Santoñako alkateak Carrero Blancoren omenez antolatutako ekitaldi falangista batean parte hartu du

Carrero Blancoren omenezko monumentua SantoñanKantabriako Santoña herriko alkatea falangeak antolatutako Carrero Blancoren omenaldi batean izan da pasatako asteburuan. Público egunkariak jasotzen duen bezala, Santoñako PPko alkateak bandera falangistez inguraturik eman du diskurtsoa herriko seme kutunaren omenez ospatutako ekitaldian.

Milagros Rozadilla alkateak “pertsona polifazetiko” gisa nabarmendu du politikari frankista eta “terrorismoaren biktima guztien oroitzapen bat dela” adierazi du. Kantabriako presidente Ignaicio Diegok bere partidu-kidea babestu du eta Carrero Blanco  “Santoñaren interesak guztiaren gainetik defendatu zituen santoñatarra dela” esan du; eta “errespetua” eskatu du “batzuk ala besteak omentzeko garaian”.

Santoñako PSOEko alkate ohiak  salatu duenez, “onartezina da demokratikoki aukeratutako politikari bat bandera falangistez inguratzea” eta Rozadilla “iragan frankistaz oso harro dagoela dirudiela” esan du.

Halaxe dago, beraz, asuntoa, lagunok.  Tokia, pertsona eta unearen arabera, ekintzek kolore desberdinak hartzen dituzte.

2005ean Arnaldo Otegik Gatza ETAkidearen omenez ospatutako ekitaldi batean parte hartzeagatik bi urteko espetxe zigorra eta 16 urteko inhabilitazioa ezarri zizkion Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2007an Argalaren omenaldi batean parte hartzeagatik atxilotu egin zuten ere. Baina politikari espainiarrak frankismoko buruzagien omenez egiten diren ekitaldietara zigorrik gabe joan daitezke. Nork jartzen du neurria?

Tristea eta lotsagarria da, baina antza denez, arauek ez dute guztiontzat berdin balio. Noiz arte?

 

carrero blanco, Falangea, frankismoa, Otegi, PP, Santoña

Zer duzu buruan “Santoñako alkateak Carrero Blancoren omenez antolatutako ekitaldi falangista batean parte hartu du”-ri buruz

  • Ados nago berriak salatzen duenarekin, baina azken esaldia aztertu nahiko nuke: “arauek ez dute guztiontzat berdin balio. Noiz arte?”

    Carrero Blanco omendu dutenek ez dute inolako araurik apurtu baina Otegik, eta arrazoi berberagatik salatua, epaitua eta zigortua izan diren ehunka abertzalek, bai. Carrero Blanco, legalki, “biktima” bat da; Argala, berriz, terrorista bat, legalki behintzat.

    Beraz, arazoa ez da Espainiako arauek ez dutela berdin balio guztiontzat, baizik eta horretarako eginda daudela arau horiek; Espainiaren aldeko faxista, torturatzaile, mertzenario, Galoso eta mota guztietako jendilajea “biktimak” moduan izendatzeko eta Euskal Herriaren askatasunaren alde bizitza eman duten edota torturatua, zauritua eta elbarritutako guztiak “terroristak” izendatzeko edo ezer ez izateko.

    Espainiarrek (eta berdin PP zein PSOE) ez dute inolako asmorik ez frankismoaren garaietako faxistak gaitzesteko ezta azken 50 urtetan sortu dituzten biktima guztiak aitortzeko. Eta orain burura datorkit Gernikako Akordioko kideek sinatu duten Biktimei buruzko agiria. Baina hori beste historia bat da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude