (Siriako gas eta petrolio putzurik handienak eta SDFen lur pilaketaren zatia) gerturatzen ari zirela “interpretatu” baitzuten.

Era honetan, ankerkeri honen ondoren eta Afrineko SDFek gertakari hau errefuxatzen ez zutela ikusirik Siriar Gobernuak aipatutako bateria antiaereoak Damasko aldera mugitu zituen. Bateria hauek bide batez, asteburu horretan bertako otsailak 10ean Entitate Sionistaren F-16 hegazkina eraitsi eta Apatxe gerra helikoptero bat hondatzea lortu zuten, garbi geratuz Siriar Gobernuak bere puntako armategia igorri zuela Afrinera, Siriar Gobernuak Afrin lagundu ez zuelaren teoria iruzurgileak ezeztatuz.

Aldiz, Siriar Armadak igarotze askea lagatzen zuen bitartean Afrin defenda nahi zuen edozein etnia zein erlijioko siriar herritarri, NAIZen Gaur8ren artikuluak ez du Eufrates ibai ekialdean (SDFen menpeko lur eremuan) zer gertatu zen azaltzen. Eufrates ibai ekialdean, egunero YPG/J-k Afrineko euren neba-arrebak militarki defendatzera Ain al Arab/Kobane, Al-Hasaka eta Al-Raqqatik joango zirela hots egin eta gero (Afrin gehiengo kurdu bat zuen Eufrates mendebaldeko toki bakarra izanik), otsaila erdi aldean egoera erabat aldatu zen. AEBek YPG/J-ri Afrinera borrokatzera joatekotan euren laguntza militarra bertan behera utziko ziotela helarazi zioten, YPG/J-ek atzera eginez eta Eufrates ibai bera ez zeharkatuz Afrineko YPG/J-en defentsan.

4- “Kurduak eta erregimena” zein nola Al-Raqqa “askatua” izan zen.

Al-Raqqa aipatzerakoan, siriar hiri garrantzitsu honek ez du emakume aurpegirik egun, baizik eta hiriaren erakinen %80 suntsituta izatearen aurpegia, SDFen abiazioak Al-Raqqako hartzean jaurtiriko fosforo zuri aurpegia eta gerra osoko herritarren sarraskirik egundokoena jasan zuen hiriaren aurpegia, guztiak gizonak diren agure zahar kontserbadore tribalen esku egoteaz gain, SDFen Deir Ezzorren legez. Hori da Al-Raqqa egun.

NAIZen Gaur8ri beste behin ahantzi egiten zaio ekaina honetan Al-Raqqara lehen aldiz argia, telefonoa zein elektrizitatea heldu dela eta ez SDFak babesten dituzten herrialde inbaditzaileengatik (Amerikako Estatu Batuak, frantziar Estatua, Saudia, Emiratoak edo Qatar) ez bada Siriar Gobernuari esker.

Azkenik, “Siriar Erregimena” terminoaren etengabeko erabilera “Siriar Gobernu” beharrean ohartarazi nahi dugu, termino hau Sirian erabilia izanik baina Euskal Herrian kutsu guztiz ezberdina duena eta sozialki aski negatiboa hauteskundeetan hautatua izan den gobernu bati erreferentzia burutzerakoan.

SIRIARENALDE.org

@SiriarenAlde   facebook.com/SiriarenAldeEH/

Siriaren alde

17 pentsamendu “Siriaren Alderen agiria, GARAren Gaur8-ri erantzunez”-ri buruz

  • Irati Agirre Fernandez 2018-07-30 16:05

    Izugarri gustatu zait artikulu hau, bazen garaia norbaitek NAIZ-GARAk duen jarrera proOTAN argia biluzteko.

    Nekatuta nago Siriako kurduei justifikatzen jarraitzen dieten hoietaz, Siriako Gobernua PYDko kurduak baino askoz tolerante eta aurrerakoiago direla demostratu dute gerra hau hasi zenetik.

    Zinez eskerrik asko Siriaren Alderi testu honengatik, ea gehiago idazten dituzten.

  • Aitzol Azpiazu 2018-07-30 16:11

    Bat nator, Sobietar Batasuna jausi zenetik munduak inperialismoari aurre egin behar dio eta Erresistentziaren Ardatzak (Siria, Palestina, Iran, Yemen, Errusia, Korea, Libano…) bere kontraesanak ditu baina NATO baino mila aldiz hobea da.

    Jaun andreok, Euskal Herrian posizionatu behar gara, ez du balio “Ez batzuekin ezta besteetik ere” jarrera hotzberoa izatea, bihar independentzia aldarrikatzen badugu izan argi bestela NATOk bonbardatuko gaituela Serbiari, Libiari edo Siriari egin dion bezala!

  • Ni ere bat nator plataforma honen irakurketa orokorrarekin. Hezbola erakunde libanoarrak erabakigarri lagundu du Siriaren subiranotasunaren aldeko borrokan, ofizialki 2013. urtetik, Aleporen askapenerako bataila mitikoan parte hartuz 2016. urtean. Hezbolari buruz, lau atalez osaturiko lan zabal bat dugu argitaraturik euskaraz, norbaiti interesatzen badio:

    https://askatasunarenliga.eus/2018/05/17/hezbola-korporatibismoa-erresistentzian-i-atala/

  • Ni ez nago ba bat ere ados Siriaren Alde-koek textu honetan eta generalean diotenarekin. Ohitura handian dago mundua txuri edo beltz ikuseko eta Mendebaldeko potentziak (OTAN) txarra direnez, beraien aurka daudenak onak omen dira, Siriako gobernua, Irangoa, Errusiakoa, Ipar koreakoa…. Anti imperialistak omen dira, baina benetan besteak bezain imperialista dira. Azken urteetan asko irakurri dut gai honi buruz eta bai, egia da Siriako gobernuari eta bere ingurukoei buruz gezur asko esan dela, baina baita horrek ez du esan nahi onak direnik, siriako gobernua oso basati eta diktatoriala da, nahi ez duenak ez du hau ikusiko…
    Bestetik YPG eta PKK-k kontraesan ugari izan eta dauzka, oso egoera konplikatuan dago eta EEBBrekin paktu bat egin beharra izan du, denek egin duten bezela. Baina nahiz eta kontraesan asko eduki, nere eritziz, askozez gauza on gehiago ditu txarrak baino. ZuZeuko irakurleei gomendatuko nieke azken urteetan egin dutena patxadaz ikertzea, benetan gauza on ugari egin dituzte eta Euskal Herritik asko dugu ikasteko. Benetan merezi du orduak pasatzea hau ikertzen.
    Nik ez dut bizi nahi Al Assad, Hamas, Hezbola eta enparauek lekarzkiguketen “”askatasunean”” eta zuek?

  • Ados esaten duzunarekin.
    Erabat harrigarria iruditzen zait Siriako erregimen diktarorial eta genozidarekin bat egitea, soilik NATOren aurka egiten duelako. Pentsatzea NATO eta mendebaldeko demokraziren aurka dagoen guztia ona dela berez, itzelezko sinplekeria da.
    Siriako erregimen kriminalaren kasuan, besteak beste, bitxikeria hau daukagu: dikatadore batek, Hafez el Asadek, herrialdea utzi zion bere semeari, 40 urtez agintean egon ostean.
    Frantziako iraultzatik 200 urte baino gehiago pasatu direnean, hara non agertzen diren batzuk defendatzen botere absoluto HEREDITARIOAK.
    Zinez negargarria.

  • Iker, zure ikuspegia errespetatzen badut ere, banago ez duzula irizpide egokirik Erresistentziaren Ardatzari dagokionean.

    Hamasek siriar gobernuaren aurkako nazioarteko fakzio jihadisten alde egin zuen argi ta garbi, garai hartan Anaia Musulmanen baitakoa zelako. Beraz, ez du zentzu handirik erakunde hura Hezbola eta Siriar gobernuaren pack berean sartzea.

    Aldiz, Hezbola edo Bashar al Assaden legezkotasun demokratikoa ez da inork aukeratu ez duen Pedro Sanchez edo Junckerrarena bezalakoa, aitzitik: handiagoa da.

    Libanoko aurtengo hauteskundeetan, esaterako, Hezbola izan da alderdirik bozkatuena eta parlamentuan eserleku gehienak lortu dituena koalizioan Amal eta kristau maronitekin.
    Bestetik, Hezbolak aspaldidanik du Estatu libanoarraren onespena, betiere Israelen okupazio eta erasoen aurkako erresistentzia-mugimendu gisa.

    Era berean, babes handiaz gozatzen du gizarte libanoarrean, ez soilik komunitate xiitarengan, baita kristau eta sunita ugariren artean ere. Hori, beste gauzen artean, euren zerbitzu sozialengatik eta gardentasun politikoagatik da, gauza oso baloratua neoliberalismoak, sektarismoak eta ustelkeriak jandako Libano batean.

    Bashar al Assadi dagokionean: hasteko, gure mendebaldeko egozentrismoak okerki pentsarazten digu “demokrazia” munduko edozein tokitara exportatu daitekeen formula magiko absolutu bat dela, eta ez da horrela.

    Siriar gizartea kurdu, sunita, xiitaz, kristau eta drusoz osaturiko konstelazio konplexu bat da, baina talde horien barruan hamaika sekta, komunitate eta konfederazio tribal aurki ditzakegu. Kurduen barruan, esaterako, alfabetu ezberdinez osaturiko lau hizkuntzaz mintzo diren tribuak topa ditzakegu, ISISen aldeko islamistetatik hasita PKKko anarko-komunistetara heldu arteko sare tribal konplexu batean.

    Estatu laiko eta indartsu baten ezean, atomizazioa, balkanizazioa eta haustura litzateke Siriaren etorkizuna, eta, sinistuidazu, hori ez da gauza ona inorentzat, gatazkaz eta hondamendiaz elikatzen diren nazioarteko potentzia ustiatzaileentzat salbu, are gehiago Siriaren lurpean gas, petrolio eta bestelako baliabide naturalak daudenean, eta bere kokapena estrategikoa denean ekialde-mendebaldeko komertzio-bideei dagokionean. Nire ustez, Espainia moduko parlamentarismo ahul eta ustel batek endekapenera eramango luke Siria, duda izpirik gabe. Beraz, Siriar Estatu Laikoa da dagoen aukerarik hoberena, nire aburuz, daudenen artean.

    Bestalde, ezin uka Bashar al Assadek onarpen-maila handia duela siriar gizartean . Are gehiago, Virginiako senatari estatubatuar batek 2017an esan zuen %90eko bozkekin irabaziko zituela hauteskundeak, orduan bertan ospatuko balira. Nire ustez hori gehiegikeria bat da, baina argi dago Bashar Al Assadek ez zuela izango agintean irauteko aukerarik gerrak iraun duen 7 urte hauetan baldin eta herritarren zati handi baten babesa izan ez balu. Are gutxiago 2011-2015 artean.

    Eta onarrarazi behar zaio lider on bat dela, izan ere, jakin nahiko nuke zenbat egun iraungo luketen ihes egin gabe Urkullu, Otegi, Sanchez, Macron edo Teresa May bezalako sugandilek euren lurrean mertzenario jihadisten bitartezko gerra proxy bat sortu izan balie. Tira, akaso hemendik urte gutxira frogatuko dugu europar demokraten konpromezu eta adore-maila.

    Azkenik, Kurduei dagokienean, nire ustez esker txarrekoa eta traidorea izan behar da siriar gobernuaren aurka egin eta AEB, Saudi Arabia eta sionistekin tratuan aritzeko. Duela 40 urte Saddan Husseinengandik ihesik zetozen kurduak babestu zituen Hafez al-Assadek, Irakeko iparraldeko errebelde kurduen borrokan erabakigarri lagundu zuelarik. Kurdistaneko Alderdi Demokratikoren zein Kurdistaneko Batasun Abertzale alderdi politikoen eraketan lagundu zuen Damaskok, Irakeko fakzio tribal kurdu ezberdinen batasuna bilatuz eta bulego ezberdinak irekiz Qamishlin.

    Are gehiago, Rojavako kurduetatik asko eta asko Turkia eta Iraketik ihes egindako errefuxiatuen ondorengoak dira, Siriak eskuzabaltasunez onartu zituelarik. Eta orain modu horretan eskertzen dute eskainitako laguntza guztia? Oraindik garaiz daude euren jarreraz aldatzeko, baina ez dezetela nire babesik espero bere horretan jarraitzen badute.

  • Erabat ados Oierrekin.

    1- Margola: Siriar gobernua ez da hereditarioa, mesedez, maila apur bat materian horrelako astakeri bat berretsi baino lehen, edonor izan daiteke bertako presidente duen erlijio, genero zein etnia duela.

    Iker: “Siriako gobernua, Irangoa, Errusiakoa eta Ipar Koreakoa inperialistak direla diozu”. Inperiarialismoa zer den ba al dakizu Iker? Aipa dituzun herrialde horien BPGari sikera errepara diozu? Faborez. Inperiarialismo bakarra dago egun eta NATO ordezkatzen duen Amerikako Estatu Batuak dira horren bozeramaile.

    Margola: “Erabat harrigarria iruditzen zait Siriako erregimen diktarorial eta genozidarekin bat egitea”. Siriako gobernnua ez da ezta genozida ezta diktatoriala, bai zera. Kuba, Venezuela edo Boliviako gobernuak bezain diktatorialak izango da zuretzat orduan, siriar ezker eta sektore aurrerakoiei galdetuiezu Siriaren Aldek azaltzen duen 10 alderdik eratzen duten Siriako gobernuagatik.

    Iker: Hamasen kasuan zure argudiaketa eros dezaket, baina Siriako gobernua eta Hezbollah honekin alderatzea Ekialde Hurbileko tendentzia politiko toleranteenaz ezertxo ere ulertzea dakar. Kasu alderaketa horrekin, Hezbollah eta Siriako gobernuak hamabost buelta ematen baitigute Euskal Herrian ere, izugarri dugu ikasteko haiengan herriaren baliabideak herriarenak baitira han eta ez Repsol, Telefónica, Iberdola, British Petrolium eta enparauena.

    Bai Margola zein Iker, ez dakit auren Askapenak antolatu duen Libanorako brigada jarraitu duzuen, baina komeni litzaizueke Palestinako FPLPko kideek diotena irakurtzea. Edo akasko FPLP nor den ere ez dakizue?

    “Une honetantxe Sirian gatazka latza dago inperialismoaren kontra, Iran ere erresistentzia erakusten ari da AEBetako base militarrez inguratuta egon arren, Libanon sionismoak porrot handia jaso zuen, ikusten al duzue hiru herri hauek osatzen duten erresistentzia eremua; are gehiago, Yemenen ere Saudi Arabiaren zapalkuntza nahiei oso modu duinean ari zaizkie aurre egiten. Europan prest egon behar duzue datozen garaietarako, badira herri mugimendutik datozen saiakera oso txukunak, hor sakondu behar duzue, saretu, antolatu.” Jaso dugu mezua Yamani burkidea!

    “Ikusten duzuen moduan, zapalduta gaude, baina ez gara gizagaixo batzuk. Europatik elkartasun handia jasotzen dugu, baina bada garaia diskurtso humanitarioak alboratu eta elkartasun politikoa garatzen hasteko”

    “Kontziente al zarete Palestinaren etorkizuna zuena ere badela? Israel deituriko zera hura sortu zutenean arrazoiketa erlijiosoa izan bazen ere, funtsean dagoen asmoa inperialista da, AEBen hegemonia Ekialde Hurbilean hedatzekoa. Hori ala izanda, zinez uste duzue zuei, Europan, ez dizuela eragiten?”

    Zuek Iker zein Margola segi kurduen Rojava estatubatuarra babesten eta Palestinari 5 urteko bizitza geratuko zaio, palestinarren babes bakarra den Iran-Beirut laguntza autopista (Erresistentziaren Ardatza) mozten dute eta.

  • Nola nabaritzen den Naizek, Lazkanoiturburuk, Sotok eta Alba Rico podemitak abertzaletasunean egindakoa.
    Orientalismoak eta arrazakeria baztertu Margola, ez desio beste batzuei frantziar demokrazia liberal burgesa. Beraiek ikusiko dute zer nahi duten, mendebaldea ezta ezertarako eredu mundu osoko gosete eta milioien heriotzen erantzule baigera.
    Bide batez, PKK ez da YPG eta dogmatismo erromantiko eta epopeiak alde batera uzteko garaia da. Kurduak NATO dira eta NATO Israel da.
    Abertzaletasun niniaren ondorioa, posmodernismoaren gatibuak.

  • Iker,idatzi duzun guztietaz erantzun nahiko nizuke baina puntu pare batek sortu didate halako harridura edo…eta hoiengan dijoaz erantzunak.
    1-“Mendebaldeko potentziak (OTAN) txarrak direnez,beraien aurka daudenak onak dira…”
    Agian ahaztu zaizu 2011 an Siria ERASOTUA izan zela OTAN go partaideek,armak eta bilioika dolarrez hornituaz,derrepente mundu guztitik azaldu ziren milaka salafista erahiltzaileen aldetik.Eta esango didazu,sinesten duzula “Assad-en erregimen diktatoriala” boteretik kentzeko asmoz izan zela…
    2-“ypg eta pkk-k kontraesan ugari izan eta dauzka,oso egoera konplikatuan dago eta EEBB kin partu bat egin behar izan du,denek bezala”
    Honi buruz hemen galdera pare bat edo hiru:
    1-“denek egin duten bezala”diozunean,nortzuk dira zure iritziz DENEK?
    2-Afrin-go gatazkan,Siriar gobernuak iparraldeko bide guztiak ireki zizkietenean YPG koei hiri honi laguntza militarra bidaltzeko (SAAri etzieten baimenik eman kurduek) ,zergatik ez ziren joan?zer paktu hitzartu zuten YPG/J koek,nazioarteko itunen arabera,SIRIAN ILEGALKI DAGOEN AEB ko armadarekin?

  • Hainbeste gauza ezin erantzun.
    Alde batetik Hamas aipatu dudanean, Oier, ez dut zuregatik egin, Siriako gobernua defendatzen duten askok babesten dutelako baizik. Galdera bat, 2011 aurretik zein zerSiriako gobernuaren jarrera Hamasekiko?
    Erresistentziaren ardatza aipatzean garai bateko Sobiet Batasuna eta beraien ingurukoak gogorazten dizkidate. Niretzat, gaztetxoa nintzenean, erresistentziaren ardatz bezela nituen, gero errealitatea zer zen ikusi nuen. Antzeko iritzia dut nik orain Errusia,Siria, Iran, Venezuela eta abarretaz. Gauza on gutxi eta txar ugari ikusten dizkiet. Siriako gobernua adibidez izugarri basatia eta kontrolatzailea iruditzen zait, jendarteari inolako askatasunik uzten ez diona. Jende dexentek babesten duela…., ba bai, baina horrekin ez noa inora, Hitler, Stalin, Trump, Macron eta beste askok jarraitzaile ugari izan dituzte. Eta gainera oposizio zati handi bat ezagutu eta gero normala iruditzen zait bertako askok Bassar babestea. Hori bai, Siriako gobernuari ikusten diodan gauza on bakarrenetakoa bere laikotasuna kudeatzeko modua izan da, hain zonalde erligiosoan kanpotik ikusita behintzat, gauzak ongi egin ditu. Baina “Konfederalismo demokratikoak” aldarrikatzen duen laikotasuna ere ez dago Siriako gobernuarenarengandik oso urruti.
    Nik hitzegiten dudanean ez ditut Kurduak aipatzen, badakidalako erligio, ideologi eta hizkuntza ezberdinez osaturiko talde oso heterogeneoa dela. Nik YPG-PKK edo “konfederalismo demokratikoa” aipatzen dut. Konfederalismo demokratikoa ezagutu nuenean izugarri poztu nintzen, nik buruan nituen gauza asko norbaitek milaka kilometroetara pentsatu eta aplikatu nahi zituela ikustean. Ingurune oso zail batetan eta arazo eta kontraesan ugarirekin baina gauzak itsuraz egiten ari direla iruditzen zait.
    Bestetik, Asier, DENEK diodanean Siriako Gobernuak Iran eta Errusiarengandik jaso duen laguntza diot. Nere iritziz EEBBk bezala beraien interes partikularrengaitik ematen du “laguntza”. Eta inperialismo bakarra dagoela…. hain garbi ikusten den gauza baten diskusioan ez naiz sartuko.
    Oier, Hezbola ez dut zuk bezain ongi ezagutzen, baina ezagutzen dudana ez dut bat ere atsegin, baina hori bai interesgarria iruditzen zait beraien funtzionamendua sakonki aztertzea. Hori bai, beraiek sortu duten estatu paraleloa eta beste lurralde batzuetan talde islamista suniek egin dutena (neurri txikiagoan) ez al zaizkizu antzekoak iruditzen? Neuri bai, eta beldur pixka bat ematen dit. Bestetik Libanoko aliantza elektoralak ulertzeko ez naiz gai sentitzen,
    Bestetik Siriak Turkiatik etorri ziren kurduei babesa eman zielako orain bertako gobernu diktatoriala babestu behar dute?(naiz eta saiatu ez dut lortu jakitea kurduen ze portzentai den Turkiatik garai batetan ihes egin zutenena). Orduan arrazoi berarengatik, orain Turkian dauden ehundaka mila errrefusiatuek Turkia babestu beharko lukete? Turkiak intentzio hori du behintzat.
    Azkenik, Oier, zuk egiten dituzun analisi askorekin ados nago, ez ordea beraiei ematen diezun erantzunekin. Durrutik esan ez zuen bezela: “mundu ezberdin bat daramagu bihotzean”
    Erantzun azkar bat izan da, baina hainbeste kritika modu ordenatu batetan erantzutea ez da batere erreza, niretzat behintzat

  • Ahaztu zait, Asier, Siriako gobernua 2011tik erasotua izan dela diozunean ados nago. Baina horrek ez nau bere alde jartzen.

  • Kaixo Iker, zure galdera eta iradokizunei azkar erantzunez:

    Siria, Hezbola eta Hamasen arteko harremanak nahiko estuak izan ziren 2005-2011 urteen artean Israelen aurkako interes komunak bultzatua. Hori baino lehenago, Hamas nahiko talde txikia zen, Israelen laguntzaz sortua OLP ahultzeko, eta Anaia Musulmanen eragin handia zuena atzean.

    Anaia Musulmanak Otomandar inperioaren galeran sorturiko krisi identitarioaren ondorioz sorturiko “ezkutuko erakunde” bat da, masoneriaren bertsio islamista bat, zeina bere helburua den umma islamiarraren zabalkundea munduan zehar eta nazioarteko kalifato baten ezarpena, Otomandar inperioaren eraberritze moderno bat alegia. Mundu osoan zehar barreiaturiko erakunde bat da, tentakulu handiekin, eta konspirazio, propaganda, terrorismo eta errebolta dira euren tresna nagusiak boterea eskuratzeko.

    Anaia Musulmanak dira Europaren islamizazio kezkagarriaren atzean dauden indar nagusienak, eurak dira Europako getoetako komunitate musulmanen doktrinazioa bultzatzen dutenak nonahi eraikiriko mezkiten bitartez, betiere Katar edo Turkiako “filantropo” aberatsek finantzaturik. Anaia Musulmanek ere parte hartu zuten Gadafiren aurkako gudaren diseinuan.

    Bada, soilik erakunde horren aurkakoa izan da Hafez al Assad zenak buruturiko gehiegizko errepresioa, nik dakidala. 80. hamarkadan Anaia Musulmanek siriar gobernuarekin amaitzen ahalegindu ziren altxamenduak eta atentatuak burutuz zenbait gunetan, hain zuzen ere, gaur egungo gerraren hasieran bezala. Kasu horretan Hafez al Assadek zalantzarik gabe txikitu zuen altxamendua hildako asko eraginez, batez ere Hama hirian. Gainontzeko komunitateekin, ordea, ez izan gobernu “basati eta kontrolatzailea” nire ustez, eta are gutxiago bere seme Bashar al Assad, zeina bere aita baino erreformista eta dipolmatikoagoa izan den (beharko, Siriako tribu eta komunitate guztiak bare mantentzeko).

    Konfederalismo demokratikoaren gobernu-ereduari buruz, tira, nik ez dut esango ona edo txarra den, bere horretan aztertu beharko litzateke, batetik, eta, bestetik, siriar errealitate konplexuan izan dezakeen eraginari dagokionean. Baina, ikuspegi gepolitiko batetik, geroz eta deszentralizatuagoa den Estatua, hainbat eta ahulagoa izango da nazioarteko potentzien konspirazioen aurrean, zeren eta nahikoa izango dute konfederaturiko talde batean edo bestean eragitea Estatua bera desorekatzeko. Aldiz, zailagoa da militarki indartsua eta administratiboki zentralizatua den Estatu baten subiranotasunean eragitea. Seguru aski Siriaren irtenbidea litzateke kanpora begirako batasuna eta barnera begirako eredu deszentralizatu baten arteko oreka egonkor bat.

    Kurduei dagokionean, errefuxiatu kurduek ez dute nire ustez inongo eskubiderik siriako barne-arazoetan sartzeko, aldiz badituzte arrazoiak esker-onekoak izateko. Zer irudituko litzaizuke euskal hirietara datozen ehundaka afrikar eta musulmanek euskal gobernuarekiko euren desadostasuna adierazi eta altxamendu armatu bat burutuko balute Estatu islamiar bat ezartzeko, adibidez? Nire ustez euskal gobernuak zilegitasun osoa izango luke jende horri errepresioz egurtu eta kanporatzeko. Inbaditzaileak lirateke, finean, eta zilegia da inbaditzaileak borrokatzea behar den bitartekoak erabiliz.

    Azkenik, Hezbolak sortu duen Estatu paraleloari dagokionean, niri interesatzen zaidan gauza bakarra da esperientzia horrek zer ezarpen positibo izan ditzakeen etorkizun hurbileko Euskal Herrian. Nire ikuspegia da mendebaldeko globalismo kapitalista eta bere baitako ongizate estatu progresista eta demokrataren eredua gainbehera zuzenean dagoela, bere inflexio puntua 2001. urtea izan zelarik. Krisi sistemiko horren klimaxa 2030 aldera izango da, eta ordurako Estatuen aparatu, administrazio eta zerbitzu sozialak oso ahulak izango dira ordain-ezineko zorra, pribatizazio eta finantzazio faltagatik, luzerako krisi ekonomikoak Europako indar produktiboak makalduko dituelarik eta jada lehertzear dauden tentsio etniko, erlijioso eta sozialek gatazka larriak eragingo dituztelarik Europako puntu askotan.

    Hala, Libano bera izan daiteke Europaren etorkizun distopiko, neoliberal eta sektario horren adibide, eta testuinguru horretan, euskaldunok aukera izan dezakegu Estatuarekiko zein erakunde kolonialekiko dependentzia hautsi eta gure egitura sozio-politiko nazionalak sortzeko azpitik, hots, komunitate antolatutik, hain zuzen ere, Libanoko komunitate xiitak Hezbolaren bitartez egin duen bezalaxe. Hori da, finean Hezbolak eragiten didan interesaren kausa, ez ordea nire atxikimendu subjetiboa.

    Ondo izan

  • aupa Iker!
    Agian ahaztu zaizu baina Afringoari buruzko galdera ea erantzuterik ba dezun.
    Errusia,Iran,Hezbollah,Liwa Quds(palestindarrak) eta ahaztu zaizkidan hainbat siriaren aliatu(inperialismo zantzu bat izan dezaken bakarra,izango balu, Errusia),siriar gobernuak eskatuta daude bertan eta LEGITIMITATE OSOZ,ez ahaztu datu hau mesedez.

  • Asier, Afrinen pasa zenaz ez dakit gehiegi, ez zait ahaztu erantzutea, baina dakiten gutxiarekin erantzungo dizut. Siriar gobernuak gaitasun armatu gutxiko milizia batzuk bidali zituen. Gobernuari ez sartzen uztealena logikoa iruditzen zait, Afrin gobernuari entregatzea litzatekelako, Alepoko Seik Masoud auzoarekin egin behar izan zuten bezala. AEBkin egin zuten paktuari buruz, ba ez dakit, baina AEBak ez zeuden Afrinen eta Errusia egona zen. Zer hitzartu dute Siria eta Errusiak Turkiarekin? Auskalo, baina zerbait bai, negoziazio hauek oso konplikatuak dira. Gero legalitate eta legitimitatea zer den ez dut zuk bezain garbi ikusten. Siriako gobernuak, edo beste edozein gobernuk, legitimitate osoa????
    Oier, nik jarraitu dudanagatik behintzat, Siriako gobernuak talde parpolizialen bidez eta mmilitarren bidez basakeri asko egiten zituzten gerra aurretik. Dexente irakurri eta entzun dut horri buruz eta fidagarritasuna ematen diot. Eta kontrol sozialari buruz???? Gerra aurretik esaten zen gauza batekin erantzungo dizut, Zokoetako saltzaileen 2tik 3 polizien txibatoak zirela esaten zen, zerbaitegatik esango zen.
    Azkenik, errefusiatuen gaiari dagokionez, oso konplikatua da gaia. Horregatik komentatu nuen oraindik ez nuela lortu jakitea kurduen ze portzentai zen Turkiatik errefusiaturikoa, noiz eta nola gertatu zen, 20 kilometro edo 500 desplazatu ziren, gertatu zen garaian Turkia eta Siria arteko mugak definituta zeuden? Ustez Kurduen lurraldeetara mugitu ziren, ez nago seguru. Baina oso minduta nago Konfederalismo Demokratikoaren aldekoek gai hau tratatu ez izanaz,. Bestetik errefusiatu palestinarrak berriagoak dira Sirian eta alde ezberdin askotan parte hartu dute gerlan, horrelako gerla basati batetan parte hartu gabe geratzea zaila bait da, Zenbat dozenaka mila irakiar daude Sirian? Hauek parte hartu dute gerlan? Ekialde hurbilean migrazio prozesu ugari egon dira historian zehar, baina non jarri behar dugu muga zein den Siriar eta zein ez jakiteko? Galdera asko eta erantzun gutxi ditut, baina dakidana da ezer ez dela ez txuri ez beltz. Emigrazio eta errefusiatuen arazoa oso konplikatua da eta errespetu guztiz jokatu behar da beraiekiko gaia sakonki aztertuz, baina ñoñismo tontoan erori gabe.
    Bukatzeko, Hezbolarekiko duzun interesa konpartitzen dut eta anaidi musulmanari buruz gerla aurretik Hamasez gain adibidez Irakekoak babestu zituen. Beste gobernuek bezala interesatzen dena interesatzen den momentuan babesten bait dute inolako printzipio etikorik gabe. Hau da nik uste dudana behintzat

  • Pello Eizagirre 2018-08-05 16:52

    Ekialde hurbila oso konplexua da, noski. Zaila ulertzeko begirada batean. Hala ere, ulergaitza egiten da nola gure baitako kurduzale sutsuak arabiar palestinar zale eta anti-zionistak amorratuak direla. Kurduen aldeko herrialdea da Israel, nabarmen.
    Anti-zionista porrokatua da Turkia eta Erdogan bere buruzagia, hitzez bezain egitez.
    https://www.youtube.com/watch?v=Nkdh7t2Dr6w
    Irakeko Kurdistanek independentzia aldarrikatu zuenean mundo osoan haintzat hartu zuen herrialde bakarra Israel zen.
    Israelen bizi dira milaka kurdu-juduak eta gaur egun hebreeratuak. Zeren badaudelako betidanik kurdu musilmanak –xii eta sunni- baina baita gutti ezagutzen dugu juduak. Gutxiengo bat, hori bai kurduen artean. Baina Israelen herritar eskubide guztiekin eta zionistak, noski.

    Ethnicities of Israel: Kurdish Israelis

    https://www.youtube.com/watch?v=-m63Km6Q4JU

    Israelis: What do you think of the Kurds?

    https://www.youtube.com/watch?v=V-bpypUWawA
    Panarabismoaren gabeziak ikusteko, ondo azalduak elkarrizketa batzuetan, ez guztietan. Palestinians: What do you think of the Kurds?

    https://www.youtube.com/watch?v=MUm7xquLDjw

    Hasierako harira itzuliz, ekialde hurbila mosaiko konplexu, anitz eta miresgarria.

    Geopolitika ikuspuntutik so eginez, Israel da kurduen lagunik sendoena. Eta kurdu-israeldarrak bitartekari lana egiten dutenak. AEB joku horretan dabil ere, Trumpek lortu zuen Etxe Zuriaren burua batez ere, Obama eskubi muturreko Anadi Musulmana bultzatzaile nagusia izan zen hilegorria heldu arte.

  • SIRIAren Aldeko EHko plataforma

    Mila esker zinez iruzkinotan parte hartzen ari zarete erabiltzaile guztioi!

    Posible baduzue epe-hurbilean Siriaren Alden gauzatuko ditugun ekitaldi eta hitzaldietan zuen presentzia izan nahiko genuke, bai hemendik aurrera elkarrekin kolaboratzeko zein debate osasuntsu eta adeitsua burutzeko.

    Ondo segi!

  • Ez zait harritzen Gararena… George Soros, NATO eta globalizazioaren aldekoak dira…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude