Semaforoa? Zuhaitza? Artea



Erresuma Batuko biribilgune onena izendatu zuten 2005 urtean. Gidari despistatuak zorabiatzeko arriskua izanagatik, 1998 urtean Londreseko Canary Wharf negozio auzoko biribilgunean 75 semaforo argi jarri zituzten. Berdea, laranja eta gorria zentzugabe eta etengabe argiztatzen hasi baino lehen, zuhaitz mehar bat zegoen biribilgunean, kutsadurak egur puska huts bihurtua zuena.

Pierre Vivant artista frantziarrak zuhaitz ustela eskultura batekin ordezkatzeko lehiaketa irabazi zuen, eta, hara non, semoforoekin zuhaitz itxurako objektua sortu zuen. Vivant eskultoreak horrela azaldu zuen bere garaian eskulturaren zergatia: “Londreseko zuhaitz arrunten itxura imitatzen du, eta argi aldakorrek inguruko etxeen, finantza eraikinen eta denden aktibitate erritmiko amaigabea islatzen dute”.

Erresuma Batuko gidarien tristurarako, (eta despistatuen zorionerako) 2011 urtean zuhaitz argitsua kendu egin zuten, biribilgunea kendu baitute. Udalak zin egin zuen semaforoa laster kokatuko zutela beste nonbait, auzo berean.