Sinn Fein: “Itzuli lapurtu duzuen Union Jack hori”

Belfasten protestak Union Jack jartzeko eskatuz
Belfasten protestak Union Jack jartzeko eskatuz

Gatazka politikoak zein parametroetan mugitzen diren ikustarazteko oso baliogarriak dira anekdotak. Esaterako, esanahiez beteak daude Eglington herriko Sinn Feineko ordezkariak esan berri dituenak. “Elkarbizitzaren izenean”.

Uztailaren bigarren astean suertatu da gertakaria, oso data seinalatuetan. Unionista protestanteek urteroko desfileak antolatu dituzte, komunitate protestantearen gorazarrerako eta katoliko askoren amorrurako. Ez da liskar nabarmenik izan, iaz gertatu bezala. Testuinguru horretan Eglinton (Derry) herriko biltzar etxe batetik Union Jack edo Erresuma Batuko bandera lapurtu zuten hiru ezezagunek. Orange Hall batetik kendu zuten ikurra, arerioaren dorretik bertatik beraz. Urdin-gorri-zuriaren tokian 32 barrutien mugimendu subiranistaren ikurra jarri zuten, Belfast Telegraph kazetak azaldu duenez.

Gertatutakoaren harira Eglingtoneko Sinn Feineko ordezkariak, Paul Flemingek, ahotsa goratu du: “Eglintonen egon den edonork daki bi komunitateen elkarlana zein ona den. Hamarkadak daramatzagu elkarrekin lan egiten”. Eta zera gehitu du, “tolerantzia kultura sortu nahi dugu eta horrelako ekintzek ez duten laguntzen”.

Paul Fleming, Sinn Feineko ordezkaria Derryn
Paul Fleming, Sinn Feineko ordezkaria Derryn

Amaitzeko lapurrei bandera itzultzeko deia luzatu die: “Ez dago ezberdintasunik bandera irlandarra edo loialista txikitzearen artean. Komunitateen arteko tentsioa ez dadila gertakizun honegatik areagotu, eta bandera dagokien jabeei itzultzeko eskatzen dut”. Are, gaitzestu egin du bandera harrapatu izana.

Eglinton herrian katolikoak %40 dira, eta protestanteak %60. Derry barrutiko herria dira, zeinetan alderdi laboristak irabazten dituen hauteskundeak, Sinn Feinen aurretik.

‘Bloody Sunday’ dramatikoa bizi zuen eskualdean bertan diskurtso politikoak zenbateraino aldatu diren erakusten du anekdota honek. Gatazka armatu gordinetik elkarbizitzaren bidera egindako jauziaren lagin bat da. Hainbestean aldatu ote da diskurtso horien lurzoru soziopolitikoa?

Bitartean, banderen auziak bizirik dirau Belfasteko udalean.

Zer duzu buruan “Sinn Fein: “Itzuli lapurtu duzuen Union Jack hori””-ri buruz

  • Hemen ere badaukagu banderen gerra bat. Bueno igual iparralden ez. Iparralden ikurrina kotxe guztietako zintzilikario eramaten dute. Baina ez du balio politikorik. Hau ere egia da. Hegoalden berriz, gauza asko aldatu da. Lehen ez zen Euskadin bandera nafarrik ikusten. Eta hor badago banderen gerra bat-edo. Baina banderen gerra fuerteena Nafarroan dago. Ikurrina ez da onartzen. Bueno hemen ere ez da nafarra onartzen. Joan Bilbora edo Donostira. Donostian EHBildu dago. Hor ez dute bandera nafarra jartzen. Igual pasatzen da Iruñan. Hemen Euskadiko Ezkerrak jarraitu izan balu. Orain esperantza Ahal Dugu da.

    Ni tolerantziaren alde nago. Espainiako bandera kalean ikusita niri ez dit min egiten. Frantziakoa ikusita ere ez. Niri min egiten didana bandera horiek kuarteletan ikustea da. Horrek bai ematen didala min. Toleranteago izan behar gara. Noizbait enbajadak-eta izango ditugu, e. Bai Madrilen eta bai Parisen. Eta Iruñan ere enbajada espainola eta frantsesa. Eta ez da ezer gertatzen. Hau da Euskadiko Ezkerrak amestutako Euskal Herriko Estatua. 78.ean egin zitekeena ba terrorismoarengatik orain egin behar. Baina inoiz ez da berandu, e. Ojo.