“Hemen herria altxatuko balitz, zuk babestuko zenuke iraultza?”

 Mundu arabiarrean ematen ari diren iraultza herrikoiek, oro har, babesa jaso dute Europa zaharrean. Euskal herritar bati baino gehiago entzun izan diot, “gu ere gai izango bagina!”. Iraultzak poza sortzen du hango herritarrengatik eurengatik, baina lilura ere sortzen du, haiek badezaketelako, era baketsuan antolatzeko gaitasuna dutelako, boteretik diktadorea kentzeko gaitasuna dutelako.

Eta imajinatzen dute, “hemen altxako bagina!”. Eta Frantzian galdetu egin dute. “Hemen herria altxatuko balitz, zuk babestuko zenuke iraultza?”

Lan-baldintza eta langabezia (47 %); osasungintzaren kostua (%46); gizarte bereizkeriak (%46); eros ahalmena (%42) eta belaunaldi berrien etorkizun perspektibak (542) dira galdekatuen artean iraultzara altxatzeko frantziar herritarrek dituzten arrazoiak. Oro har, inkestan parte hartu dutenen %58k dio iraultzaren aldekoak direla, baina horietatik %49k diote herrialdea horretarako gai ikusten dutela. Euren buruan ezkerrekotzat definitzen duten %57 dira iraultzaren aldekoak, eta eskuindar aitortzen direnen %39.

Otsailaren 10 eta 11n egin zuten inkesta eta 1.247 pertsona galdekatu dituzte.

Aldizkariak datuen irakurketa egiten dio iraultzak gauzatzeko krisi testuinguru “larriagoak” behar direla, eta “organizazio-egitura sendoagoak”, “eta une honetan bi arrazoi horiek ez dira ematen”. Arrazoi izango du ziurrenik L’Humanité Dimanchek, Europa zaharrean egoera beste bat da, baina sinetsarazi ere egin nahi digute beste bat dela: eta guk sinetsi egiten dugu, hobeto gaudela. Baina horrek ondo gaudela esan nahi ote du?

Hurrengo inkestak emango digu erantzuna, eta guk sinetsiko.

Iraultzak

Irudia | Iraultzak | z | LGPL
Arabiar iraultzak, iraultza

18 pentsamendu ““Hemen herria altxatuko balitz, zuk babestuko zenuke iraultza?””-ri buruz

  • Amonamantangorri 2011-03-02 10:43

    Manifestu Komunistan Marxek eta Engelsek ez diete burgesei eskatzen egoera berrira moldatu eta ulerkorrak izateko. Absurdoa litzateke. Esaten dute “munduko proletarioak, elkar gaitezen”. Benetako iraultza gertatuko balitz gure pribilegioak galduko genituzke. Bai, guk, mileuristok, mundu mailako langile aristokratok. Zergatik onartu behar genuke guk mundu zuzenago batean bizitzea?

    Frantzia bezalako herri batean jendea kalera ateratzen bada, eskuineko jakobinoen ordez gobernu jakobino sozialdemokrata ezartzeko izanen da, edo bestela, zuzen-zuzenean, eskuin muturra agintera eramateko. Izan ere, atzerritar beltz hauek lana eta emakumeak lapurtzera etortzen zaizkigu Europara. Ez al duzue uste?

    En fin, gaur pesimista altxatu naiz…

  • Ez dakit pesimista altxatu zaren, oso errealista da diozuna. Kapitalismoa horixe da, sinestarazi digutela baietz, gu ondo bizi garela, eta une honetan ez bada ere, baietz ahal dugula, eskura dugula ondo bizitzea, erosi ahalko dugula.
    Sinesmen horrek bizi gaitu, ilusioa horrek, eta altxatuko bagina noski ez litzateke justiziaren izenean izango, pribilegio gehiago (materialak noski) lortzeko baizik.

  • Amonamantangorri 2011-03-02 15:47

    Bueno, gerra garaian, komentario pesimistak egiten dituen soldadua tribunal militarrera bidaltzen dute. Logikoa, bestalde.

    Ez digute ongi bizi garela sinestarazi. GU OSO ONGI BIZI GARA!! Giza historia osoan, ez da inoiz hainbeste jende hainbesteko oparotasunean bizi izan; osasun arazo bihurtzeraino. Ongizate material horren beste aurpegia da milioika gizon-emakumeren miseria gorria eta zanpakuntza. Batek ekarri du bestea.

    Esandakoak esan eta gero, gaineratu behar dut ezkerrari botua ematen diodala, uzten didatenean. Hori, behinipein, egiten dut.

  • Gari Garaialde 2011-03-02 16:36

    Norbait konturatu da albistea ilustratzeko (ilustratzeko bakarrik jarria baitago) erabilitako argazkiaren edertasunaz?

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-03-02 17:28

    Zuk esan arte ez. Eskerrik asko Gari! Edertasuna eta indarra, egundoko indarra.

  • Ez al zerate konturatzen beraien ametsa gu bezela bizitzea dela? gaizki bizi gerala? beti nahi dugu gehiago, baina hemen esan den bezela, historian inoiz da inor gu bezain ondo bizi. 

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-03-03 10:46

    Nik ere beti diot oso ondo bizi garela, eta hala pentsatzen dut… baina ez dezagun ahaztu hau diogunean, materialismoari lotutako arloei buruz ari garela (beno, ni behintzat). Intelektualki, “espiritualki”, kontzientziari (ez naiz erlijioaz ari!) bezalako arloetan, oso-oso eskas eta txiro bizi gara, beste garai batzutan baino askoz okerrago (nire ustez).

    Perspektiba pixka bat hartzearren diot.

  • zuek uste duzue hain ondo biziko bagina, 3 urte exkaxetan 3 greba orokor deituko zirela? eta horren arrakastatsuak izango zirela? Azkena, urtarrilaren 27an aurrekoetan baino jende gehiagok parte hartu zuen; jendea gero eta hobeto bizi delako? EZ!
    Bizi baldintzak okertzen ari dira, langabezia igo egin da, erretiro adina atzertatu dute. Hori da errealitatea eta hori ez da ondo bizitzea, bestela galdetu 900€-ko soldataren truke fabrikan 8 ordu edo gehiago sartzen dituen langile bati, 2 seme-alaba mantendu behar dituen langile horri, hilabete bukaerara irits ezin daitekeen horri, udan Saloura eta neguan eskiatzera joan ezin daitekeen langile horri, galdetu horri ea ondo bizi den.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-03-03 22:50

    Urtzi, nik behintzat ez dut esan gero eta hobeto bizi garenik. Bestalde, “ondo bizi garela” orokorrean esana dago noski, gure artean zuk azaldutakoa baino askoz drama handiagoa bizi dutenak badaude, askoz-askoz.
    Halare, berriz diot, materialismo arloetan ondo bizi gara, bestelakoetan ez.

  • Amonamantangorri 2011-03-03 22:52

    Urtzi, bejondeikela motel, azkenean! Uste nian etzuela inork esanen! Jende guziak arrazoia ematen didanean izugarri aspertzen nauk.

    Arrazoi parte bat baduk. Jende asko oso larri zegok. Enian friboloa izan nahi, baina ikuspegi globala eman bai.

  • Andreas eta Gudrun 2011-03-03 23:50

    Ikuspegi globalerako datu bat: espainiarren %90ak uste du klase ertaina dela, ekonomilariek klase ertain deitzen duten hori %13koa da Espainiako Erreinuan, duela bost urte %17koa zen eta han jada ez direnak beheko klasetarrak dira, alegia gehiengo oso eta zabala. Batzuk uste dute supermerkatuan etiketa beltza erostea burgesa izatea dela, burgesek ze usain duten ere ez dakigunean gehien gehienok.

    _____//excursus//______
    (Burgesen batek hau irakurriko balu igor diezagula gutunazal batean bere usaina, bilduma egiten dugu)

  • Gari Garaialde 2011-03-04 09:40

    Jon, zeinek esan dizu GU bezala bizi nahi dutenik?
    Zeintzu gera gu?
    A&G-ek esandako 90%, 13%,17%?
    Okzidental oro?
    Aberatsak?
    Zure GU nerea bera al da?
    Josu Jon (aspaldikoa!!) ere GU da?
    Nahi duten bakarra HOBETO bizitzea da, eta hobeto bizitzeko modu ugari dago, GUK oraindik imaginatu ez ditugun moduak ere bai.

  • Urtzi, zure ustez udan Saloura eta neguan eskiatzera ez joatea drama da? Aitorrek esan duen bezala, espiritualki pobre bizi gara, eskiatzera ez joatea gaizki bizitzea dela pentsatzeraino. Ondo bizi garen ez dakit, munduko biztanle gehienak baino hobeto bai behintzat. Zein da gure helburua? Burgestuta bizitzea? Bestalde, hain gaizki bizi bagara, zergatik ez ditugu erantzun sendoagoak ematen? Adibidez, egun bateko grebaren ordez zergatik ez dugu hilabete oso bateko greba egiten? Zergatik ez estrapolatu enpresetan egiten dena (epe luzeko greba) gizarte osora, eta greban jarraitu agintariei zaplaztekoa emateko? Nire ustez, pribilejio materialak galtzeko beldur garelako. Azkenik, altxamendua egoteko, nire ustez, ez zaio heriotzari beldurrik izan behar (Afrika iparraldean hildakoak izan dira altxamenduetan) eta gaur gaurkoz ez dut uste egoera hain muturrekoa denik eta gu prest gaudenik.

  • Lox: Nik ez nuen esan nahi udan Saloura eta neguan eskiatzera joatea drama denik. Jende askok esan du langileria eskiatzen hasi zenetik langile klasea ez dela existitzen eta antzeko pitokeriak, horregatik sartu dut komentario hori, ez beste ezergatik.

    Nire helburua ez da burgestuta bizitzea, burgesa ez da produktiboa. Burgesiarik gabe bizi liteke; inoiz munduko burges guztiak lo geratuko balira, ekonomiak aurrera jarraituko luke; aldiz, langile guztiak lo geratuko balira, edo grebara irtengo balira, ekonomia erabat geratuko litzateke. Beraz, burgesia desjabetu eta ekoizpen indarrak eta banka nazionalizatu eta langileen kontrolpean jarrita, burgesia langile bihurtuta, lan orduak jaitsiko lirateke, langabezia jaitsiko litzateke soldata jaitsi gabe eta baxuak direnak igota. Horrela, gizartea ekonomikoki, kulturalki eta are, espiritualki aberastuko litzateke. Hau ez da utopia bat, egin daitekeen zerbait da, gogora, Venezuela.

    24 orduko greba orokorra beharrean, 48 ordukoa edo aste osokoa, eta are hilabete osokoa, egitea ez legoke batere gaizki. Sindikatuetako zuzendaritzari proposatu ideia. Hauek nekez onartuko lukete, tamalez, halako ideia bat, nahikoa lan badute 24 orduko grebarekin… enfin… Hala ere, kasualitatez, sindikatuetako zuzendaritzek 24 ordukoa baino luzeagoa den grebara deituko balute, diskurtso iraultzailea erabiliko balute langileengana ondo iristeko, fabrikaz fabrika, lantegiz lantegi, lan kontzientea egingo balute egoera azalduz eta aldaketaren beharra azalduz, uste duzuena baino babes zabalagoa jasoko luke grebak. Bestalde, langileriarengan amorrua dagoela ikusteko, greba egunetan antolatutako piketeetan parte hartu besterik ez da egin behar, hor ikusten da langile klasearen benetako amorrua, aldaketarako beharra!

  • Amonamantangorri 2011-03-04 13:16

    Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak esplikatu zuen lehengoan. Langileei ez zaie erosteko ahalmena kendu behar, orain egiten ari diren bezala: erosteko ahalmena jeitsita, kontsumoa ere jeitsi eginen da eta ekonomia ez da biziberrituko. Printzipio keynessianista petoa.

    Egungo ezker gehienaren diskurtsoaren oinarria ez da bankuak eta industria nagusiak nazionalizatzea, baizik eta ongizate-estatua, langileen konkista gisa, ez desegitea.

    Hor daude Venezuela, Bolivia, Ekuador. Egia. Baina gu Europa gara. Gogoan izan Hegoaldeko soldata baxuei esker direla Iparraldeko soldatak hain altuak, eta hango lan esku-merkeari esker daukagula hainbeste produktu merke gure eskura. Iraultza bat egotekotan, Hegoaldean behar du izan, ez Iparraldean. Horregatik esaten da Chavez poulista dela, eta Uribe Velez demokrata.

    Kabenlaputa, gaur e berriz pesimista.

  • Urtzi, Venezuelak ezin du ezeren eredu izan. Chavez lehendakariak hamar urte daramatza agintean eta herrialdeak berdin-berdin edo okerrago jarraitzen du. Bertan jaio nintzen eta iaz oporretan itzuli nintzen gauzak nola zeuden ikustera eta nigargarri dago Venezuela. Petrolioaren bidez egunero milioika dolar sartzen dira gobernuaren altxortegian baina diru hau ez dute azpiegiturak eta jendearen bizimaila hobetzeko erabiltzen. Hobekuntzarik ez da ikusten. Diru hau nora doan ez omen daki inork baina denek isilpean diote: Curasaora, Bahamara, Monacora, Suitzara… Chavez aurreko lehendariak bezalakoxea da: lapurra!

  • Pello Ezkerra 2011-03-08 09:18

    Gauza batek harritu nau; arabiar herriek bizi izan duten iraultza bere “tiranoen” aurka, hain sutsuki bere alde atera den nazioartea eta Espainiako egunkari etabar, eta horrelako borroka Euskal Herrian “tiranoaren” aurka altxatutako “talde” baten aurka.
    Ez nago ziur armak hartuko nituenik, ez baitut inoiz armarik eskutan hartu, baina ideologikoki…

  • Gari Garaialde 2011-03-08 10:09

    Argazkia hartuta buelta batzuk eman nahi nizkion, baina beste sarrera bat erabiliko dut. Mila esker bidea zabaltzeagatik (nahibabe izan bada ere).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude