Segundo baten ehuneneko bat.

"one hundedth of a second" filmeko irudi bat.
"one hundedth of a second" filmeko irudi bat.

Heriotz arriskuan dagoenari lagundu beharrean, egoerari etekina ateratzen diona edo saiatzen dena, putakume bat besterik ez da. Maxima honekin gehienok egongo ginateke ados: baina behin baino gehiagotan saiatu da norbait kasu hori ikus dezagun, holakorik ez zegoen lekuan.

Ez dakit zergatik, baina norbaitek gustukoa du  fotokazetariok egoera horretan egingo genukenaren erantzuna ematea. “Eta itotzen ari den etorkin bat salbatu edo argazkia ateratzeko aukera izango bazenu…”

Horrelako kasu batzuk ezagun bihurtu dira mundu mailan , eta denok kontatu diogu geure buruei zer egingo genukeen kasu horietan. Testuingurua ezagutu gabe, gehienek badakite Kevin Carteren kasuan aurkituz gero, haurra putrearen atzaparretatik askatu eta bizitza zoriontsu bat eskeiniko liokeela,  Fernandok 2.001eko Abuztu hartan egin zuen bezala.

Hau, neurri batean, gatazka egoeratan lan egiten duten kazetari guztien kezka bera da. Historia ez da berria,

Bere lanbideko dilemarik nagusienaren aurrean aurkitzen omen den gerra argazkilari bati buruzkoa da filma. Arrisku bizian dagoen norbait topatzean, bere lana egiten jarraitu edo arriskuan dagoena lagundu beharko lukeen galdetzera behartuta aurkitzen du bere burua.

http://video.google.com/videoplay?docid=-7467000047467727357#

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.