Roosevelt2012 mugimendua

Roosevelt2012 mugimenduaKrisitik ateratzeko proposamenak egiten ari den talde interesgarri bat antolatuta dabil Frantziako partian. Tartean dira Hessel edo Rocard, esaterako.  “Herritarren mugimendu indartsu baten alde gaude, beharrizanen alturako politika bat egitera behartuko duen kontzientzien intsurrekzio baten alde”.  Eta bildu, eztabaidatu eta mugitzeaz gain, 15 neurri zehatz proposatzen dituzte krisialditik bizirik ateratzeko. Pentsatzekoa da Hollande jaunak ezagutuko dituela.

Informazio guztia Roosevelt2012 gunean bertan aurki daiteke. Guk hona dakarguna hango kontu nabarienen itzulpen zela-halakoa baizik ez da.

Hondamendia ekiditeko hiru egiteko nagusi eta 15 erreforma.

  •  1- Oxigenoa eman berriro ere (gure) estatuei. Zor zaharraren interes tasa nabarmen txikitu.

Normala ote da estatuek bankuek baino 600 bider garestiago ordaintzea dirua? Berrikitan jakin da EABko Erreserba Federalak bilioia eta berrehun mila milioi dolar utzi dizkiela bankuei 0’01 interes tasa sinesgaitzean.

Une berean, zenbait herrialdetako populuek austeritate planak bizi dituzte finantza merkatuek estatuei ez baitizkiete %6’7 edo 11ko interesean baizik dirurik ematen. Ordaindu beharrak itota, estatuak derrigortu egin dira erretretak, familientzako laguntzak edo funtzionarioen soldatak blokeatzera eta inbertsioak geratzera, langabezia handitu eta atzeraldi guztiz larri batean murgilduz.

Normala ote da, krisia dela eta, ia beti %1 inguruko finantzamendua izaten duten banku pribatuak, %0’01 eko interes tasadun diruaz profitatzea, Estatuak 600 edo 800 aldiz garestiago dutenean dirua lortzea?

  •  2- Maniobra finantzieroen tarte berrietatik  askatu. Enpresen gaineko zerga europar bat sortu.

Enpresen irabazien gaineko zerga %25 baino ez da Europan,  Estatu Batuetan %40koa den bitartean. Mundua alderatziz dago! Uste genuen Estatu batuak zirela munduko liberalenak, baina guk baino gehiago zergapetzen dituzte enpresetako irabaziak.

 

Zergatik dauka hori horrela Europak? 1973an Irlanda eta Erreinu batua Europara atxekitu zirenean, estatu europar guztiek jaitsi zituzten irabazien gaineko zergak. Enpresak erakartzeko egin zen hori. Irlandak %12ra jaitsi zuen eta gainerako estatu europarrak ere behartuta egon ziren eurenak jaistera… Europa mailan, irabazien gaineko zerga, heren bat jaitsi da hogei urtetan. Diru hori ez jasotzeak da zorpetze publikoaren arrazoi nagusietakoa

  • 3- Onura fiskalei amaiera eman.

Merkatueki menpekotasuna eta gure kontu publikoak berrorekatzeko, maila nazionaleko maniobrarako aukera handiak dauzkagu herritar aberatsenei eta enpresa handienei duela 10 urtetik hona dauzkaten onurak ezabatzen baldin badira.

Gillez Carrez UMPko diputatuak 2010eko uzatilaren 5ean argitaratu zuen txostenaren arbera, 2000ti egiten zerga jaitsierahoriek kendu ezkero, Estatuak urtero 10 mila milioi gehiago jasoko luke bere kutxan. 2000 urtean genuen fiskaletatera itzultze hutsarekin (inork ez du hartan konfiskaziorik edo sobietasunik ikusiko), gure defizita konponduko gtenuke.

(Orain arteko hiru horiek dira eginbehar nagusiak, baina badira beste 12 ere, titularretan bada ere hurbilduko ditugunak. Roosevelt 2012 gunean in extenso daude azalduta) .

  • 4- Paradisu fiskalak boikotatu
  • 5- Langileak kaleratzea ahalik eta gehien atzendu. (Alemanian 2009ko adibidea)
  • 6- Langabetuak babestu.
  • 7- Bankuei gure diruarekin espekulatzea debekatu
  • 8- Transakzio finantzeroen gaineko benetako tasa bat ezarri
  • 9- Deslokalizazioen aurka borrokatu.
  • 10- Egiazko etxebizitza politika batean saiatu
  • 11- Aldaketa klimatikoari gerra egin
  • 12- Ekonomia soziala eta solidarioa bultzatu
  • 13- Lanorduen beste antolamendu negoziatu
  • 14- Europan demokrazia loratu
  • 15- Europarentzat benetako Itun Sozial bat negoziatu.

 

Roosevelt2012 mugimendua

Ez dut hankarik eta, batez ere, ez dut bururik. Begi bat bai, ordea. Eder askoa.