Sindo Lafuente “Hedabideek bizirauteko oinarri zaharrak dinamitatu behar dituzte”

Sindo Lafuente “Hedabideek bizirauteko oinarri zaharrak dinamitatu behar dituzte”

Sindo Lafuente

Madril hiriburuko ingurumarietan, ofizina bihurtutako Aravacako bere etxean, jaso du ZuZeu Gumersindo Lafuentek (Madril, 1957ko abuztuaren 30). Ur handitan ibiltzera ohitutako kazetaria bera, erredakzio handietako harrabotsa alde batera utzita, proiektu pertsonal batekin dabil. Barren barrenetik ezagutzen du Espainiar Estatuko kazetaritza eta bere meandro guztiak. Kontatzen dena eta ez dena.
Espainiar Estatuko kazetaritza digitalaren gurua dela esatea ez da atrebentzia. El Pais eta El Mundoren interneteko edizioen zuzendaria izana da, eta biak ala biak gailurrera eraman ditu. Sona izan zuen baita BBVAren finantziazioz egin zuen apustuak, Soitu.es atariak. Beti jardun da sarean, “ekosistema berria” bezala ezagutzen duenera moldatzen. Eta errezeta miragarririk ez badu ere, eredu definitiboa ezezagun bazaio ere, asmatzen badakiela erakutsi du.

Bere ofizinara sartutakoan, ordenagailuko pantailan, ez zuen inolako hedabiderik irekita. Edo bai, hedabideetan hedabideena zuen irekita: Twitter.

(Oharra: Elkarrizketa gaztelaniaz dago)

Elkarrizketa zatika

 

1-Zer hedabide kontsultatzen ditu Sindo Lafuentek goizean goiz?

2-Sartu diozu etengabe… hedabide digitalak kontsumitzen dituzu soilik?

Ekosistema berria aipatu ohi duzu sarri, zu amoldatu zara ekosistema berri horretara.

“Garrantzitsuena irakurleen komunitatea da, sinesgarritasun eta prestigioa duen marka hori, kazetari talde hori”

Elkarrizketa batean zenioen, kazetaritzak independientea izateko ez duela dirurik galdu behar. Nork ordainduko du Bagdadeko korrespontsala?

Gizarteak, jendeak, balioesten du kalitatezko kaztaritza?

Kaleratzeak, EREak… Hedabide askotan ari dira egiten. El Paiseko zure kide asko ere kaleratu zituzten. Kazetaritza sektorea murriztera kondenatuta dago?

Kontra boterea diren egunkariak, botereari esker bizirauten dute?

Egunkaria auzia

Del Olmo epailearen aginduz Guardia Zibilek Egunkaria itxi zutenean Lafuente jauna El Mundoko atariaren zuzendari zen. Eta Espainiar Estatuko beste kazetari andanak bezala, ez zuen aurrean zuen gehiegikeria ikusi nahi izan. Edo ez zuen asmatu. Hedabidearekiko hurbiltasuna garrantzizko faktore gisa ikusten du Sindo Lafuentek: “Hedabidea, eta bertako langileak gertutik ezagutzen dituzunean agerikoagoa da ankerkeria”. “Orain informazio osatuagoarekin konturatzen zara egindakoa gehiegikeria larria izan zela”.

Sindo Lafuente “Hedabideek bizirauteko oinarri zaharrak dinamitatu behar dituzte”

Ekaitza bainuontzi batean