Samudaripen: ijitoen sarraskia

Samudaripen

SamudaripenUrteko egun bakoitza da nik ez dakit zeren eguna, edo bi gauzena, edo hirurena. Kantzer mota baten aurkakoa, preso politikoen aldekoa, genero biolentziaren aurkakoa, jolasaren aldekoa… Ia egunero aipatzen dute zer edo zer albistegietan. Baina aste honetan ez dut entzun abuztuaren 2a Samudaripen eguna denik, ijitoek beren aurkako sarraskia gogoratzen duten eguna. 

Erromanien aurkako jazarpena aspaldiko kontua da, judutarrena bezala, baina biek pairatu behar izan zuten sufrimenduaren gailurra nazien eskutik etorri zen, II. Mundu Gerran zehar, baita aurretik ere. Interneten aurkitu ditudan testu batzuk Europan bizi ziren ijitoen %80 hil zituztela esaten dute, baina baieztapen hau babesten duen daturik ezin izan dut topatu.

Cesare Lombroso kriminologo eta psikologo italiarraren arabera, gaizkile baten gaizkiaren jatorria bere biologia ere izan zitekeen. Ijito komunitatearen zati esanguratsu bat ez da inoiz kapitalismoan integratzeko gai izan, ezta komunismoan ere, eta beti lapur gisa kontsideratu dituzte, batzuetan hala delako, eta besteetan aurreiritziagatik (beste arraza guztietan lapurrak dauden bezala).

Naziek, gainera, “dilema moral” bat izan omen zuten ijitoen aurka egiterakoan. Aski frogatuta zegoen ordurako ere erromaniak Indiatik zetoztela, eta ondorioz, nazien teorien arabera, arraza arioaren jatorri beretik. Baina horri ere konponbidea aurkitu zioten: kasta baxuenekoak zirela argudiatu zuten, eta gainera, asko nahastu zirela arraza zikinekin. Emakume asko esterilizatu ere egin zituzten.

Gaiaren inguruko dokumental hau topatu dut sarean.

Samudaripen
2. mundu gerra, arrazak, Genozidioa, gerra, holokaustoa, ijitoak, naziak, Samudaripen

Zer duzu buruan “Samudaripen: ijitoen sarraskia”-ri buruz

  • Gertatu zena ijitoekin II. Gerra Munduan sarraskia hutsa izan zen zalantzarik gabe eta salatu beharrean nago lerro hauen bitartez. Berlineko Brandenburgoko Atearen ondoan badago ijitoen sarraskia oroitzeko leku berezi bat.

    Gaur egun gure artean dauzkagu ijitoak baina egiazki integratu nahi dute? Gurean egia da haiekiko aurreiritziak daudela: lapur eta bazter-nahasletzat hartzen ditugu. Ziur aski, haiek lortutako ospea gehiezkoa dela. Haiek, haien aldetik, gutaz kexatzen dira gu arrazistak garela esanez. Arrazoia izan dezakete baina neure buruari galdetzen diot ea egiazki integratu nahi duten. Gugatik diru-laguntzak hartzen dituzte baina diruaz aparte gurekin bizi nahi dute? Gustatuko litzaidake jakitea gutaz pentsatzen dutena. Zer egin dekakegu gure partez eta zer egin dezakete haien partez elkarren harremanak hobetzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude