Sindrome toxikoa

olioaSindrome toxikoa 1981ean Espainia mailan eman zen auzi baten ondorioz agertu zen gaixotasun bat da, epidemia, gehiago zehazteko. Gaixotasun hori, toxikoa zen olio inportatu batek sortu zuen, janaria prestatzeko balio zuen oliba olio batek, hain zuzen ere. Industrietan erabiltzeko bazen ere, giza kontsumorako bideratu zen azkenean, batek daki zergatik.

 

Joan den egunean horren inguruko erreportai bat ikusi nuen. Nik ez nekien horren berri eta asko hunkitu ninduten gaixotasun hori zeukatenen testigantzek.

Frantziatik ekarri zuten olio hori, eta jendeari “merkeagoa eta kalitate handiagokoa” zenaren engainuaz saldu zieten. Olio hori inportatu zutenek bazekiten ez zela osasuntsua, ezin zela giza kontsumora bideratu, baina norbaiti elikatzeko saltzea otu eta hori egin zen (teoria asko daude horren inguruan).

Oliba olio hori aztertu ostean, intsektizida eta koltza izeneko landare batetik eratorritako olioa zeukala argitu zen.. Koltzaren olioak ez du elikatzeko balio, dauzkan osagai gehienak gizakiarentzako kaltegarriak baitira. Olio horrek azidoak dauzka batez ere, eta horietako bat acido erúcico izenekoa, giza gorputzak asimilatu ezin duen osagai bat da.

Olio hori kontsumitu zutenek, oso egoera fisiko kaskarra daukate gaur egun. Negargarria zen errportaian agertu ziren biktimen egoera. Beraietako batek oxigeno bonbona bati loturik egin behar ditu bere eguneroko gauzak, gainera, 4 orduko iraupena dauka oxigenoak, ondorioz, eta berak aipatu zuen bezala, ezin du bidaia bat lasai egin edo nonbaitera egun pasa joan. Gainera, olio horrek lodituasuna ere eragiten du, beraz, ezin du esfortzu handiegirik egin, nahikoa du bonbonaren pisua egun guztian zehar jasatea. Beste batek, artikulazio guztiak kaltetuta dauzka, deformaturik. Orkatilak okerturik, eskumuturrak ere biraturik balitu bezala eta aurpegia bera ere forma galtzen, denboraren poderioz.

Nahiz eta duela asko gertaturiko auzia izan, gaur egun ere oihu handia daukan gaia da, gertaera hura jasan zuten eta oraindik bizirik dirautenak protestan dihardute oraindik eta, nahiz eta hedabideetan gutxitan agertu. Erdi ezkutuan egon den auzia izan da beti, eta gaur egun ere gutxi dira horren inguruko berri dutenak. Nik neuk ez nekien hori gertatu zenik ere.

Bizitza gabeko bizidunak bezala definituko nituzke nik biktima horiek, inortxok ere jaramonik egiten ez dietenak gainera.

Ahantzi edadeak - Kazetaria eta sare sozialetan aditua. Hara eta hona bideak egiten. Batzutan geldi, baina ez gehiegi. #Umorea #Blogak #Euskara