Sahara zuritua

Sahara zuritua –

Eguraldiak sekulako presentzia izan ohi du gure komunikabideetan, euri-jasak edo haizete bortitzak diren garaietan batez ere, aste honetan bertan ZUZEUko salabardoak jaso zuen idatziak ondo azaltzen duenez. Eta horretara gatoz geu ere, elurte bateko argazkiak erakustera; lekutakoak.

Sahara zurituaElurrak Saharako basamortua estali zuen joan den igandean, zuritutako dunen argazki ikusgarriak utziz.

Noiz edo noiz gertatu bada ere, ezhoiko fenomenoa da elurra basamortuan. Argeliako Ain Sefra hiri inguruak, kasurako, itsas-mailatik mila metrotara egon arren apenas ezagutzen du euria, eta bataz beste 12,4 gradutako tenperatura du urtarrilean. Bertakoak dira argazkiak, Zinnadine Hashasek eginak.

Mediterraneo itsasotik zirimolan zetorren haize hotzak eragin ei zuen basamortuko hondarra estali eta Sahara, ordu eta erdiz bederen, zuritu zuen elurtea.

Sahara zuritua