Sententzia baten aurkako manifestaldia baino askoz gehiago

Egun historikoa izango da gaurkoa Kataluniako herriarentzat. “Som una nació. Nosaltres decidim.” lelopean eta 250 metro koadroko senyera (Kataluniako bandera) baten atzean zeharkatuko dituzte milaka lagunek Bartzelonako eixampleko kaleak. Sekula ez zituen manifestaldi batek horrenbeste erakunderen atxikimenduak jaso. Atzo arratsaldean 1400 ziren konstituzionalaren sententziaren aurkako menifestaldiarekiko beren atxikimendua azaldu zuten erakundeak, eta mila autobus inguru iritsiko dira gaur Bartzelonara, jendeak Kataluniako bazter guztietatik etortzeko aukera izan dezan.

Jose Montilla Kataluniako presidenteak adierazi du “Kataluniaren duintasunaren aurkako iraina” dela Auzitegi konstituzionalak estatutaren kontra plazaratutako sententzia eta alderdi politikoek mobilizaziorako deia egin dute. Kataluniako “Avui” eta “El periodico de Catalunya” egunkariek Kataluniako herriak konstituzionalaren sententziari emango dion erantzuna izango dela diote, “La Vanguardia”k Kataluniaren desafioa dela dioen bitartean. 

MjgyNw==

Som una nació. Nosaltres decidim

Aparteko kontua izan da manifestazioaren buruan eraman beharreko ikur edo pankarta aukeratzea. Eztabaida “Som una nació. Nosaltres decidim.” leloa eramango lukeen pankarta bat edo senyera bat erabiltzearen artekoa izan da. Azkenean UGT eta CCOO sindikatuetako 30 ordezkarik eramango duten 250 metro koadroko senyera erraldoi batek irekiko du manifestaldia. Honen bi aldeetan zenbait erakunde antolatzailetako ordezkariek “Som una nació. Nosaltres decidim.” leloa eramango dute.

Konstituzionalaren sententziako zenbait esaldi:

– “La ciudadanía catalana no es sino una especie del género ciudadanía española

– “la Constitución no conoce otra que la nación que la española

– “el pueblo español es el único titular de la soberanía nacional

Irudia | Senyera | Ferran | Creative Commons By SA