Sexu ohiturak munduan zehar, zenbait adibide

Sexu ohiturak munduan zehar –

Kaixomaitia.eus | Nagore Vega

Sexu ohiturak ezberdinak dira munduan zehar. Erlijioarekin eta hizkuntzekin gertatzen den bezala, ohitura sexualak ere oso ezberdinak dira herrialde edota komunitate batetik bestera. Kuriositate asko topa ditzakegu sarean nabigatzean. Mendebaldeko kulturan, esaterako, birjinitatea galtzea adinez nagusi izatearekin lotu ohi da. Kultura batzuetan, ordea, behartu egiten dituzte haurrak/nerabeak sexu-harremanak izatera, heldu izatera iritsi baino lehen.

Sexuari lotutako ohitura edota erritu gehienak komunitatearen erlijioarekin zerikusia dute, eta horiei buruz hitz egingo dugu oraingoan. Batzuk gaur egun ez daude onartuta; beste batzuk sustatuak izaten jarraitzen dute.

Adibidez, Mangaia irlan (Cook Irlak) 13 urtetik beherako mutikoak behartu egiten dituzte emakume helduekin harreman sexualak izatera, “hezteko xedearekin”. Papua Ginea Berrian, “soldadu onenen” esperma irenstera behartzen dituzte gainontzeko gizonak.

Ikusi ditzagun zenbait adibide:

  1. Mangaia irlako kasua komentatu dugu: gehienez 13 urte betetzen dituzte mutikoek harreman sexualak izan gabe. Dezente helduak diren emakumeekin sexua izatera behartzen dituzte, eta helburua “heztea” dela diote. 7 urtetatik masturbatzen dira. Neskek ere goiz izaten dituzte harremanak, eta amek erakusten diete masturbatzen, plazera zer den txikitatik ongi jakin dezaten.
  2. Antzina, Hawaiin, izena jartzen zieten genitalei eta izen horiek publikoak ziren. Gero, ospakizunetan, erakutsi egiten zituzten eta abestiak egiten zizkieten gorputzeko atal berezi horiei. Abestiak ezberdinak ziren errege-erreginak, haien senideak edo plebeioak zirenentzat.

Irakur iruzkin osoa kaixomaitia.eus-en blogan >>

Beste iruzkin batzuk:

 

Argazkia: “Guardians of the Flutes”, Gilbert Herdt antropologoa

Sexu ohiturak munduan zehar, zenbait adibide
bloga, kaixomaitia.eus, Nagore Vega, sexu ohiturak, sexu ohiturak munduan, sexua, sexualitatea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude