Raffaella Carra hil da

Raffaella Carra hil da –

78 urte zituela gaixotasun baten ondorioz hil da gaur arratsaldean Raffaella Carra. Abeslaria, aktorea, koreografoa eta telebista aurkezle italiar ezaguna, Sergio Japino bikotekideak eman du heriotzaren albistea: “Raffaellak utzi egin gaitu. Mundu hobeago batera joan da, non bere gizatasunak, bere barre nahasezinak eta bere talentu apartak betirako distiratuko duten”. Horrez gain, “normaltasunaz kanpoko emakumea” bezala deskribatu du “baina xumetasun harrigarri batez jantzia”. Seme-alabarik ez du izan, Carrak beti esan ohi omen zuen “berak milaka zituela”.

Jatorrizko izena Raffaella Maria Roberta Pelloni zuen, eta 1943ko ekainaren 18an jaio zen, Bolonian. Hamar urte zituela Erromara joan zen, non dantza klasikoko eskolak hartzen hasi zen.

Raffaella Carra mundu guztian izan zen maitatua, Italian, Espainian ondoren 1970eko hamarkadaren erdialdera, “Hola Raffaella!” saioa gogoratzen dut nik… Aurrerago Latinoamerikan, Argentina, Txile, Mexiko eta Perun eta mundu osoan ibili da. Hemen omenaldi bideo sorta bat. Agur Raffaella!

Raffaella Carra hil da

Agur Raffaella!

Raffaella Carra hil da

Nire begietatik ...